Porto Venere

udalerri italiako
Portovenere» orritik birbideratua)

Porto Venere (ˌpɔrto ˈvɛːnere ahoskatua; 1991ra arte Portovenere deitua[1]; ligurieraz: Portuvénere) Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 3.268 biztanle ditu, 7,66 kilometro koadroko azaleran banatuta. 1997an Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk.

Porto Venere
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Liguria
ProbintziaLa Speziako probintzia
Posta kodea19025
ISTAT kodea011022
Geografia
Koordenatuak44°03′00″N 9°50′00″E / 44.05°N 9.83333°E / 44.05; 9.83333
Map
Azalera7.66 km²
Altuera8 m
MugakideakLa Spezia
Demografia
Biztanleria3.268 (2023ko urtarrilaren 1a)
−275 (2018)
Dentsitatea426,63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0187
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodeaG925
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaSP
Hizkuntza ofizialaitaliera
comune.portovenere.sp.it

Geografia aldatu

Portovenere La Speziako golkoaren mendebaldeko muturrean kokaturik dago. Udalerriak Fezzano, Le Grazie eta Porto Venere herriak hartzen ditu bere baita, bai eta hiru uharte ere; Palmaria, Tino eta Tinetto. Portovenerek honako udalerri hauekin egiten du muga:

La Spezia

Historia aldatu

Aintzinako Portus Veneris k.a. I mendean agertu zen. Izenak lumuturrean kokaturik zegoen Venus jainkosaren tenpluari egiten dio erreferentzia. Erromatarren garaian arrantzale herrixka bat zen. Erromatar Inperioa erori zenean Bizantziar Inperioaren Tirreniar Itsasoko itsas armadaren egoitza nagusia izan zen baina 643 urtean lonbardiarrek suntsitu egin zuten. Hurrengo urteetan sarrazenoen erasoak jasan zituen.

1113 urtean gaztelu bat eraiki zen eta 1161ean harresiak. Vezzano familiaren feudoa izan zen baina XIII mendean Genovako Errepublikak eskuratu zuen. 1494an Aragoiarrek Genovarekiko zuten gerran bonbakatu egin zuten eta oso kaltetua izan zen. Horregatik San Pedro elizaren inguruan hiri berria eraiki behar izan zuten, Borgo Nuovo. 1797an Frantziarrek Italia okupatu zutenean Liguriako Errepublikaren barnean Venusen Golkoa eskualdearen hiriburu izendatu zuten La Spezia eta bertan sartuta gelditu zen Porto Venere. 1805 eta 1814 artean Apeninoen Departamentuan egon zen eta 18º5 eta 1861 artean Sardiniako Erresumaren barruan egon zen. 1861ean Italiako Errepublika osatu zen.

Ondasun nabarmenak aldatu

Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto)1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 826
Kokalekua   Italia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu