Hodgkinen linfoma

Histiozitoen eta zelula erretikularren ugaltze neoplasikoa

Hodgkinen linfoma[1] linfoma txar mota bat da, 1832an Thomas Hodgkin mediku britainiarrak lehen aldiz ikusia.

Hodgkinen linfoma
Hodgkin lymphoma (1) mixed cellulary type.jpg
Deskribapena
Motalinfoma
Espezialitateaonkologia
Arrazoia(k)Epstein–Barr virus infection (en) Itzuli
Asoziazio genetikoaGATA3 (en) Itzuli, TCF3 (en) Itzuli, CLSTN2 (en) Itzuli, EOMES (en) Itzuli, IL13 (en) Itzuli eta PVT1 (en) Itzuli
Honen izena daramaThomas Hodgkin (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaklomustine (en) Itzuli eta kloranbuzil
Identifikatzaileak
GNS-10-MKC81.9 eta C81
GNS-9-MK201.0, 201.2, 201.1, 201 eta 201.9
O-GNS:9650/3, 9667/3 eta 965-966
OMIM236000, 300221 eta 400021
DiseasesDB5973
MedlinePlus000580
eMedicine000580
MeSHD006689
Disease Ontology IDDOID:8567
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen

Linfoma mota hau ehun linfatikoen minbizia da. Ehun hau ganglio linfatikoak, sistema immunologikoaren organoak eta sistema odol sortzailea hartzen ditu. Ganglio linfatikoak babarrun forma duten organo txikiak dira azalpean aurkitzen direnak, adibidez lepoan galtzarbe eta iztartean. Gorputzaren beste toki batzuetan ere dago, adibidez toraxaren barruan abdomen eta pelbisean.

Ganglio linfatikoak linfozito izeneko globulu zuriak egin eta gordetzen dituzte, infekzioak galarazteko eta baso linfatikoen bitartez gorputz osotik joaten dira, baso hauek linfozitoak dituen likido bat eramaten dute. Azkenik linfozitoak toraxaren goialdeko benetara joaten dira.

Ehun linfatiko gorputzaren toki askotan dagoela eta Hodgkinen gaixotasuna toki askotan gerta daiteke baina gehienetan gorputzaren goialdeko ganglio linfatikoetan gertatzen da, adibidez toraxean, lepoan eta axiletan gehienbat. Minbizi mota hau ehun linfatikoaren hantura sortzen du, leku garrantzitsu batzuetan presioa sortuz. Hodgkinen gaixotasunaren banatzeko forma orokorrena da baso linfatikoen bitartez beste ganglio linfatikoetara, gehienetan barruko eta ez kanpoko ganglio linfatikoetara, batzuetan odol basoetara joaten dira eta gorputzeko ia toki guztetara joan daiteke urdailera eta biriketara ere.

Arrazoi asko daude ganglio linfatikoak handitzeko. Batzuetan Hodgkinen gaixotasunari dagokio baina gehienetan gorputzak infekzio bat borrokatzen ari delako handitzen dira.


EpidemologiaAldatu

2005ean Estatu Batuetan 7350 pertsona hartu zuten Hodgkinen gaixotasuna eta 1410 hil egin ziren.

  • Gertaera: Hodgkinen gaixotasuna minbizi guztien %1a da eta linfoma guztien %10a. Europan urtean hiru kasu daude 100.000 pertsonagatik.
  • Urteak: Hodgkinen gaixotasuna bi garaietan azaltzen da, lehenengoa gazteetan 20-35 urte tartean eta bestea zahartzaroan, 50 urtetik gorakoa. Arraroa da 10 urte baino lehenago edukitzea.
  • Sexua: Hodgkinen gaixotasuna gehienetan gizonetan azaltzen da 1,5-2:1 erlazioarekin.
  • Toki geografikoa: Errazagoa da estatu garatuetan gertatzea adibidez Europa eta Estatu Batuetan (Japonia ezik), estatu azpigaratuetan baino.
  • Arraza: Errazagoa da pertsona zurietan beltz edo asiarretan baino.
  • Maila giza-ekonomikoa: Errazago da maila altuagoa dutenak baxua dutenak baino, baina azken hauek okerrago dute. Maila giza-ekonomiko hau toki geografiko eta arraza ezberdintasuna adierazten dute.

