Rhus coriaria

Zumake arrunta (Rhus coriaria) Anacardiaceae familiako zuhaixka edo zuhaitz hostoerorkor txiki bat da, jatorriz hegoaldeko Europakoa.[1] Larrua ontzeko erabiltzen dute.

Rhus coriaria
Sommacco.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaAnacardiaceae
GeneroaRhus
Espeziea Rhus coriaria
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak sumac (en) Itzuli

EzaugarriakAldatu

Zumakea bezala ezaguna, 1 metroko altueratik gora hazi ohi den zuhaixka bat da (batzuetan hiru metroko altuerara iritsi ahal da). Ukimen leuneko hosto oso berdeak ditu, pozoitsua ez den urushiol izeneko olio bat sortzen dutenak, baina, azalarekin kontaktuan, exantemak sortzen dituen erreakzio alergiko bat sortzen duena, ukipena gertatu eta 24 eta 48 ordu bitartean agertzen dena. Loreak lore sorta moduan hazten dira eta kolore hori-berdexka dute (atxapar usain arin bat botatzen dute), fruitua arre gorrixka kolorekoa eta ilar baten tamainakoa da.

LaborantzaAldatu

Gaur egun, Italia hegoaldean landatzen da, baita Sizilia eta Ekialde Hurbilean.[2] Euskal Herrian, Lizarraldean asko aurkitzen da.[3] Normalean uda bukaeran jaso ohi da (baita udazkenean ere), landarearen fruitua gorritzen hasten denean. Zelaietan berez aurkitzen diren zuhaixka-multzoak (normalean ezpondetan edo mendi-hegaletan) larrua ontzeko garai bateko laboreak izan ohi dira, basati bihurtu direnak.

ErabilerakAldatu

SukaldaritzaAldatu

 
Jaengo zumakeak

Kantitate handietan kontsumitutako landarearen fruitu helgabea toxikoa izan daitekeen arren,[4] zumake espezie honen fruitu heldua, erromatarren garaitik erabiltzen da sukaldaritzan, limoi edo ozpinaren ordezko azidotzaile bezala.

Gaur egun lehorra (askotan gatz aleekin batera) erabiltzen da hainbat herrialdeetan: Libano eta Sirian arrainaren ongailu gisa, Irak eta Turkian entsaladetan (lahmacunean, adibidez) eta Iranen haragi broxetetan. Arrozaren gainean isuriz gero, kolore gorrixka ematen dio. Zahtar izeneko espezien nahasketaren osagaietako bat da; dukkah izeneko egiptoar nahasketan ere erabiltzen da.

IndustrialakAldatu

 
Entsaladetan erabiltzeko zumake hautsa

Zumakearen erabilera nagusietako bat larrua zurratzeko prozesuan da, tanino kopuru handia duelako (% 13 eta % 28 bitarte).[5] Antzinatik erabiltzen da Mediterraneo aldeko herrialdeetan, Marokon oso erabilia da. Ehoturik erabili ohi da eta larruari te usain atsegina ematen dio. Gainera, bere erabilerak, larrua argiari erresistente bihurtzen du, neurri batean, fruituan duen azido galikoaren propietate antioxidatzaileen ondorioz. Gaur egun, merkaturatuta eros daitekeen produktua da.

Batzuetan, larruari koloreak finkatzeko finkagailu gisa erabiltzen da, eta zenbait kolore hobetzen ditu.

ErreferentziakAldatu

  1. Polunin, O.. (1980). Flowers of Greece and the Balkans. Oxford University Press ISBN 0-19-217626-9..
  2. Polunin, Oleg. (1980). Flowers of Greece and the Balkans : a field guide. Oxford University Press ISBN 0-19-217626-9. PMC 5889823. Noiz kontsultatua: 2021-02-18.
  3. «Circunvalando Estella Lizarra (la ruta del Zumaque) (Rutas Navarra / Napar Bideak)» www.rutasnavarra.com Noiz kontsultatua: 2021-02-18.
  4. Sturtevant, E. Lewis. (1972). Sturtevant's edible plants of the world. Dover Publications ISBN 0-486-20459-6. PMC 718374. Noiz kontsultatua: 2021-02-18.
  5. (Ingelesez) «Economics Botany by Hill Albert F.: New | Majestic Books» www.abebooks.co.uk Noiz kontsultatua: 2021-02-18.

Kanpo estekakAldatu