Hawaii (1966ko filma)

Hawaii, 1966ko George Roy Hill estatubatuar zinema zuzendariaren epika drama film bat da. James A. Michener idazlearen 1959ko izenburu berdineko eleberrian oinarritu zuen. Julie Andrews, Max von Sydow, Richard Harris, Gene Hackman, Jocelyne LaGarde eta Carroll O'Connor aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Elmer Bernstein musikagileak konposatu zuen.

Hawaii (1966ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1966
IzenburuaHawaii
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena189 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaHawaii (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)George Roy Hill
Gidoigilea(k)Dalton Trumbo
Daniel Taradash
James A. Michener


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaWalter Mirisch
Konpainia ekoizleaThe Mirisch Company (en) Itzuli
[[Kategoria:The Mirisch Company (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaStuart Gilmore
Ekoizpen-diseinatzaileaCary Odell (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaElmer Bernstein
Argazki-zuzendariaRussell Harlan
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaHawaii
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0060491 Filmaffinity: 116085 Allocine: 50534 Rottentomatoes: m/1009293-hawaii Allmovie: v21708 TCM: 22890 TV.com: movies/hawaii-1966 Netlix: 60010429Edit the value on Wikidata

Oscar Sarietarako zortzi izendapen jaso zituen: Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jocelyne LaGarde), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Russell Harlan), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Dorothy Jeakins), Efektu berezi onenen Oscar Saria (Linwood G. Dunn), Soinu banda onenaren Oscar Saria (Elmer Bernstein), Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Elmer Bernstein) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Gordon E. Sawyer, Samuel Goldwyn Sound Studios).

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1819, Yale Unibertsitatean bere ikasketak amaitu ondoren, Keoki gazteak Hawaii uhartera Jainko kristauaren hitza eramatea erabaki du. Bere jarraitzaileen artean Abner Hale (Max von Sydow) erreberendoa dago, baina arazoa ezkongabea dela da, eta misiolariak ezkonduak egotea derrigortuak daude. Gai hori, Thorn (Torin Thatcher) erreberendoak haren hiloba Jerhusa (Julie Andrews) Ingalaterra Berriko neska gazte eder fededuna Abnerrekin ezkonduaraziz konponduko du, nahiz eta Jerhusa berez Hawaiira iritsi berri den eta portuz-portu jarraika duen Rafer Hoxworth (Richard Harris) kapitain eta itsasgizonaz maitemindua egon.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu