Izaskun Etxaniz
Izaskun Etxaniz Rodriguez (Santurtzi, 1998ko abuztuaren 13a) bizkaitar arraunlaria da, arraunketa olinpikoan aritzen dena.
Izaskun Etxaniz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1998ko abuztuaren 13a (26 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Ibilbidea
aldatu2010ean egindako arraunketa ikastaro batek animatuta herriko Itsasoko Ama elkartean hasi zen. 23 urtez azpiko Espainiako selekzioan sartu zen eta maila absolutuan ere selekzioarekin jarraitzen du[1].
2021ean skiffean Espainiako itsasoko txapelduna izan zen eta arrunketa olinpikoko txapeldunordea[2].
2023an Areetako Raspas del Embarcadero taldearekin ari da arraunean, elkarte honek arraunketa olinpikoa jorratzen baitu[3]. Zagreben jokaturiko Munduko Kopan zilarrezko domina eskuratu zuen lemazaingabeko laukoan (4-)[4] eta Espainiako txapelduna izan zen lauko skullean (4x)[5].
Arraunketa olinpikoan jarduteko dirulaguntzak eta babesleak eskasak direnez crowfunding kanpainak egin izan ditu[6][2].
Palmaresa
aldatu- Munduko Kopa:
- Lemazaingabeko laukoa (4-): 2023
- Espainiako itsasoko txapelketa:
- Skiff (1x): 2021
- Espainiako arraunketa olinpikoa:
- Lauko skulla (4x): 2023
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Santos, Juanma. (2023-01-14). «IZASKUN ETXANIZ, LUCHANDO POR UN OBJETIVO» IsiMyLo (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Santurtzi, Miguel A. Pardo /. (2021-09-22). «Santurtzi se vuelca con Izaskun Etxaniz antes del Mundial de remo de mar» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ «Getxo - Temas - KirolBerri - Noticias - Detalle» www.getxo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hernández, Marta. (2023-05-09). «Virginia Díaz, Izaskun Etxaniz y Esther Briz hacen historia para el Club Raspas Arraun en la Copa del Mundo» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ «Getxo - Temas - KirolBerri - Noticias - Detalle» www.getxo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ Izaskun Etxaniz. (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).