Raymond Aron
Raymond Aron (Paris, Frantzia, 1905eko martxoaren 14a - Paris, 1983ko urriaren 17a) filosofo eta soziologo frantsesa izan zen.
BizitzaAldatu
Sorbonako irakaslea (1957) eta Frantziako Ikastetxeko kidea (1970). Industria-gizartearen lehen ikerlarietakoa. Londresko France Libre argitalpeneko erredakzioburua (1940-1944). Soziologian eta ekonomian aditua, bere garaiko eskuin liberal kontserbadorearen pentsalari nabarmenenetakoa izan da. Sartrerekin batean Les temps modernes gogoeta-aldizkariaren fundatzailea, eztabaida gogorra izan zuen harekin, marxismoa kritikatuz.
Lan askoren egilea, horien artean: Introduction à la philosophie de l´histoire (1938), Le Grand Schisme (1948), L´Opium des intellectuels (1957), Histoire et dialéctique de la violence (1973), Mémoires (1983).
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Aron |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.