Peio Agirreoa Longarte (Ondarroa, 1954ko abenduaren 22a) bizkaitar futbolari ohia da, atezain moduan aritu zena.

Peio Agirreoa
Bizitza
JaiotzaOndarroa1954ko abenduaren 22a (69 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1973 / 19781130
Athletic1978 / 1981360
Elx Club de Futbol1981 / 1982
Club Deportivo Tenerife1982 / 19881680
Deportivo Alavés1990 / 1992
Baskonia Kirol Kluba2006 / 2010
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina

Biografia aldatu

Agirreoa Athletic Clubeko lehen taldean 1978an sartu zen, Bilbao Athleticen bost denboraldi egin ondoren. 1979ko maiatzaren 13an egin zuen debuta Lehen Mailan, Atletico Madrilen aurka 4 eta 0 galduz. 1979-80 denboraldian, Helmut Senekowitschek bere aldeko apustua egin zuen atezain titular bezala Jose Angel Iribarren kalterako.[1] Horrela, 10. jardunalditik aurrera, atezain titularra izatera pasa zen.[2]

Hurrengo denboraldian, jada Iribar taldetik at izanda, Meléndez eta Andoni Cedrunekin lehiatu behar izan zuen. Azken hau izan zen titularra. Gainera, hurrengo urterako, Zubizarreta taldera igo eta Peio Bigarren Mailako Elche CF taldera atera zen. Talde alacantarrean ez zuen debuta ere egin. 1982an, CD Tenerifek fitxatu zuen, non 200 partida baino gehiago jokatu zituen sei denboralditan zehar.[3]

1988an Linares CF taldeak fitxatu zuen, Bigarren B Mailan, non titular izaten jarraitu zuen. 1992an erretiratu zen, Deportivo Alavésen bi denboraldi ondo egin ondoren.[4]

Erretiratu ondoren, ibilbide luzea egin zuen entrenatzaile gisa, eta honako talde hauetan ibili zen: Bermeo Kluba (1998-99), Barakaldo CF (1999-03), CD Logroñés (2003-04), CF Palencia (2005-06) y Basconia KK (2006-12).[5]

Ibilbidea aldatu

Kluba Urtea(k)
Bilbao Athletic 1973-1978
Athletic Club 1978-1981
Elche CF 1981-1982
CD Tenerife 1982-1988
Linares Club de Fútbol 1988-1990
Deportivo Alavés 1990-1992

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Los secundarios del Chopo» El Correo 2018-03-01.
  2. (Gaztelaniaz) «El Athletic sin Iríbar ante el Real Madrid» ABC 2013-08-31.
  3. (Gaztelaniaz) Aranzamendi. (2017/03/16). Sentimiento Athletic.
  4. (Gaztelaniaz) Ircio, Iñaki Alvarez. (2018/06/11). «Leyendas D. Alavés… Peio AGUIRREOA» Gloriosopedia.[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Gaztelaniaz) «Peio Aguirreoa» Histórico Barakaldo C.F. 2017-2-18.