Fra Angelico
Fra Angelico, jaiotza-izenaz Guido di Pietro eta fraide-izenaz Fra Giovanni da Fiesole (Vicchio di Mugello, c. 1395 - Erroma, 1455eko otsailaren 18a), italiar margolaria izan zen.
Fra Angelico | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Guido di Pietro |
Jaiotza | Vicchio, 1390(e)ko hamarkada |
Herrialdea | Italia |
Talde etnikoa | Italiarra |
Heriotza | Erroma eta Florentzia, 1455eko otsailaren 18a (egutegi gregorianoa) (55/65 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Maria sopra Minerva (en) Fra Angelico's tomb (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Lorenzo Monaco (en) Gherardo Starnina (en) Ambrogio di Baldese (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, illuminator (en) eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Lantokia(k) | Florentzia Erroma Cortona Fiesole Foligno Orvieto eta Perugia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Italian Renaissance (en) Early Renaissance (en) |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Santutegia | |
Otsailaren 18 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Biografia
aldatuDomingotarra, Fiesoleko komentuan ordenatua, 1427 inguruan. Bera ere priore izan zen Fiesoleko San Domenicon (1449-1452). Fra Angelicok eginak edo bere lantegian eginaraziak, haren fresko eta erretaulak Fiesole, Brescia, Florentzia, Cortona, Perugia, Erroma eta Orvieton banatu ziren.
Florentziako San Marco komentuan fraideen 50 gela, klaustroa eta kapitulu-aretoa apaindu zituen (1437-1445), Kosme Mediciren aginduz. Gaur egun museoa da komentu hori, eta hantxe daude Florentziako aldian Fra Angelicok egindako obra gehienak. 1440 urte inguruan, Florentziako San Marco eta beste bi komenturen erretaulan Ama Birjina eta Haurra aingeruz inguratuak irudikatu zituen, sacra conversazione deitu zen gaiaren garapena markatuz; Vatikanon Nikolas V.aren kapera apaindu zuen (1446-1449); 1447an Orvietoko katedralean lan egin zuen; 1453an Erromara itzulirik, bertan hil zen.
Fra Angelicoren artea, hasieran xehe eta zehatza zena, bizitza arrunta irudikatzera bihurtu zen gero eta gehiago. Koloreen leuntasuna, pertsonaien gizatasun biguna, marrazkiaren gotortasuna eta gardentasuna, planoen eta perspektibaren mailakatze zuzena dira, besteak beste, haren estiloaren ezaugarriak.
Fra Angelicoren obra nagusi zenbait: Ama Birjinaren koroatzea (1425 inguruan), Adierazpena, Ikustaldia, Magoen adorazioa, Ama Birjinaren ezkontza (1425-1430), Herodesen oturuntza (1435 inguruan), Jesukristo gurutzean, Santuak, Akinoko Santo Tomas eta San Buenaventura.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fra Angelico |