Ireki menu nagusia

Pilar Kareaga Basabe (Pilar Kareaga de Lekerika, ezkontzaz; Madril, 1908ko urriaren 26a - ib., 1993ko ekainaren 10a) Bilboko alkatea izan zen (1969-1975).

Pilar Kareaga
Pilar Careaga.png
Bilboko alkatea

1969 - 1975
Bizitza
Izen osoa Pilar Careaga Basabe
Jaiotza Madril1908ko urriaren 26a
Herrialdea  Bizkaia
Bizilekua Eguzkialde jauregia
Heriotza Madril1993ko ekainaren 10a (84 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ingeniaria
Jasotako sariak
Kidetza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Renovación Española

BiografiaAldatu

Neguriko familia batean alaba, haren gurasoak Pedro González de Careaga y Quintana diplomatikaria eta Concepción Basabe y Zubiría ziren. Gaztea zelarik, ingeniaritza ikasi zuen, 1929. urtean, halako karrera ikasten Espainiako lehen emakumea izan zen.[1][2] Espainan burdinbide bat eraman zuen lehen emakumea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikan Renovación Española alderdi monarkikoaren partaidea izan zen. Gerra hasieran errepublikaren aldekoek Larrinagako espetxea sartu zuten baina presoen trueke baten ondoren libre gelditu zen. Valladolidera joan zen, orduan, eta handik Madrilera non FET y de las JONS alderdiaren zauritu frankisteei laguntzeko sarean lan egin zuen.

Gerra bukatuta Bilbora itzuli zen, erakunde asistentzialetan kargu desberdinak betetzeko. 1959]an Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen partaidea egin zen. [1969]]. urtean Bilboko alkate egin zuten, Javier Ybarra Bergé ordezkatzeko. Esku gogorrarekin agindu zuen hiria, frankismoaren ideologiarik itxienarekin bat egiten zuen eta. Bere alkatetzak hiriaren hazkunderik handienarekin bat egin zuen, garapenkeriaren azken urteekin batera. 1970eko hamarkadaren hasieran Bilboko Alondegia eraisteko asmoa erakutsi zuen, bertan etxebizitzak eraikitzeko. Baina auzokoen presioek eraginda proiektua bertan behera geratu zen.

Sondikako aireportuaren ondoan bizi ziren bizilagunek eginiko protesten aurrean esandako esaldiak, famatu egin zuen, "Aviados estaríamos los alcaldes, si dependiéramos de las opiniones de los vecinos" (Ongi jaioak gaude alkateok, hiritarren iritziaren menpe bagaude). Garai hartan, Sondikako udalerria Bilboren zati zen.

1979ko martxoaren 26an, Getxon, ETAren atentatu bat jasan zuen, zaurituta gertatuz.[3] Ondoren, Madrilera joan zen.[4][5] Eskuin muturreko Fuerza Nueva alderdiaren sorreran parte hartu zuen. Madrilgo klinika batean hil zen gibelaren arazoen ondorioz.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La primera mujer maquinista» treneando 2009-01-08 . Noiz kontsultatua: 2018-04-16.
  2. (Gaztelaniaz) Alzugaray, Juan José; Aguirre, Juan José Alzugaray (2004-09-01) Vascos relevantes del siglo XX Encuentro ISBN 9788474907339 . Noiz kontsultatua: 2018-04-16.
  3. https://elpais.com/diario/1979/03/27/espana/291337284_850215.html
  4. http://hemeroteca.lavanguardia.com/preview/1979/03/27/pagina-17/33431624/pdf.html
  5. (Gaztelaniaz) «ABC (Madrid) - 27/03/1979, p. 25 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es . Noiz kontsultatua: 2018-04-16.

Kanpo loturakAldatu


Aurrekoa
Javier Ibarra Bergé
Bilboko alkatea
1969-1975
Ondorengoa
Jose Luis Berasategi Goikoetxea


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.