Bermeo Kluba

Futbol talde bermeotarra

Bermeo Kluba Bermeoko futbol taldea da. 1950ean sortua egun Hirugarren mailan dabil.

Bermeo Kluba
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaTxo
LigaBizkaiko Ohorezko futbol maila
EstadioaItxas GaneBermeo
43°25′24″N 2°43′24″W / 43.42328948°N 2.72333378°W / 43.42328948; -2.72333378
 3.000
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1950eko uztailaren 31
Koloreak    
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Bermeoko Futbol Taldearen "Itsas Gane" deituriko futbol zelaiaren sarrera.

Historia

aldatu

Club Bermeo 1950eko uztailaren 31 sortu zuten, Bermeoko antzinako futbol taldea Lagun Etxea 1936an desagertu zen eta.

1955ean lehendabizikoz eta 1990ean bigarrenez, Hirugarren Mailara igo zuen Bermeoko taldeak Juan Felipe Mintegiren eskuetan eta, 1993an, Bigarren B Mailara ere hark igo zuen; maila horretan zazpi urte eman zituen, eta lehenengo urtean Bermeo Futbol Taldea Bigarren B Mailako errebelazio taldea izan zen Espainian, bi hilabetez Don Balon aldizkariak saritua. Lorpenik handiena 1999an egin zuen, Espainiako futbol ligako bigarren mailara pasatzeko kanporaketak jokatzea lortu baitzuen. 2000. urtean Hirugarren mailara jaitsi zen, eta 2004an lurralde mailan jokatu zuen.

Gerora, Bizkaiko Futbol Federazioaren Ohorezko Mailan (Espainiako futbol ligako hirugarren maila baino beheragoko maila) jokatu zuen 2011-2012 denboraldiraino. Denboraldi horretan, igoerako kanporaketetan lortutako bigarren postuari eta Lemona Kirol Elkartea taldearen desagertzeari esker, Hirugarren mailan jokatzen du.

Uniformea

aldatu
  • Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka txuriak.
  • Bigarrena: Zamarra urdina eta praka txuriak.

Futbol Zelaia

aldatu

Itxas Gane, 3.000 ikusleentzako tokia duena.

Datuak

aldatu

2024-25 denboraldia barne.

Ibilbidea

aldatu

Azken denboraldietako emaitzak

aldatu
Denboraldia # Maila Emaitza
2004-05 5 Bizkaiko Ohorezko maila 15.a
2005-06 5 Bizkaiko Ohorezko maila 2.a
2006-07 5 Bizkaiko Ohorezko maila 6.a
2007-08 5 Bizkaiko Ohorezko maila 12.a
2008-09 5 Bizkaiko Ohorezko maila 11.a
2009-10 5 Bizkaiko Ohorezko maila 3.a
2010-11 5 Bizkaiko Ohorezko maila 4.a
2011-12 5 Bizkaiko Ohorezko maila 2.a (igo)
2012-13 4 Hirugarren Maila 7.a
2013-14 4 Hirugarren Maila 17.a
2014-15 4 Hirugarren Maila 14.a
2015-16 4 Hirugarren Maila 2.a
2016-17 4 Hirugarren Maila 6.a
2017-18 4 Hirugarren Maila 17.a
2018-19 4 Hirugarren Maila 20.a (jaitsi)
2019-20 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 12.a
2020-21 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 5.a
2021-22 6 Bizkaiko Ohorezko Maila 8.a
2022-23 6 Bizkaiko Ohorezko maila 6.a
2023-24 6 Bizkaiko Ohorezko maila 2.a
2024-25 6 Bizkaiko Ohorezko maila

Kanpo estekak

aldatu