Trifon Etxebarria
Trifon Etxebarria Ibarra, ezizenez Etarte (Pobeña, Somorrostro, gaur egun Muskiz, 1911 – Bilbo, 1998ko uztailaren 13a[1]) kazetari eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. Eli Gallastegirekin batera Errepublika Garaiko eusko abertzaletasunaren alde independentistarenaren kide izan zen.
Trifon Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pobeña, 1911 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bilbo, 1998ko uztailaren 13a (86/87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta politikaria |
Kidetza | Eusko Abertzale Laguntza |
Izengoitia(k) | Etarte |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea - Aberri![]() Jagi-Jagi (1932) |
Aberri (EAJ) alderdiko kide izan zen. 1930eko Bergarako Akordioaren ondoren EAJ berrelkartu berrian izen eman zuen, baina 1934ean alderdi horren joera nagusi estatutistarekin ados ez zegoenez, beste hainbat kide jeltzaleekin batera, Eli Gallastegi tarteko, alderdia laga eta Jagi-Jagi astekari eta talde independentista sortu zuten.
Bere pentsamolde independentistak frankismo garaiko ETAren hastapenean nahiz ondorengo Ezker Abertzalean eragina izan zuen.
Diktadura frankistaren eraginez preso edo erbesteratuta zeuden abertzaleei sostengu ematea helburu zuen Eusko Abertzale Laguntza erakundean parte hartu zuen.[2]
1998ko uztailaren 13an, 86 urterekin, Bilbon zendu zen.
Erreferentziak
aldatuIkus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Trifon Etxebarriari buruzko liburua PDF formatuan irakurgai. Josemari Lorenzo Espinosa eta Eduardo Renobales (Gaztelaniaz)