Polígon Industrial del Segreko geltokia

Polígon Industrial del Segre Lleida-La Pobla de Segur lineako geltoki bat da, Lleidako udalerrian kokatuta dagoena. Geltokian Lleidako aldirietako eta lineek dute geltokia. Geltokia eskaerapeko geraleku modura funtzionatzen du eskaintzen diren tren zerbitzuetarako.

Polígon Industrial del Segre
Geltokiaren ikuspegia errepidetik 2024. urtean
Map
Lineak
« Lleida Alcoletge »
« Lleida Alcoletge »
Kokapena
HelbideaCamí de la Via
UdalerriaLleida,  Katalan Herriak
Geltokiaren datuak
Gunea1. gunea
Irekiera2024ko martxoaren 18a
IrisgarriaGeltoki irisgarria
Nasak1
Trenbideak1
JabeaFGC
EragileaFGC
Garraio zerbitzuak
Rodalies Lleida ↔ Balaguer
Lleida ↔ La Pobla

Egoera

aldatu

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Historia

aldatu

Lleida eta La Pobla arteko trenbidea 1924ko otsailaren 3an ireki zen, Lleida eta Balaguer arteko tartearen inaugurazioarekin.[2] Trenbide berriaren helburua Lleida eta Saint-Girons, Frantzian, trenaren bidez lotzea zen.

Primo de Riveraren diktaduran linearen luzapen lanak hasi ziren Balaguertik La Pobla eta Saint-Gironsera luzatzeko eta Lleidatik trenbidea Baezara luzatzeko.[3] Nahiz eta proiektua "premiazko" bezala kalifikatu diktaduraren Guadalhorce Plana-n, handik gutxira prokamatutako Bigarren Errepublikak lanak geldiarazi zituen proiektuaren berrikusketa burutzeko.

Errepublikak eta gerora gertatutako Gerra Zibilak trenbidearen luzapen lanak bertan behera utzi zituen, eta ez zen 1940ko hamarkadara arte aurrerapenik egin. 1940ko hamarkadan, Francoren Diktadura garaian, luzapen lanak jarraitu ziren RENFE enpresak zuzenduta. Horrela, trenbidearen luzapena lortu zen Balaguertik La Pobla de Segurrera, tartea 1951eko azaroaren 13an ireki zelarik.

1962-an, Munduko Bankuak gomendatuta, Espainiako Gobernuak trenbide berrietarako finantzaketak murriztu zituen, Lleida eta La Pobla de Segur arteko trenbideak luzapen gehiagorik izan gabe.[4]

1980ko hamarkadan estatu osoko trenbideen finantzaketaren errebisioa eman zen, linea defizitarioen ixtea aztertuz. Lleida-La Pobla trenbidea ixteko arriskuan zegoen, baina 1984ko abenduan Lleidako Diputazioak, Generalitateak eta RENFEk zerbitzuen jarraitasuna bermatu zuten, zerbitzuaren defizitaren finantzarako akordio bat sinaturik.[5]

Momentu horretarik aurrera, Generalitateko gobernu desberdinek trenbidearen transferentzia eskatzen hasi ziren, azkenean 2005ko urtarrilaren 1ean eman zena.[6] Momentu horretarik aurrera, linearen kudeaketa FGC enpresa publikoaren esku geratu zen, nahiz eta material mugikor aproposaren faltan, tren zerbitzuak Renfe-k eskaini. 2016ko uztailaren 25ean, FGC bihurtu zen linearen eragile bakarra, 331 serieko tren berriak zerbitzuan sartu ostean.[7] Tren berriak entregatu eta Adif-ek homologatu bitartean, Alcoletgeko geltokian ematen zen gidariaren aldaketa, FGC-ko gidariek ez baitzuten homologazioa bukatu arte Adif-en trenbide sarean sartzeko baimenik.

Polígon Industrial del Segreko geltokia 2024ko martxoaren 18an ireki zen   eta   lineen eskaerapeko geltoki bezala.[8] Geltokia 2016. urtean planteatu zen, eta eraikitze lanak ez ziren 2023ko azararora arte hasi.

Zerbitzuak

aldatu
  Lleida-La Pobla de Segur linea
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  RL1 Lleida
Pirineus
Polígon Industrial del SegreAlcoletgeVilanova de la BarcaTérmensVallfogona de Balaguer Balaguer
  RL2 Lleida
Pirineus
Polígon Industrial del SegreAlcoletgeVilanova de la BarcaTérmensVallfogona de BalaguerBalaguerGerbSant Llorenç de MontgaiVilanova de la SalSanta LinyaÀgerCellers-LlimianaGuàrdia de TrempPalau de NogueraTrempSalàs de Pallars La Pobla de Segur

Erreferentziak

aldatu
  1. «Alcoletge» www.trenscat.com (kontsulta data: 2024-01-04).
  2. (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles Transversales – Baeza a Saint Girons. (kontsulta data: 2023-11-07).
  3. «Línia Lleida-La Pobla de Segur. Tren dels Llacs - Història» www.trenscat.com (kontsulta data: 2023-11-07).
  4. «Un informe del Banco Mundial puso fin al Baeza-Utiel a punto de concluirse» www.nodo50.org (kontsulta data: 2023-11-07).
  5. (Katalanez) «Lleida-La Pobla de Segur trenbidea mantentzeko akordio finala» La Vanguardia.
  6. «Wayback Machine» web.archive.org (kontsulta data: 2023-11-07).
  7. (Katalanez) Digital, Pallars. «El tren de la Pobla recuperarà al març les tres freqüències diàries» www.pallarsdigital.cat (kontsulta data: 2023-11-07).
  8. (Gaztelaniaz) Tosal, Darío. (2024-03-11). «Así es el nuevo apeadero de los ferrocarriles del Polígono industrial del Segre de Lleida» elconfidencial.com (kontsulta data: 2024-03-18).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu