Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Alderdi Demokratiko Nazionala (1939) ezkutuko alderdiko kide izan zen, eta baita Akzio Demokratikokoa ere, sortu zenetik bertatik. 1948an, epaitegi militar batek Rómulo Gallegos kargutik kendu zuenean, ezkutuko ekintzetan parte hartu zuen, eta Resistencia aldizkarian idazten hasi zen. Hainbat kargu bete zituen bere alderdian, eta, greba batzuetan parte-hartzearen ondorioz, Venezuelatik bota zuten. Diputatu hautatu zuten 1948an, eta, laugarren aldia egin ondoren, senatari (1978).

1981az geroztik, Akzio Demokratiko alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta Venezuelako lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen 1982an. Garaile irten zen, eta 1984an hasi zuen agintaldia. Garai hartan, krisi ekonomiko latza zegoen Venezuelan, petrolioaren prezioen jaitsierak eraginda. Lusinchik gizarte-hitzarmen bat jarri zuen abian, eta zorroztasun-neurri latzak ekarri zituen. 1986tik aurrera, langileak kalera irten ziren, eta gorabehera handiak izan ziren. Hala eta guztiz ere, bere alderdiak hauteskundeak irabazi zituen berriz ere 1988an. 1989an, Carlos Andrés Pérezek hartu zuen Lusinchiren lekua.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaime Lusinchi  
  Artikulu hau Venezuelako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.