San Andres eliza (Astigarribia)

eraikitako euskal ondare nabaria Mutrikun

San Andres eliza Mutrikuko Astigarribiako eliz katoliko txiki bat da. Gipuzkoako eliz zaharrenetariko bat da, arte prerromanikoaren aztarnak erakusten dituen bakarrenetarikoa. Eliz honetan ikus daitezkeen elementuak Gipuzkoako bakarrak dira. Elizaren ezaugarri handienetarikoa absidean kokatzen den ferra-arkuzko leiho bikoitza da. Donejakue bideko Ondare Kulturala bezala izendatuta dago.[1] Luis Pedro Peña Santiagoren arabera eliza hau "Euskal Herriko arkitekturako bitxietariko bat dugu".[2]

San Andres eliza
Mutrikuko hiri historikoa
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaMutriku
Koordenatuak43°16′44″N 2°22′34″W / 43.27877°N 2.37604°W / 43.27877; -2.37604
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Izenaren jatorriaAndres
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
Arkitektura
EstiloaArte aurre-erromanikoa
Ondarea
17
Hilerria eliz ondoan dago.
Eliza albo batetik ikusita.

Deskribapena aldatu

Eliza txiki honek berezitasun bat erakusten du: eraikuntzaren barruan beste bat dago, biak 3,5 metro zabalerako pasilu perimetralez bananduta. Kuriositate arkitektoniko hau elizaren inguruan zegoen atariaren ixtearen ondorioa izan da. Kanpoko eraikuntzaren buruan ferra-arkuzko leiho bikoitza ikus daiteke; egitura hori prerromanikoa da eta batzutan ere bisigotikoa izan zitekeela esan da. Eraikuntza zaharreko leiho hori ondorengo eraikuntzan aprobetxatu zen.

Gaur egungo eraikuntzak solairu laukizuzena du. Teilatua bi isurkikoa da eta bi alturetan. Habearteak zurezko egituraz estalia dago eta haren gainean teilatua egin zen. Sarrera atari zabal batetik egiten da; haren eskuinean espazioa bat dago non eskolak ematen ziren garai batean. Gainean kanpandegia dago. Kanpandegia eraikutza laukidun txikia da, XVIII. mendearen amaieran kareharriz egina; XIX. mendean bertan erloju bat jarri zen.

Elizaren aldare nagusiaren aldean azpian kanpoko hilerria dago, Astigarribia auzoko biztanleek erabilia.

Lehen aipamena aldatu

Eliza hau aipatzen duen lehenengo dokumentua 1080. urte ingurukoa da eta bertan Lope Enekoitz kondeak tenplu hori Donemiliaga-Kukulako monasterioari ematen dio. Dokumentuak honela dio: "..monasterio S. Andree apostoli et vocato Stigarrivia, inter Vizcaya et Ipuzcua sito, qui est ex parte regis...".Dena den, eliza zaharragoa da, aldarearen atzealdean ikusten den leihoetako bat prerromanikoa baita. Are gehiago, bada historialaririk erromatar idazleek aipatutako Tritium Tuboricum barduliarren herrixkarekin lotzen duenik.

Hiru maila aldatu

1968an lan handiak egin ziren eliza berreskuratzeko. Lan horietan, besteak beste, Manuel Lekuona, Manuel Urkola, Jose Luis Otegi, Luis Pedro Peña Santiago eta bertako parrokoa, Barrenetxea jauna ibili ziren. Lan haietan hiru maila bereizi zituzten:

Kronologia historikoa aldatu

  • 1025 eta 1075 artean: urte horietan lehenengo eraikuntza altxatuko zen. Ez daude datu zehatzak baina eliza txikia izango zen. Ferra-arkua garai horretakoa izango zen.
  • 1080 edo 1086: Lope Enekoitzek, Tiklo emaztearekin batera eliza Donemiliaga Kukularen monasterioari ematen diote. Enekoitz Alfontso VI.a Gaztelakoa erregearen tenientea zen Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. 1091an donazioa berriro ere baieztatu zuen. Dokumentuetan inguru horretan populazio handia eta monasterioa zegoela susma daiteke.
  • 1108: Baionako Apezpikuak eliza kontsakratu zuen. Ziur aski kontsakrazio hori emateko elizan konponketak edo lan handiak egin behar izan ziren aurretik.
  • XIII. mendean: atari perimetrala edo elizpea egin zen. Atari hori ormez itxiko da geroago gaur egun ezagutzen dugun pasilua sortuz.
  • XVII. mendean: barruko nekropolia hobetzen da.
  • XVIII. mendean: habea handitu egiten da. Horretarako pasilutik eliza bereizi egiten zuen orma bota zuten. Koroa, atariko sarrera eta kanpandegia egiten dira.
  • XIX. mendean: eskola moduan erabiliko zen espazioa egokitu zen. Kanpandegian erlojua jarri zen. Nekropolia elizatik kanpo ireki zen.
  • XX. mendean: eliza berreskuratzeko bi kanpaina egin ziren, bata 1969an, ondo dokumentatu gabe, eta bestea 1990ean; azken hau Jose Urkolak zuzendu zuen eta oso ondo dokumentatuta dago.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Andres eliza (Astigarribia)