Quedlinburg
Quedlinburg Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuan dagoen hiri bat da, izen bereko barrutiaren hiriburua. 21.909 biztanle ditu. Quedlinburgeko eliza, gaztelua eta hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1994ean.
Quedlinburg Quedlinburg | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Saxonia-Anhalt | ||||||||||
Rural district of Saxony-Anhalt | Harz barrutia | ||||||||||
Alkatea | Frank Ruch (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Quedlinburg | ||||||||||
Jatorrizko izena | Quedlinburg | ||||||||||
Posta kodea | 06484 | ||||||||||
Udalerri kodea | 15085235 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 51°47′30″N 11°08′50″E / 51.7917°N 11.1472°E | ||||||||||
Azalera | 120,45 km² | ||||||||||
Altuera | 123 m | ||||||||||
Mugakideak | Oschersleben, Harsleben, Harzgerode eta Thale | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 23.313 (2022ko abenduaren 31) −28 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 194 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 3946 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Aulnoye-Aymeries, Herford, Celle, Hamelin eta Hannoversch Munden | ||||||||||
quedlinburg.de |
Geografia
aldatuQuedlinburg Harz mendien iparraldean kokaturik dago Bode ibaiaren ertzean. Magdeburg hiriburutik 58 kilometro hego-mendebaldera dago hiria.
Historia
aldatuNeolito garaitik populatu egon dela jakina da. Hala ere Quedlinburgen lehenengo aipamena 922 urtekoa da, Henrike I.a Saxoniako dukearen idatzi batean aipatzen baita. Honen emazteak Quedlinburgeko konbentua sortu zuen 936an. Konbentuaren ondoan jauregi bat eraiki zen eta 973an Germaniako Erromatar Inperio Santuaren dieta egin zen bertan. Hiria bera 994ean sortu zen eta berehala mekatua egiteko eskubideak jaso zituen. Hurrengo mendeetan herriaren eta konbentuaren arteko lehia izugarria izan zen.
1384ean Saxonia Behereko hirien ligan sartu zen eta 1426an Hansa hiria bihurtu zen. Garapen hau ikusita, konbentuko abadesak hiria armaz hartu zuen 1477an eta liga bietatik kanpo gelditu zen. Hiriaren zabalkunderik handiena Hogeita Hamar Urteko Gerraren garaian izan zen. Gaur egun hiriaren alde zaharra osatzen duten eraikin gehienak ordukoak dira. XIX mendean lore landaketak famatu egin zuen Quedlinburg.
Bigarren Mundu Gerran ez zuen kalte larririk jasa, baina Ekialdeko Alemaniako agintariek ez zuten jakin herriaren ondarea ongi mantentzen. 1990eko Alemaniaren bateratzearen ondoren, berrizte lanak hasi ziren eta 1994ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Quedlinburgeko alde zaharra eta gaztelua.
Ondasun nabarmenak
aldatuQuedlinburgeko eliza, gaztelua eta hirigune historikoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
| |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iv |
Erreferentzia | 535 |
Kokalekua | Alemania |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
- Alde zaharra (Altstadt): Duela sei mendetako 1400 etxe daude. Aipatzekoak dira merkatu plazan dauden udaletxea (1320an jasoa baina 1616ko pizkundeko fatxada daukana) eta San Martin eliza gotikoa. Errolanen estatua Hansa hiria bihurtu zenekoa da.
- Quedlinburgeko gaztelua (Schlossberg): Muino batean, hiria baino 25 metro gorago, 936an konbentua izan zena gaztelu bihurtuz joan zen. Pizkundeko jauregi hau X eta XI mendeko arte lanen museoa da gaur egun.
- Gazteluko eliza (Stiftskirche St Servatius): XII mendeko eliza erromanikoa da. kriptan Henrike eta Matilda emaztearen hilobiak daude.
Hiritar ezagunak
aldatu- Dorothea Erxleben (1715-1762), Alemaniako lehenengo emakume medikua.
- Friedrich Gottlieb Klopstock (1724-1803), poeta
- Johann Christoph Friedrich GutsMuths (1759-1831), geografoa eta gimnasiaren bultzatzailea.
- Carl Ritter (1779-1859), geografoa.
- Fritz Grasshoff (1913-1997), idazlea
Hiri senidetuak
aldatuQuedlinburg hurrengo hiriekin senidetua dago:
- Aulnoye-Aymeries (Frantzia) (1961)
- Herford (Alemania) (1991)
- Celle (Alemania) (1991)
- Hamelin (Alemania) (1991)
- Hannoversch Munden (Alemania) (1991)
Demografia
aldatuIkus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez) Quedlinburgo webgunea