Faktore etiologikoakAldatu

  • Faktore genetikoak: Kasu familiarrak badaude Hodgkinen gaixotasuna ez da hereditarioa. Hodgkinen gaixotasuna 99 aldiz errazagoa da hartzea gaixotasuna duen pertsonaren biki hemozigoto bat pertsona normal batek baino.
  • Aurreko medikuak: Bakarrik immunodefizientzia batzuekin dago erlazionatuta. Ere arriskua dago paziente amigdalektomizadutan eta apendizektomizadutan.
  • Faktore okupazionaletan: Erlazionatuta dago berun, egur eta substantzia organikoekin lan egiten diren lan industrialekin.
  • Epstein Barr birusaren infekzioarekin: Hodgkinen gaixotasuna duten %45-60a Epstein-Barr birusarekin (VEB) kontaktuan egon dira mononukleosia eduki dutelako edo VEBaren kontran antigorputz asko dituztelako edo linfomaren zeluletan birusa dagoelako.

PatologiaAldatu

Mota zelularrakAldatu

[Osasunaren Mundoko Elkartea]]k forma honetan klasifikatzen du Hodgkin-en gaixotasuna:

Hodgkinen gaixotasun nodularra linfozitoen nagusira : i,munofenotiporik orokorrenak CD15-, CD20+, CD30-, CD45+ dira. Ez du minik egiten, itxurakeri ganglionar periferikoa, ez mediastinikoa, gaitz berriketa berandu eta bizi iraute bikainarekin. Hodgkinen gaixotasun klasikoa (CD15+, CD20-, CD30+, CD45-), gainera lau motatan zatitzen da:

  1. Esklerosi nodularra duen Hodgkinen gaixotasuna.
  2. Predominio linfozitikoa duen Hodgkinen gaixotasuna.
  3. Zelularitate mistoa duen Hodgkinen gaixotasuna.
  4. Deplesio linfozitikoa duen Hodgkinen gaixotasuna.

Hedatze tokiakAldatu

  • Hodgkinen linfoma forma erregularrarekin hedatzen da, hau da, talde ganglionar batetik beste batera, zirkulazio linfatikoaren dispozizioaren arabera; gero area, urdailera eta hezur medularra, etab. Ez Hodgkin ez diren linfomak bezala forma arraroz diseminatzen direnak.
  • Hodgkinen linfoma barruko ganglioetara joaten da, Hodgkin ez diren linfomak barrukoetara joaten diren arren gehiago kanpokoetara joaten dira.
  • Hodgkinen linfoma ez da inoiz Waldeyer-en eraztunara ezta ganglio mesenterikoetara joaten baina beste linfomak bai.
  • Hodgkinen linfoma ez du sorrera estraganglionarra baina besteak bai.
  • %80ari gongoil linfatiko superfizialei afektatzen die eta%50ari diagnostikoaren momentuan ganglio metastasinoari afektatzen dio.

SintomakAldatu

  • Detekzio kasuala: Pazientea adenopatia periferikoak eduki ditzake lepoan, axila eta iztartetan handitu egin direla, edo masa mediastinika ikusten da toraxaren erradiografian.
  • B sintomak: sintomak arraroak dira, adibidez arrazoirik gabeko hiru eguneko sukarra, 6 hilabetetan pisuaren %10a galtzea eta izerdi profusoa gauetan. Sintoma B garrantzitsuenak sukarra eta pisua galtzea da. Arraskura ez da B sintoma bat. Pel-Epsteinen sukarra oso arraroa da, egun batzuetarako gorputzaren tenperatura igotzen da egun edo aste batzuetan desagertzen dena berriz agertzeko.
  • Mindun adenopatia: Hodgkinen gaixotasunaz infektatuta dauden ganglioak gehienetan minik egiten ez duten arren batzuetan mina egiten dute alkohola edatean.
  • Eztula, min torazikoa, disnea afektazio metastasikoa, birikala, pleurala edo perikardika.
  • Astenia, anemiaren kasuan ahuldura hezur medulagatik afektatuta.
  • Beste sintoma batzuk ez oso orokorrak toki anatomikoaren arabera.

DiagnostikoaAldatu

Hodgkinen gaixotasuna duen norbait edo ez proba hauek egin behar dira.

  • Biopsia ekzizionala: Diagnostikoa egiteko zilindro ganglionar bat nahikoa den arren ganglio linfatikoaren biopsia ekzizionala egitea gomendatzen da. Lortutakoa gelatu egin behar da.
  • Hemograma: leukozito, eritrozito eta plaketen zenbakia adierazten du, aldatuta egon daitezke gaixotasuna aurreratuta badago.
  • Sedimentazio glomerularraren azkarpena: VSGa faktore pronostiko bezala garrantzitsua da.
  • Odol biokimika: urea, kreatinina, Laktato deshidrogenasa, aminotransferasa, guztizko proteinen eta albuminaren mailak odolean adierazten du.
  • Toraxaren erradiografia: Mediastino eta biriketan dauden masak aurkitzeko erabiltzen da.
  • Tomografi axal konputerizatua: Zervikotorakoabdominopelbiko TACa gaixotasunaren estadifikaziorako proba garrantzitsua da.
  • Hezur medularren biopsia: IB-IIB y III y IV estadiotan azaltzen da.
  • Positronen emisioagatik tomografia: PETa galioarekin gammaglafiari, linfangrafiari eta laparotomiari Hodgkinen gaixotasunaren estadifikazioan ordezkatu dio. Hau erailgarria izan daiteke beste tratamendu bat erabiltzeko erantzuna emateko.
  • Estadifikazioaren laparotomia: Ez da gomendatzen erabiltzea, bakarrik tratamendua jaisten denean. Ezin da erabili kimioterapia erabiltzean.
  • HIESaren determinazioa, HIESarekin asoziazio infrekuenteagatik.
  • Ejekzio frakzioaren ebaluazioa, arnasketaren probak, biriken karbono monoxidoaen difusioa bezalako beste proba batzuk garrantzitsuak dira kimioterapia emateko aurrera baloratzeko.

Tratamendua baino lehenago gomendatutako prozedurakAldatu

  • Ooforopexia: Premenopausikak diren emakumeetan erradioterapia pelbikoa eman behar bazaie.
  • Semenaren kriopreserbazioa: radioterapia inginopelbikoa eman behar zaien mutilei.
  • Txertoa: Pneumokoko, haemofilus eta meningokoko bakteria enkapsulatuen kontra, arean esplenektomia edo erradioterapia eman behar bada.

EstadifikazioaAldatu

Hodgkin-en linfomaren banaketa estadiotan 1971. urtean Ann-Arborreko konferentzian jarri zen eta 1989.urtean Cotswolds-eko bileran aldatu egin zen. Hodgkinen gaixotasunak lau estadio ditu, I, II, III eta IV azpi banatzen direnak, A, B sintomak ez dituztenak eta B, sintoma hauek dituztenak. Hedapen estralinfatikoa dutenean E letrakin banatzen dira, areari afektatzen badio S letra dagokio, urgailari H, pleurari P, biriketari L, hezurrari O, hezur medulari M, azalari D. Estadioa klinikoa bada CS hizkiak jartzen dira eta kirurgikoa bada laparotomia bezala ps letrak jartzen dira.


  • I. Estadioa: Hodgkin-en linfoma ganglio linfatikoen zati bati afektatzen dio (IE estadioa), edo bakarrik organo estralinfatiko bati.
  • II. Estadioa: Hodgkin-en linfoma lehen aipatutako zatien bikoitza edo gehiago hartzen du diafragmaren zati berdinetan, edo organo estralinfatiko bati eta ondoan dituen gongoil linfatikoei.
  • III. Estadioa: Hodgkin-en linfoma diafragmaren bi aldeetako ganglio linfatikoei afektatzen die ganglio estralinfatikoekin edo gabe. III estadoia bi azpizatitan bana daiteke afektazio abdominal edo afektazio gradu esplenikoagatik. III(1) estadioak bena errektalaren gaineko goiko abdomenaren afektazioa adierazten du. III(2) estadioak ganglio pelbiko edo paraaortikoen afektazioa adierazten du. Ikusten firen 5 ganglio espleniko baino gehiago badaude afektazio espleniko estensoa deritzo. Lau ganglio baino gutxiago afektatuta badaude gaixotasun espleniko minimoa deritzo.
  • IV. Estadioa: Hodgkin-en linfoma afektazio difusoa erakusten du organo estralinfatiko bat edo gehiagotan, adibidez urdailean, birikan eta hezur medulan.

