Ireki menu nagusia

Perkain

XVIII. mendeko pilotari
Perkain
Izen osoa: Juan Martin Inda
Jaiotza data: 1760 eta 1770 artean
Jaioterria: Aldude ( Nafarroa Beherea)
Heriotza data: ?
Heriotza herria: ? ()
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua:

Perkain, jaiotzako izen deiturak: Juan Martin Inda (Aldude, Nafarroa Beherea, 1760 eta 1770 artean - ?, ?), XVIII. mendeko pilotari ospetsua izan zen, laxoaz aritu zena.[1][2] Lehendabiziko pilotari famatua da, bere garaiko pilotaririk onenetakoa. Azantza, Haroztegi eta Kurutxet pilotariekin aritu zen lehian. Bertso famatu batzuen eta Pierre Harizpek 1903an frantsesez idatzitako antzerki baten gaia izan da Perkain.

BizitzaAldatu

Perkaini buruzko datuak urriak dira oso. Partidaren datak aintzat hartuta, litekeena da 1760 eta 1770 artean jaioa izatea. Jaioterria Aldude zuen, Zamukei auzoa hain zuzen ere. Perkain ez zen bere izena, baizik eta bere baserriarena, segur aski Perkainea edo Perkainenea. Louis Dassanceren ustetan, Tolosan jokatu zen partida aurreko kontratu batean haren izena ageri da: «Juan de Inda, alias Percain» dio agiriak.

Kondairak dioenez, Frantziako Iraultzaren garaian iraultzaren aurkako jarrera zuelako Hego Euskal Herrira ihes egin zuen. Horregatik, 1790eko hamarkadan Hego Euskal Herrian jokatu zuen. Baztanen zela, bere arerio Kurutxetek Aldudeko erronka bota zuen. Perkain, etxera itzultzeko baimena lortuta, partida jokatzera joan zen. Hala ere, Baionatik soldaduak bidali zituzten hura atxilotzeko. Errepublikazaleen atsekaberako, partidua ikustera joan ziren 6.000 lagunek Perkain babestu zuten. Kondairak dioenez, Perkainek, partida irabaztekotan zegoelarik, soldadu taldearen buruzagia pilotakadaz jo eta bertan hil zuen. Kondaira horretan oinarriturik sortu zen Pierre Harizperen Perkain; drame sous la Terreur et dans le pays Basque liburua, bai eta Perkain le basque opera (1931) ere.[3]

Haren heriotzari buruzko datuak ez dira ezagunak.


Laxo jokoa. Irudi galeriaAldatu

Perkain bertso zaharretanAldatu

Perkain laxo-jokalari handia mito izatera iritsi zen. XIX. mendean laxo jokoak eta Perkainek izan zuten sona eta garrantzia ondo ikus daitezke mito horren inguruan sortu ziren bertsoak ikusita. Hauek dira bertso zahar horietako batzuk:

Perkainen kanta edo Perkain eta AzantzaAldatu

Ahoz aho gure egunetaraino iritsi den beste kontakizun herrikoi batek Lapurdiko Luhuson Azantzak eta Perkainek aurrez aurre jokatu zuten partidaren berri ematen digu.[4] Aipatu konta-kizunean esaten denez, hasiera batean Perkain irabazten ari omen zen, eta mando baten gainean zen nafar batek honela oi-hukatzen zuen behin eta berriro: 300 libera Perkainen alde!Inork ez zion apustua onartzen, hala ere, nafarrak segitzen zuen: 300 libera Perkainen alde! behin eta berriz oihukatzen. Azantzak, nafarraren oihuez nardaturik, pilotakada bat bidali zuen mandoaren aurka, horrela nafarraren erorketa eragin zuelarik. Izugarrizko kalapita sortu omen zen. Une nahas haietan Azantzaren arreba batek: 1000 libera nire anaiaren alde! oihu egin omen zuen eta ikusleetako batek onartu. Perkain, hura dena ikusirik, izugarri urduritu zen eta azkenean, Azantzak partida irabazi omen zuen.[5]

Irungo pilota partidaren kanta (1846)Aldatu

Gipuzkoarren eta lapurtarren arteko partida bat jokatu zen Irunen 1846ko abuztuaren 9an. 12.000 pertsona inguru bildu omen ziren plazan dema ikusteko. “Irungo pilota partidaren kanta” bertso anonimoen arabera sekulako apustu pila egin ziren. Nafarra izan arren partida hartan parte hartu zuen Gamio apaiz lesakarrak. Gotzainak elizgizonei pilotan jokatzeko jarritako debekua apurtu zuenez, jokatu eta hurrengo egunean atzerrira ospa egin behar izan zuen. Desafioa lapurtarrek irabazi omen zuten.[6]

Tolosako partidaAldatu

Perkainek Gipuzkoako Tolosan partida handi bat jokatu zuela diote sei bertso zahar batzuek. Perkainekin batera semeetako bat eta Kurutxet aritu ziren Azantza, Elhorga eta Haroztegiren aurka. Irabazle Perkainen taldea izan omen zen. Lehen bertsoak honela dio: [5]

  • Bat zen Perkain zaharra, bertzea Haroztegi Jaun hek bide zakiten kozinaren berri; Elgar frogatzeko untza bat edo, ongi pentsatua duk disimula hori!

Laugarren bertsoak, berriz, honela dio:

  • Adios Probintzia, adios Lapurdi, Perkainekin pilotan ez daite liberti; Hirur erreinu huntan bera da nagusi Azken partidaraino ez dute sinetsi!

PilotarientzatAldatu

Pierre Topet-Etxahun koblakari zuberotarrak Pilota munduko heroi herrikoien aldeko “Pilotarientzat” izeneko bertso bilduma osatu zuen.[7][5]

ErreferentziakAldatu

  1. Nosotros Los Vascos, Juegos y Deportes (Volumen I, La Pelota Vasca). Lur Argitaletxea. ISBN 84-7099-261-9
  2. Gizonak (Los forjadores de Euskal Herria) (2. liburukia). Kriselu. ISBN 84-7728-211-0
  3. Arispe, Pierre (1903) Perkain; drame sous la Terreur et dans le pays Basque Paris Plon-Nourrit . Noiz kontsultatua: 2019-04-27.
  4. «Perkainen kanta - Wikiteka» eu.wikisource.org . Noiz kontsultatua: 2019-08-08.
  5. a b c Aurkenerena Barandiaran, Joseba (PDF), LITERATURA1023. Perkain eta Azantza Luhusoko pilota-plazan, . Noiz kontsultatua: 2019-08-08.
  6. Naiz (2016-08-12) «Emaitza gutxienekoa denean» GARA . Noiz kontsultatua: 2019-08-08.
  7. «Pilotarientzat - Wikiteka» eu.wikisource.org . Noiz kontsultatua: 2019-08-08.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu