Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya
Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya (FGC) (katalanez Kataluniako Generalitatearen Burdinbideak) burdinbide garraioa ustiatzen duen Kataluniako Generalitatearen menpeko enpresa da. Batik bat aldiriko tren zerbitzuak eskaintzen ditu Bartzelonako gune metropolitarrean, baina baita eskualdeko tren linea bat Lleida eta Pirinio katalanetan, bi kremailera-tren Núria eta Montserraten, eta hainbat funikular ere ustiatzen ditu. Gainera, La Molina eta Núria haranako eski-estazioen jabea da.
Guztira, Bartzelonako probintzian zabalera estuko (1.000 mm) 140 kilometro eta zabalera estandarreko (1.435 mm) 42 kilometro ustiatzen ditu, eta Lleidako probintzian iberiar zabalerako (1.668 mm) 89 kilometro kudeatzen ditu, baita bi kremailera-tren eta hainbat funikular ere.
Enpresa bi negozio unitatetan banatuta dago:[1]
- Tren negozio unitatea: Aldiriko trenbide, trenbide metropolitarrak eta eskualdekoak biltzen ditu (Bartzelona-Vallès, Llobregat-Anoia eta Lleida-la Pobla de Segur trenbideak).
- Turismo eta mendi negozio unitatea: Montserrateko ustiaketak (kremailera-trena eta funikularrak), Núria haranakoak (kremailera-trena, eski-estazioa eta teleferikoa), La Molinakoak (eski-estazioa eta teleferikoa) eta Alt Llobregateko burdinbide turistikoak biltzen ditu.
FGCren egoitza nagusia Bartzelonako Sarrià auzoan dago, dels Vergós kaleko 44. zenbakian, 2008an inauguratutako eraikin batean eta aintzina FGCren tailerrak zeuden tokian. Rubí udalerrian operazioen zentroa dago (COR).[2]
Zerbitzuak
aldatu- Bartzelona-Vallès trenbidea (Vallèseko metroa eta Balmesko linea)
- Llobregat-Anoia trenbidea (Baix Llobregateko metroa, Bagesko eskualde metroa, Anoiako eskualde metroa)
- Lleida-la Pobla de Segur linea (Tren dels Llacs)
- Montserrateko kremailera-trena
- Santa Covako funikularra
- Sant Joaneko funikularra
- Núriako kremailera-trena
- Núria haranako Coma del Cloteko teleferikoa
- Gelidako funikularra
- Vallvidrerako funikularra
- Olesa-Esparraguera teleferikoa
- Alt Llobregateko burdinbide turistikoa (Tren del Ciment)
- La Molina-Alp 2500 teleferikoa
Bartzelonako gune metropolitarreko zerbitzuak
aldatuFGCk bi trenbide ditu Bartzelonako gune metropolitarran, tarte guztiak elektrifikatuta daudela: Bartzelona-Vallès eta Llobregat-Anoia trenbideak.
- Bartzelona-Vallès trenbidea, honen baitan Vallèseko metroa eta Balmesko linea daudela, zabalera internazionaleko trenbidea da (1.435 mm) eta Bartzelonako Plaça de Catalunya Av, Tibidado, Reina Elisenda, Sant Cugat del Vallès, Sabadell eta Terrassarekin lotzen ditu.
- Llobregat-Anoia trenbidea, honen baitan Baix Llobregateko metroa, Bagesko eskualde metroa eta Anoiako eskualde metroa daudela, zabalera metrikoko trenbidea da (1.000 mm) eta Bartzelonako Plaça Espanya Molí Nou-Ciutat Cooperativa, El Palau ,Martorell-Enllaç, Olesa de Montserrat, Manresa eta Igualadarekin lotzen ditu. Baix Llobregat eskualdean Renfe Operadorak ere aldiriko linea bat du.
FGCren aldirikoen trenbideak metro izaera dute Bartzelona eta bere gune metropolitarran, eta Bartzelonako metroan integratuta maiztasun altuko zerbitzua eskaintzen dute. Linea hauen zenbakitzea irizpide hauen araberakoa da:
- L, Bartzelonako metro sarearen parte diren lineak. Bartzelonako metro sareak 12 linea ditu: L1etik L5era eta L9tik L11ra Transports Metropolitans de Barcelona (TMB) enpresak ustiatuta, eta L6tik L8ra zein L12a FGCk ustiatuta.
- S (suburbà, hiri ingurukoa), Bartzelonatik 2. eta 3. tarifa-guneetara ibilbidea duten lineak.
- R (rodalies, aldirikoak), 3. tarifa-gunetik haratago ibiltzen diten hiriarteko lineak. Bartzelonako gune metropolitarran 8 aldiriko linea daude, zeinetatik R1etik R4ra eta R7 eta R8a Renfe Operadorak ustiatzen duen, eta R5 eta R6, zein R50etik R60ra FGCk ustiatuta.
Zerbitzua | Geltoki-burua | Geltoki-burua |
---|---|---|
Bartzelonako metroa | ||
BCN - Pl. Catalunya | Sarrià | |
BCN - Pl. Catalunya | Avinguda Tibidabo | |
BCN - Pl. Espanya | Molí Nou-Ciutat Cooperativa | |
Sarrià | Reina Elisenda | |
Barcelona-Vallès trenbidea | ||
BCN - Pl. Catalunya | Terrassa-Nacions Unides | |
BCN - Pl. Catalunya | Sabadell Parc del Nord | |
Llobregat-Anoia trenbidea | ||
BCN - Pl. Espanya | Can Ros | |
BCN - Pl. Espanya | Olesa de Montserrat | |
BCN - Pl. Espanya | Martorell-Enllaç | |
BCN - Pl. Espanya | Quatre Camins | |
BCN - Pl. Espanya | Manresa-Baixador | |
BCN - Pl. Espanya | Manresa-Baixador (sasizuzena) | |
BCN - Pl. Espanya | Igualada | |
BCN - Pl. Espanya | Igualada (sasizuzena) |
Eskualdeko zerbitzuak
aldatuLleida-La Pobla de Segur trenbidea 1951eko trenbide bat da, FGCk 2016tik ustiatuta, ordura arte Renfe Operadorak ustiatzen baitzuen. Lleida-Balaguer tartean bidaiarien bolumenaren %70a pilatzen da, norantza bakoitzeko 10 zerbitzu daudela egunean. Balaguer-La Pobla de Segur tartean, bestalde, norantza bakoitzeko bost zerbitzu eskaintzen dira. Trenbide honetan Tren dels Llacs izeneko tren turistikoa ibiltzen da.
Zama-garraioak
aldatuLlobregat-Anoia trenbidean, bidaiarien garraio zerbitzuez gain zama-garraio zerbitzu garrantzitsuak ustiatzen dira. Alde batetik, Súria eta Sallent udalerrietako meategietatik potasio hidroxidoa erauzten da, Martorell eta Bartzelonako portura eramanez; bestalde, 2008tik SEATen Martorelleko kotxe lantegitik Bartzelonako portura kotxeak garraiatzen dira.
Mendiko lineak
aldatuFGCk bi kremailera-tren ustiatzen ditu:
- Montserrateko kremailera-trena: Monistrol de Montserrat eta Montserrateko monasterioa lotzen ditu.
- Núriako kremailera-trena: Núria haranean ibiltzen da, Katalunia iparraldean.
Era berean, FGCk hurrengo funikular lineak kudeatzen ditu:
Teleferikoak:
- Olesa-Esparraguera teleferikoa
- La Molina-Alp 2500 teleferikoa
Sarearen ezaugarriak
aldatuFGCren sareko datuak 2008an hurrengoak dira:
Linea metropolitarrak
aldatu- Luzera (km): 183
- Geltokiak: 74
- Tren unitateak: 85
- Zama-garraiorako lokomotorrak: 8
- Zama-garraiorako bagoiak: 187
- Garraiatutako bidaiariak (milioi): 81,05
- Garraiatutako Tona kopurua (mila): 633
Lleida - la Pobla de Segur trenbidea
aldatu- Luzera (km): 88
- Geltokiak: 17
- Tren unitateak: 3
- Garraiatutako bidaiariak: 256.745
Núria harana
aldatu- Funikularrak: 2
- Kremailera-trenaren luzera (km): 12, 5
- Automotorrak: 6
- Lokomotorrak: 3
- Kotxeak: 5
Montserrat
aldatu- Funikularrak: 2
- Funikularreko bidaiariak: 394.037
- Kremailera-trenaren luzera (km): 5
- Kremailerako geltoki kopurua: 3
- Automotorrak: 5
- Lokomotorrak: 1
- Kremailerako bidaiariak: 542.807
Alt Llobregateko burdinbide turistikoa (Tren del Ciment)
aldatu- Luzera (km): 3
- Geltoki kopurua: 4
- Lokomotorrak: 1
- Kotxeak: 2
- Bisitariak: 20.683
Trenbide zabalerak
aldatu- Barcelona-Sarrià trenbidea 1905ra arte: 1.674 mm
- Barcelona-Vallès trenbidea 1905tik gaur egunera: 1.435 mm
- Llobregat-Anoia trenbidea hasieran: 1.000 mm
- Lleida-la Pobla de Segur trenbidea trenbidea berritu aurretik: 1.674 mm
- Lleida-la Pobla de Segur trenbidea trenbidea berritu ondoren: 1.668 mm
- Montserrateko kremailera-trena: 1.000 mm eta Abt sistemadun kremailera
- Núriako kremailera-trena: 1.000 mm eta Abt sistemadun kremailera
- Alt Llobregateko burdinbide turistikoa (Tren del Ciment): 600 mm
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Katalanez) Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya. «Què és FGC?» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Katalanez) Gencat.cat. «El conseller Nadal visita la nova seu d'FGC» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- FGC (Katalanez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)