Camelot (filma)
Camelot (euskaraz Kamelot) 1967ko Joshua Logan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako musikal drama film bat da. 1960ko Alan Jay Lerner musikagilearen izen berdineko musikalean eta 1958ko T. H. White idazlearen The Once and Future King ("Behin Bateko eta Etorkizuneko Errregea") eleberrian oinarritua dago, era beran, biak Arturiar zikloan oinarritua daude. Richard Harris, Vanessa Redgrave, Franco Nero, David Hemmings, Lionel Jeffries eta Laurence Naismith aktoreek antzeztu zuten.
Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (John Truscott, Edward Carrere eta John W. Brown), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (John Truscott) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Alfred Newman eta Ken Darby). Beste bi Oscar Sari hauen izendapena ere jaso zuen: Soinu onenaren Oscar Saria (Warner Bros.-Seven Arts Soinu Saila) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Richard H. Kline).
Argumentua
aldatuLantzelot Lakukoa (Franco Nero) Artur erregearen (Richard Harris) Kameloteko gortera ailegatu eta monarkak sortu berria duen Mahai Borobilaren ordenara gehituko da. Lantzelot eta Genobeba erregina (Vanessa Redgrave) elkar maiteminduko dira. Artur ohartzean, haserre bizian jarri eta mahai ospetsua desegingo du.
Aktoreak
aldatu- Richard Harris: Artur erregea
- Vanessa Redgrave: Genobeba
- Franco Nero: Lantzelot Aintzirakoa
- David Hemmings: Mordred
- Lionel Jeffries: Pellinore erregea
- Laurence Naismith: Merlin
- Pierre Olaf: Dap
- Estelle Winwood: Lady Clarinda
- Gary Marshal: Sir Lionel
- Anthony Rogers: Sir Dinadan
- Peter Bromilow: Sir Sagramore
- Sue Casey: Lady Sibyl
- Gary Marsh: Tom Warwickoa
- Nicolas Beauvy: Artur gaztea
Kanpo estekak
aldatu- Camelot filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)