Arte bisigotikoa

Arte bisigotiko» orritik birbideratua)

Arte bisigotikoa Iberiar penintsulako Erreinu bisigotikoan emandako arteari deitzen zaio. Bisigodoak 415. urtean sartu ziren penintsulan eta 716. urtean, musulmanek azken probintzia bisigotikoak konkistatzean, bukatu zen beraien agintea.

Koroa bisigotikoa. Zintzilikaturik dauden hizkiek (R)ECCESVINTUVS REX OEFFERET diote

Testuingurua aldatu

II. mendean, Iberiar penintsula Erromatar inperioaren parte zen. V. mendean ordea, aldaketa batzuk eman ziren herri germaniarrak agertu baitziren. Baina 415. urtera arte itxaron beharko dugu bisigodoak penintsulan azaltzeko.

Hala ere arte bisigodoa ez da hasiko 589. urtera arte. Kristau katolikoak bihurtuko dira orduan, arrianoak izatetik utzita.

Arkitektura, gaur egun arte iritsi zaizkigun adibideak VII. mendekoak dira eta batez ere erreinuaren periferian eginikoak diraute zutik. Hiriburu garrantzitsuenetakoak, Toledo adibidez, musulmanek suntsitu zituzten konkistatzen hasi zirenean.

Kontutan hartu beharreko beste ezaugarri bat liturgiari dagokiona da. Nahiz eta katolikoak bihurtu ziren, beraien liturgia propioa egiten jarraituko dute. Liturgia erromatarra ez da XI. mendera arte zabalduko Europara. Liturgia propio honek isla izanen du artean.

Arkitektura bisigotikoa aldatu

 
San Joan Bataiatzailearen eliza (Venta de Baños, Palentzia)

Arkitektura guztiz erlijiosoa da (Eliza eta monarkia oso lotuta zeuden). Elizak Ekialdera orientatuak daude. Eraikin hauetan, homogeneotasuna zein aniztasuna aurkituko ditugu. Erromatar garaiko eraikitze sistema bereganatu zuten eta eraikin zaharrak (paleokristauak) beren harrobiak bilakatu zituzten.

Murruak lodiak eta sendoak egiten zituzten. Harlandua, harlangaitza eta adreiluak erabiltzen zituzten hauek egiteko. Oso trebeak ziren harriarekin eta askotan harlandua erabiltzen zutenean ez zuten morteirurik erabiltzen eta bestetan egurrezko grapa batzuk erabiltzen zituzten hauen elkartzeko. Gehienetan margoturik egoten ziren. Euskarriak kolomak eta pilareak ziren eta erabilitako kapitelak biziren nagusiki; korintiarra eta piramide moztua (tronkopiramildala). Ferra arkua zein erdi puntuko arkuak erabili zituzten. Baoak txikiak eta estuak egiten zituzten eta gehienetan sareta edo zursarea jartzen zitzaien. Eraikinak gangatu egiten zituzten; kanoi ganga, ertz ganga, labe ganga, ferra ganga zein kupulak egingo dituzte.

Oinplano basilikala eta zentralizatua erabiltzen zituzten. Eraikuntzak guztiz artikulatuak daude eta bolumetrian oinarriturik. Areto eta espazio ezberdin ugari egiten zituzten beraien liturgiaren beharretara egokituz. Burualdeetan, gehienetan abside nabaria izaten zen eta bestalde burualde hirukoitza. Absideak ez daude nabeekin lerrokaturik askotan... Oinaldean atariak edo portikoak egiten zituzten, baita alboetan ere. Atarien alboetan, gelak izaten zituzten (erromes gunea, ibiltarientzat, ostatu gisa,...). Kantzela edo mugarriak erabili zituzten, espazioa hierarkizatuz.

Adibideak aldatu

Eskultura bisigotikoa aldatu

Apainketa eskultorikoa bakarrik iritsi zaigu, erliebeduna eta arkitekturapean zegoena. Mukulu biribileko eskulturarik ez da iritsi. Garaiko arkitektura oso galdua dagoenez, erliebe hauek museoetan edota eraikin musulmanetan berrerabiliak ikus ditzakegu, beren testuinguruetatik at.

Motibo ezberdinak irudikatu zituzten: geometrikoak, begetalak, zoomorfoak, figuratiboak,... Arkitektura elementuetan zein altzari liturgikoetan ikusiko ditugu. Nahiz eta hiri garrantzitsuak (Toledo, Merida,...) suntsituak izan ziren, gelditutako hondar eskultorikoak, oso dekoratuta daudela adierazten digute.


Irudi figuratiboetan ez dira naturalistak, formari ez diote garrantzirik ematen, gorputzak toskoak eta deformatuak izaten ziren. Bi planotan egiten zituzten; irudia eta normalean neutroa izaten zen hondo bat. Askotan azaltzen diren inskripzioak lagungarria dira eszena ulertzeko. Ez dute trepanorik erabiliko baizik eta alaka.

Adibideen artean kantzelak ditugu. 613an Toledoko IV. Kontzilioan, espazioaren banaketa zuhurra aipatzen da. Hori egiteko funtsezkoak dira kantzelak, nahiz eta fisikoki espazioa osoa ez itxi, lekua mugatzen dute. Bi iritsi zaizkigu, bata rekopolisekoa eta bestea emeritensearra deituak. Beste adibide batzuk Toledoko salbatzailearen elizako pilastra eta Nave-ko San Pedro elizako kapitelak.

Urregintza eta bitxigintza aldatu

 
Guarrazargo altxorrean topatutako gurutze botiboa

Urregintza zein bitxigintza oso garrantzitsuak izan ziren. izan ere, Toledoko monarkak gorteko zeremonietan janzkera pertsonalean asko erabili zuen. Ohitura hau, Bizantzioko zeremonietan oinarritu zen. Eginiko urregintza zein bitxigintza monarkiaren sustapenean egin zen. Tailer aulikoak, ofizialak zituzten gorteko eskakizunei erantzuteko.

Esparru erlijiosoetan ere asko erabiliko ziren, iturriek diotenez Méridako elizetan bitxiak barra-barra zeuden. Musulmanek ere idatzia utzi zuten, Toledo konkistatzera sartu zirenean, izugarrizko altxor aberatsak topatu zituztela. Bitxiak, altxor sakratuaren kontzeptuan sartu behar ditugu.

Fintasuna, dotoretasuna eta bikaintasuna adierazten zuten. Boterearen eta ondasunaren ikur bihurtu ziren. Herri germaniarrek mugikorrak ziren luxuzko objektuak gustukoak zituzten eta beren produkzioa garrantzitsua izan zen.

Erabilitako materialen artean garrantzitsuenak urrea, zilarra, brontzea, beira orea eta harri bitxiak izan ziren. Esmaltegintza ere asko landu zen, cloisonné teknikaz.

Gaur egun kontserbatzen diren piezak altxor liturgikoak eta hilobietan agertutako piezak dira.

Guarrazargo altxorra aldatu

Zintzilikatzeko ziren koro eta gurutze asko aurkitu ziren. Gurutzeen artean Sonika, Teodosia, Sutila eta Recesvintoren koroak ditugu. Koro hauek erregeek Jainkoari eskaintzen zizkioten eta aitzindari bezala Bizantzioko Justiniano topatzen dugu. Arima egurrezkoa izaten zuten eta urrez estaltzen ziren, harri bitxiak tartekatuz. Erabilitako teknika bizantziarrena dugu.

Ikus ere aldatu

Kanpo estekak aldatu