Porto Venere
Porto Venere (ˌpɔrto ˈvɛːnere ahoskatua; 1991ra arte Portovenere deitua[1]; ligurieraz: Portuvénere) Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 3.543 biztanle ditu, 7,66 kilometro koadroko azaleran banatuta. 1997an Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk.
Porto Venere | |
---|---|
Italiako udalerria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Probintzia | La Speziako probintzia |
Posta kodea | 19025 |
ISTAT kodea | 011022 |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°03′00″N 9°50′00″E / 44.05°N 9.83333°E44°03′00″N 9°50′00″E / 44.05°N 9.83333°E |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 7.66 km² |
Altuera | 8 m |
Mugakideak | La Spezia |
Demografia | |
Biztanleria | 3.543 (2018ko urtarrilaren 1a)![]() |
Dentsitatea | 462,53 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0187 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Katastro kodea | G925 |
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) |
Matrikula | SP |
comune.portovenere.sp.it |
GeografiaAldatu
Portovenere La Speziako golkoaren mendebaldeko muturrean kokaturik dago. Udalerriak Fezzano, Le Grazie eta Porto Venere herriak hartzen ditu bere baita, bai eta hiru uharte ere; Palmaria, Tino eta Tinetto. Portovenerek honako udalerri hauekin egiten du muga:
HistoriaAldatu
Aintzinako Portus Veneris k.a. I mendean agertu zen. Izenak lumuturrean kokaturik zegoen Venus jainkosaren tenpluari egiten dio erreferentzia. Erromatarren garaian arrantzale herrixka bat zen. Erromatar Inperioa erori zenean Bizantziar Inperioaren Tirreniar Itsasoko itsas armadaren egoitza nagusia izan zen baina 643 urtean lonbardiarrek suntsitu egin zuten. Hurrengo urteetan sarrazenoen erasoak jasan zituen.
1113 urtean gaztelu bat eraiki zen eta 1161ean harresiak. Vezzano familiaren feudoa izan zen baina XIII mendean Genovako Errepublikak eskuratu zuen. 1494an Aragoiarrek Genovarekiko zuten gerran bonbakatu egin zuten eta oso kaltetua izan zen. Horregatik San Pedro elizaren inguruan hiri berria eraiki behar izan zuten, Borgo Nuovo. 1797an Frantziarrek Italia okupatu zutenean Liguriako Errepublikaren barnean Venusen Golkoa eskualdearen hiriburu izendatu zuten La Spezia eta bertan sartuta gelditu zen Porto Venere. 1805 eta 1814 artean Apeninoen Departamentuan egon zen eta 18º5 eta 1861 artean Sardiniako Erresumaren barruan egon zen. 1861ean Italiako Errepublika osatu zen.
Ondasun nabarmenakAldatu
Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto)1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
| |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv, v |
Erreferentzia | 826 |
Kokalekua | Italia |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
- San Petri eliza
- San Lorenzo eliza
- Doria gaztelua
- Grotta dell'Arpaia: Lord Byronen leizea
- Varignano villa erromatarraren aztarnak
- Fezzano
- Le Grazie
- Palmaria, Tino eta Tinetto uharteak
GaleriaAldatu
Palmaria uhartea