Limerick konderria
Limerick konderria (gaeleraz Contae Luimnigh) Irlandako hegoaldean dago kokatuta, Munsterreko probintzian. 2.755 km2-ko azalera dauka eta 191.809 biztanle zituen 2011an. Limerick/Luimneach dauka hiriburu eta hiri nagusia (ia 91.000 biztanle 2006an).
Limerick konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Munster | ||
ISO 3166-2 | IE-LK | ||
Hiriburua | Limerick | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°30′N 8°45′W / 52.5°N 8.75°W | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Corkeko konderria, Kerryko konderria, Tipperaryko konderria eta Clareko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 195.175 (2016) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | L eta LK | ||
limerickcoco.ie |
Geografia
aldatuNatura
aldatuShannon ibaiak eratzen duen estuarioaren hegoaldean kokatzen da konderria. Gaelerazko Luimneach hitzak lautada esan nahi du, eta halakoa da lurraldea, baina barnealdean mendilerroek inguratzen dute. Hego-ekialdeko muturrean Galtymore (919m) mendia dago, hauxe da konderriko punturik altuena.
Hiri nagusiak
aldatuLimerick da hiriburua. Konderriko herri gehienak bere inguruan pilatzen dira.
- Limerick/Luimneach (57.106 biztanle, metropoliak 91.454), hiriburua.
- Castletroy/Caladh an Treoigh (40.000 inguru), Limericken suburbio unibertsitarioa
- Raheen/An Ráithín (10.623)
- Newcastle West/An Caisleán Nua Thiar (5.098)
- Pallasgreen/Pailís Ghréine (3.938)
- Rathkeale/Ráth Caola (3.938)
Ondasun nabarmenak
aldatu- Joanes erregearen gaztelua
- Oliver gaztelua
- Glenstal abatetxea
- Foynes/Faing eta Adare/Áth Dara herrixkak
- Gur aintzira eta Grange harrespila
- Curraghchase Basoa
Historia
aldatuAztarna megalitikoek erakusten dute k.a. 3.500-3.000 urteen inguruan jadanik Gur aintziraren ingurua populatua izan zela. Zeltak k.a. 400 urtean iritsi ziren eta hauek hainbat túatha edo erresuma txiki eratu zituzten lurraldean.
IV eta XII mendeen artean Uí Fidgenti Erresumak gaur egungo konderriaren lurraldea osatzen zuen gutxi gorabehera. Tartean, IX mendean vikingoak etorri ziren eta Limerick herria sortu zuten, Hlymrekr izena eman ziotelarik. XII mendean anglo-normandiarrak iristean Cork eta Kerryn agintzen zuen FitzGerald dinastia hiberno-normandiarrak eskuratu zituen erresumako lurrak.
XVII mendeko Irlandako gatazkek ere kolpatu zuten konderria, bai 1641eko matxinadak eta baita 1689-91 arteko Gilendar gerrak ere. Azken honetan bi setio jasan zituen. 1845-49 arteko Irlandako Gosete Handiak emigrazio masiboak sorrarazi zituen konderria hustuz.
Kirolak
aldatuErrugbia da kirol maiteena Limerickeko konderrian. 2006 eta 2008an Heinecken Cup Europako txapelketa handia irabazi zuen Munster Rugby taldearen egoitzetako bat Limericken dago, bestea Corken. Irlandako liga handian dabiltzan elkarte ugari Limerickekoak dira, hala nola, Shannon, Garryowen, Old Crescent eta Young Munster. Shannon RFC da All-Ireland errugbi liga gehien irabazi dituen taldea, 9 hain zuzen ere.
Joko gaelikoek ere jarraitzaileak badituzte. Limerick GAA taldeak zazpi aldiz irabazi du hurlingaren txapelketa nagusia. Futbol gaelikoari dagokionez bi garaipen ditu txapelketa nagusian, biak ere XIX mendearen bukaeran lorturikoak.
Futbolean ere maila polita erakutsi du Limerickeko futbol taldeak Irlandako bi Liga eta bi Kopa irabaziz.
Iruditegia
aldatuKanpo estekak
aldatu{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page