Parkinsonen gaixotasuna
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Parkinson gaixotasuna nerbio-sistema zentralaren neuroendekapenezko gaixotasuna da. Ezin da sendatu, bakarrik arindu daiteke sendagaiak edo neurokirurgia erabiliz. Ezin da aurrezaindu eta denborarekin progresiboa da. Dopamina jariatzen duten neuronen endekapena gertatzen da, mesentzefaloaren oinaldeko gongoiletan, hain zuzen ere, neurona dopaminergikoen % 70 "sustancia nigra" eta nukleo ildaskatua daude. Dopamina garrantzitsua den neurotransmisorea da mugimendua, ibiltzea eta oreka kontrolatzen dituelako.
Parkinsonaren etiologia ez da ezaguna: genetika, metabolismoa, apoptosia, zelulen oxidazioa, ingurugiroko toxikoak, antzinako burmuineko mikrotraumatismoak etab. parte hartzen dutela uste da. Honen diagnostikoa finkatzeko honako ezaugarriak izan behar ditu:
- dardarak atsedenean
- zurruntasun muskularra
- nahitako mugimenduen gutxipena (hipokinesia)
- aurpegi espresioaren eza
- hiperaktibitate kolinergikoa (sialorrea)
- asaldura kognitiboak