Pirinioetako astoa Euskal Herriko, Okzitaniako zein Kataluniako bertako asto arraza bat da.

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Pirinioetako astoa


Jatorrizko herrialdea(k):
 Euskal Herria  Okzitania  Katalan Herriak

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Azpiklasea: Eutheria
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus africanus
Azpiespeziea: Equus africanus asinus
Linnaeus, 1758
Arraza

Pirinioetako astoa

Sinonimoak

Enkarterriko astoa izeneko Euskal Herriko beste asto arrazarekin antzekotasun handiak ditu, eta bere senide hurbila da. Pirinioetako astoa Pirinioetako inguruetan hedatzen da. Baita Landetan ere. Euskal Herriko kasuan mendimultzoaren magaletako herrietan.

Enkarterriko astoaren kasuan bezala, nekazal munduaren mekanizazioak Pirinioetako astoaren atzerakada handia ekarri zuen bere banaketa eremuan.

Esate baterako joan den mendean, soilik Erronkaribarrean Pirinioetako motako 438 abelburu zeuden. Haietako asko erronkariko ardien artzantzari eta trashumantziari lotuak.

Pirinioetako hegoaldeko magalean, Aragoian, mota honetako astoak daude, baina ez dute ezagupen ofizialik eta ez da berekin ia inolako berreskuperapen lanik egiten[1]. Soilik Aldea de Puy de Cinca herriaren inguruan, El Grado-Lo Grauko urtegiaren aldean atxalde batean mota honetako asto talde bat mantzentzen dute atxalde ekologiko batean.[2].

Motak aldatu

Pirinioetako astoa bi mota ezberdinetan banatzen da:

  • Gaskoiniako mota. Tamaina txikikoa, hegoaldeko Enkarterriko asto mota bezala. 1,20 m eta 1,35 metro artean soin gurutzera.
  • Kataluniako mota. Ipar Katalunian zabaldurik. Abere lirain eta dotoreak dira. Hezurdura arina eta tamainaz handiagoak. 1,35 metrotik gora soingurutzera. Kataluniako mota bereziki estimu handiko mandoak sortzeko erabiltzen omen zen.
  • Pirinioetako hegoaldeko mota. Oso ale gutxi geratzen dira. Kataluniar astoarekin zer ikusi handia dauka.

Arrazaren ezaugarriak aldatu

Egoera aldatu

Equus Survival Trust elkartearen irizpideen arabera, arraza desagertzeko zorian dago hazkunderako 130 eme baino gutxiago daudelako (2008en urteko datuak dira[3]). Lehen esan bezala, nekazal munduaren mekanizazioak arrazaren atzerakada ekarri du egoera larrian utzi arte. Frantziar Estatuan Pirinioetako Astoaren eta Mandoaren Elkarte Nazionalak lana egiten du arraza suspertzeko.

Hedapen gunea aldatu

Garai batean Landak eta Pirinioen magal guztia. Egun bere hedapen gunea oso murritza eta zatikatua da.

Arrazaren historia aldatu

Astoa euskal mitologian aldatu

Astoa, beste hainbat etxeko abere bezala, oso present egon da euskal sinesmen mundua. Animali donea eta babeslea izan da, seguraski kristautasunaren eragina dela medio.

Sakontzeko, irakurri: « Astoa euskal mitologian»

Pirinioetako astoaren banaketa eremuan, Okzitanian barrena, ezaguna izan da Drac edo asto-gorri irelu gaiztoaren inguruko sinesmena.

Sakontzeko, irakurri: «Drac (mitologia)»


Erreferentziak aldatu

Begira aldatu

Urtea 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
Frantziar Estatu osoan urtero jaiotako Pirinioetako arrazako astakumeak 45 42 66 68 50 69 63 65

Kanpo estekak aldatu