The Guns of Navarone (filma)
The Guns of Navarone (euskaraz Navaroneko Kanoiak) 1961eko J. Lee Thompson britainiar zinema zuzendariaren gerra film bat da. Alistair MacLean idazlearen The Guns of Navarone idazlearen eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Gregory Peck, David Niven, Anthony Quinn, Stanley Baker eta Anthony Quayle aktoreek antzeztu zutelarik.
Oscar Sarietarako zazpi izendapen jaso zituen, azkenean bakarra irabaziz: Efektu berezi onenen Oscar Saria. Urrezko Globoetarako hiru izendapen ere jaso zituen.
Argumentua
aldatuBigarren Mundu Gerran (1939-1945), alemaniarrek aliatuek erantzun egokia eman ezin diezaioketen defentsa sistema bati esker Mediterraneo itsasoko jaun eta jabeak dira. Alemaniar nagusitasun horren zergatia Navaroneko gotorlekuan datza, bertan kokatutako kanoi erraldoiek Egeo itsasoko nabegazioari bidea itxitzen baidiote. Aliatuak kanoi horiek suntsitzeko misioari ekingo diote.
Aktoreak
aldatu- Gregory Peck: Keith Mallory kapitaina
- David Niven: Cpl. John Anthony Miller
- Anthony Quinn: Andrea Stavrou kolonela
- Stanley Baker: Casey 'Butcher' Brown soldadu soila
- Anthony Quayle: Roy Franklin maiorra
- James Darren: Spyros Pappadimos soldadu soila
- Peter Grant: Britainiar komandantea
- Irene Papas: Maria Pappadimos
- Gia Scala: Anna
- James Robertson Justice: James Jensen komandantea
- Richard Harris: Howard Barnsby australiar komandantea
- Bryan Forbes: Cohn
- Allan Cuthbertson: Baker maiorra
- Michael Trubshawe: Weaver
- Percy Herbert: Grogan sarjentua
- George Mikell: Hauptsturmführer Sessler alemaniar kapitaina
- Walter Gotell: Oberleutnant Muesel alemaniar tenientea
- Tutte Lemkow: Nikolai, garbitegiko mutila
- Albert Lieven: komandantea
- Norman Wooland: taldeko kapitaina
- Cleo Scouloudi: Neskalaguna
- Nicholas Papakonstantinou: patruilaontziko kapitaina
- Christopher Rhodes: alemaniar kanoiontziko kapitaina
- Wallace Grimmé: soldadua