Gaixotasun mediastiniko masiboa (Bulky) edo ateratako koefizientea bezala definituta (%35a edo handiago) masa mediastinikoaren diametroa zatitzea diametro transbertsal disko interbertebral T5-T6agatik toraxaren erradiografia erabilita. Adenopatia masiboa edo Bulky 10cm-ko edo handiagoagatik definitzen da.

Aurreikuspen faktoreakAldatu

Behin Hodgkinen gaixotasunaren estadifikazioa eginda pronostiko faktoreak jartzen dira tratamendurik hoberena emateko.

I eta II estadioen hoberako pronostiko faktoreak:

  • Faktore hauek dauden edo ez dauden arabera I eta II estadioak hoberako edo ez hoberako talde bezala sailka daitezke. Hoberako faktoreak hauek dira:
    • 50 baino gutxiagoko sedimentazio abiadura.
    • 50 urte baino gutxiagoko pazientea.
    • Histologia predominio linfozitiko edo esklerosi nodularrakin.
    • B sintomak ez edukitzea.
    • Hiru zati ganglionar baino gutxiago afektatuta edukitzea.
    • Ezta masiboa ezta Bulky den adenopatia.

III eta IV estadioen okerreko pronostiko faktoreak:

  • Progresio askeko bizi iraupena bost urterekin zuzenki pazientean dauden okerreko pronostiko faktoreen zenbatekoarekin dago lotuta. Bizi iraupen hau bost urterekin %84a da okerreko faktorerik ez baditu. Faktore bakoitzak progresio askeko bizi iraupena jaisten du %7 bat, hau da, bost faktore baditu progresio askeko bizi iraupena %42ra jaisten da. Okerreko pronostiko faktoreak hauexek dira:
    • Albuminaren maila dezilitrotik 4 gramo baino gutxiago bada.
    • Hemoglobinaren maila dezilitrotik 10,5 gramo baino gutxiago bada.
    • Gizona bada.
    • 45 urte baino gehiago baditu.
    • Gaixotasuna IV. estadioan badago.
    • Leukozitosia milimetro kubikotik 15.000 baino gehiago bada.
    • Linfopenia milimetro kubikotik 600 baino gutxiago bada edo leukozitoen kontua %8a baino gutxiago bada.

TratamenduaAldatu

Hodgkin-en gaixotasunaren tratamendu motak hauexek dira:

  • Hasierako estadiotan Bulky gaixotasuna ez badu tratamendu bikoitza izango da, hau da, kimioterapiaren ziklo gutxi erradioterapiarekin batuta afektatuta dauden zati ganglionarretan.
  • Erdiko pronostiko edo II. estadioa dutenak gaixotasun mediastinikoarekin,tratamendu bikoitza emango da, kimioterapia eta erradioterapia.
  • III. eta IV. estadiotan, kimioterapia pixka bat emango da afektatuta dauden zati ganglionarretan eta ere bai eman daiteke erradioterapia.

Kimioterapia:

Farmako batzuekin emandako kimioterapia edo polikimioterapia IB, IIB, III estadiotan eta IV eta IA eta IIA okerreko pronostikodun estadiotan garbi adierazten da. Gehien erabilitako eskemak hauexek dira:

  • ABVD: Adriamizina, Bleomizina, Binblastina eta Dakarbazina.
  • BEACOPP: Bleomizina, Etopoxidoa, Adriamizina, Ziklofosfamida, Binkristina, Prokarbazina eta Prednisona.
  • COPP/ABVD: Ziklofosfamida, Binkristina, Prokarbazina, Prednisona, Adriamizina, Bleomizina, Biblastina eta Dakarbazina.
  • MOPP: Mekloretamina, Binkristina, Prokarbazina eta Prednisona.
  • Stanford V: Adriamizina, Binblastina, Mekloretamina, Etopoxidoa, Binkristina, Bleomizina eta Prednisona.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Onkologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekakAldatu