Perisodaktilo
Perissodatyla (grezieraz behatz ugari) hanketako behatz bakoitiak dituzten ugaztun taldea dira. Zaldiak, errinozeroak eta tapirrak talde honetakoak dira. Artiodactylarekin alderatuta, behatz kopuruaz gain, urdaila askoz sinpleagoa dute eta zelulosa hesteetan digeritzen dute.
Perisodaktilo | |
---|---|
49 Ma-0 Ma Ypresiar - gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Superordena | Laurasiatheria |
Ordena | Perissodactyla Owen, 1848
|
Azpibanaketa | |
Lehen perisodaktiloak Paleozeno aroaren azkenaldean, orain 55 milioi urte inguru agertu zirela uste da. Horietako asko desagertuak dira gaur egun. Bizirik dirautenak hiru familiatan biltzen dira: ekidoak, tapiridoak eta errinozerontidoak. Ezaugarri bertsuak dituzte: behatz kopuru bakoitia —tapirrak izan ezik, aurreko hanketan lau behatz baititu—, erdiko behatza besteak baino sendoagoa, hagin luze sendoak eta digestio aparatua hostoak eta adar gogorrak txikitzeko eta digeritzeko egokitua, elikatzeko eraz belarjaleak baitira.
Elikatzeko erak, eta beren buruak etsaiengandik babestu beharrak gorputzeko zenbait atal eta gorputza bera horretarako hobekien egokitzera eraman ditu: adibidez, hankak eta lepoa luzatu zaizkie, beren burua babesteko mutur gaineko adarra dute, etab. Bizirik geratu diren perisodaktiloak, zaldia kontuan izanez gero, mundu guztian zabalduta daude, baina errinozeroa Asian eta Afrikan soilik bizi da eta tapirrak Hego Ameriketan eta Asiako hego-ekialdean soilik.
Sailkapena Aldatu
Ikus, gainera Aldatu
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.