Piet Mondrian

Pieter Cornelis (Piet) Mondriaan edo Mondrian (1872ko martxoaren 7 - 1944ko otsailaren 1a), herbehereetako margolaria izan zen.

Piet Mondrian
Piet Mondrian 2.jpg
Bizitza
JaiotzaAmersfoort1872ko martxoaren 7a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaNew York1944ko otsailaren 1a (71 urte)
Hobiratze lekuaCypress Hills Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaPieter Cornelis Mondriaan
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista, marrazkilaria, draftsperson (en) Itzuli, ilustratzailea eta akuafortista
Lantokia(k)Amsterdam
New York
Paris
Domburg
Laren
Winterswijk eta Londres
Lan nabarmenakVictory Boogie-Woogie (en) Itzuli
Composition in line, second state (en) Itzuli
Composition XIV (en) Itzuli
Broadway Boogie-Woogie (en) Itzuli
Influentziakkubismo, Elkarte Teosofikoa, Antroposofia, Bart van der Leck (en) Itzuli eta Pablo Picasso
KidetzaArti et Amicitiae (en) Itzuli
De Stijl
Abstraction-Création (en) Itzuli
American Abstract Artists (en) Itzuli
MugimenduaInpresionismo ondokoa
De Stijla
Sinbolismoa
Genero artistikoaarte abstraktua
allegory (en) Itzuli
paisaia margolaritza
figure (en) Itzuli
izadi hila
erretratua
Autorretratua

Discogs: 2237489 Find a Grave: 7810314 Edit the value on Wikidata
Piet Mondrian 1924. urtean

Garapen piktorikoaAldatu

XIX. mende amaierako artegile holandar honek hasierako etapan bere herri inguruko paisaia eta errotak margotu zituen modu inpresionista eta espresionistan, 1908 aldera Fauvismoak erabilitako koloretan eragin zuelarik. Pixkanaka bere koloreak kolore nagusietara mugatzen hasten dira, hots, gorria, horia eta urdina.

Amsterdamen Van Doesburg buru zutela artista holandar batzuek De stijl aldizkariaren inguruan arte mugimendua sortu zuten Mondrian artegile garrantzitsuena izanik. Neoplastizismoa izeneko mugimendu hau, abstrakzioan eta kolore eta forma sinple eta sintetizatuetan oinarriturik, XX. mendeko diseinu, pintura, eskultura eta arkitekturaren aitzindarietakoa izango da.

Mondrianen estetika ikerketa espiritualean datza, Malevitxen suprematismoaren antzera, artea euskarri bezala erabiliz, egiaren bila arituko da eta bide horretan, sinpletasunaren konplexutasuna ardatz, forma kurboak, ehundura eta nagusiak ez diren koloreak baztertu zituen.

Diseinu oinarrizko eta ezaguterrazaAldatu

Kubismoaren eraginaz ere, 1911 eta 1914 artean, paisaiako gaietatik abiatuz abstrakziorako joera hartuko zuen eta arte mailan garrantzia zuen lanetara iritsi zen, kolore nagusi eta angelu zuzeneko konposizio abstraktuetara, marra beltz lodiez bananduta. Zenbat eta sinpleago orduan eta hobeko ideiari jarraituz.

Margo mota horrek eragin handia izan du 20. mendetik aurrera diseinuan oro har, oso forma ezaguterraza eskaintzen baitu. Horren adibideak dira Yves Saint-Laurent moda-disenatzailearen Mondrian soineko bilduma[1], edo La Vie Claire txirrindularitza taldeak 1980ko hamarkadan erabili zuen maillota[2].

ErreferentziakAldatu

  1. (Nederlanderaz) Hohe, Madelief. (2008). Mode [loves kunst. ] WBooks ISBN 978-90-400-7813-2. PMC 751043260. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  2. (Gaztelaniaz) Diego. (2018-02-11). «La Vie Claire, posiblemente el maillot más reconocido de la historia» Swim, Bike, Write! (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piet Mondrian