Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto)1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 826
Kokalekua  Italia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 44°07′01″N 9°42′00″E / 44.117°N 9.7°E / 44.117; 9.7
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Cinque Terre (ˈtʃiŋkwe ˈtɛrre ahoskatua; eusk. 'Bost Lurrak') Italiar Rivierako eskualdea da. Liguria eskualdean kokaturik, La Speziatik mendebalderantz dago.[1] "Cinque Terre" bost herriz osaturik dago: Monterosso al Mare, Vernazza, Corniglia, Manarola eta Riomaggiore. Kostaldea, bost herriak eta inguruko muinoek Cinque Terre Parke Nazionala osatzen dute eta 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia aldatu

Inguru honetako aurreneko agiria XI mendekoa da. Monterosso eta Vernazza izan ziren sortzen lehenak eta Genovako Errepublikaren ondorioz sortu ziren gainerakoak. XVI mendean turkiarren erasoetatik babesteko herriak gotortu egin ziren. 1600tik aurrera ordea herrien gainbehera hasi zen. XIX mendean La Speziako arsenal militarra eraiki zen eta Genovarekin trenez lotu zen. Trenbideak Cinque Terre zeharkatzen zuenez herrixken isolamenduarekin amaitu zen eta 1970 hamarkadatik aurrera turismoa iritsi zen.

1998an Italiako Ingurumen Ministerioak Cinque Terreko Parke Nazionala eratu zuen kostaldea babestu eta garapen sozio-ekonomiko jasangarria bultzatzeko.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu