Ireki menu nagusia

Larrinagako espetxea Bilboko Santutxu auzoan zegoen espetxea izan zen. 1871. urtean eraiki egin zuten eta hasieran Zabalbideko espetxea zuen izena[1].600 lagunentzako lekua zuen arren, 3.005 preso ere izan zituen[2], egoera latzean gainera.

Larrinagako espetxea
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Helbidea Santutxu
Historia eta erabilera
Irekiera1871
Arkitektura

Laster bete zen preso politiko eta arruntez. Batzuk ospetsuak ziren, adibidez, Sabin Arana handik behin baino gehiagotan pasa zen. XX. mendearen hasieran euskal abertzale ugari bertan preso egon ziren, Espainiako Bigarren Errepublika garaian Elias Gallastegi politikariaren laguntzaz bertan zegoen preso talde batek euskal abertzaletasunaren lehenbiziko gose greba burutu zuelarik.

Gerra Zibilean preso matxinoak hara eraman zituzten eta 1937ko urtarrilaren 4an, bonbardaketa bat jasan ondoren, bilbotarrek eta Asturias, Malatesta eta González Peña batailoien miliziano batzuk espetxean sartu eta 221 preso erail zituzten[3].

Francoren armada Bilbon sartu zenean, Larrinaga exekuzio-gune nagusi bilakatu zen eta hainbat lagun erail zuten. Datuen arabera, 1938ko apirilerako, 724 ziren han ezarritako heriotza zigorrak[4].

ErreferentziakAldatu

  1.   Villa, Imanol (2008-09-14) «La cárcel de Larrínaga» El Correo .
  2.   Mendizabal Mendiola, José Manuel (2006) Gudaris y rehenes de Franco (1936-1943) Alberdania 221. orrialdea ISBN 84-96643-02-6 .
  3.   Villa, Imanol (2007-01-17) «Asalto a las cárceles» El Correo .
  4.   Hermosilla, Gotzon (2011-6-12) Gizakien biltegiak .


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.