Jackson Pollock (Cody, Wyoming, Ameriketako Estatu Batuak, 1912ko urtarrilaren 28a - East Hampton, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1956ko abuztuaren 11) margolaria izan zen. Espresionismo abstraktu izeneko pintura-mugimenduaren buru izan zen, batik bat Estatu Batuetan Action Painting edo Frantzian tachisme izenez ezagutu zen mugimendukoa. Picassoren eta surrealismoaren eragina izan zuen; marraztean, deskribatzea baino areago sentimenduak adieraztea zuen helburu. Pollockek ospe handia izan du hil ondoren, Action Paintingaren ordezkaritzat hartzen baita; Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ameriketako pinturak izan zuen arrakastaren sinbolotzat dute askok.

Jackson Pollock

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul Jackson Pollock
JaiotzaCody1912ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaEast Hampton1956ko abuztuaren 11 (44 urte)
Hobiratze lekuaGreen River Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Ezkontidea(k)Lee Krasner  (1945 -  1956)
Hezkuntza
HeziketaArt Students League of New York (en) Itzuli
Manual Arts High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Thomas Hart Benton
Frederick Schwankovsky (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta grabatzailea
Lantokia(k)East Hampton eta New York
Lan nabarmenak
MugimenduaEspresionismo abstraktua
action paintinga
Genero artistikoaarte abstraktua

Musicbrainz: d67e492a-3c84-4e93-be60-5fe96febf363 Discogs: 971226 Find a Grave: 824 Edit the value on Wikidata
Jackson Pollock eta Lee Krasnerren etxea, Springs, New York estatua.

Bizitza

aldatu

Wyoming estatuan jaio zen, langile-familia bateko bosgarren semea. 1925ean Riversidera joan ziren, Los Angelestik hurbil, eta han egin zituen bere lehenengo ikasketak. 1929an New Yorka joan zen Arte ikasketak egitera, eta han egin zituen artearen munduarekin zerikusia zuten lehenengo harremanak. 1956an auto-istripuz hil zen.

New Yorken Thomas Hart Bentonekin hasi zen ikasten. Garai horretan sortu zitzaion Mexikoko horma-irudienganako interesa (Orozco, Siqueiros eta Rivera). Bentonekin adiskidetasun-harreman sendoa izan zuen, baita berarentzat lan egiten zuenean ere.

Krisi-urteetan miseria gorrian bizi izan zen New Yorken; 1936-1937 urteetatik aurrera askotan gaixotu zen, azaltzen hasiak baitzituen alkoholismoaren ondorioak ordurako. Hala eta guztiz ere, Federal Arts Projectek lana eskaini zion, eta horrela ezagutu zituen Pollockek europar pintura modernoa, abstraktua eta surrealista.

1941ean Lee Krasner ezagutu zuen (hori ere estatubatuar artista, Hans Hofmannen ikaslea), eta 1944an harekin ezkondu zen. Artista gazteekin harremanetan jarri zuen emazteak, espresionismo abstraktuaren buru izango zirenekin hain zuzen: Motherwell, Baziotes eta Matta. Gerraren hasieran, Europako artista asko eta asko New Yorkera joan zen, hala nola Mondrian, Ernst eta Masson. Hortaz, goreneko mailako artista asko elkartu ziren garai hartan New Yorken.

Giro horretan, Peggy Guggenheimek erakusketa-areto bat sortu zuen (Art of this Centuty, 1942). Areto haren inauguraziorako Pollock gonbidatu zuten, egitarau esperimental batean. Peggy Guggenheimi izugarri gustatu zitzaion Pollocken lana; lan guztiak erosi zizkion, eta New Yorkeko bere etxerako horma-irudi bat agindu zion. Lan hura (gaur egun Iowako Unibertsitatean) izan zen Pollocken lehenengo lan handia. Lan horren aurretik egin zituen lan aipagarriena Otso ernea (1943, New York) da: formek indar handia dute, eta Picasso eta Massonen formen antzekoak dira.

 
Pollocken hilobia, New York

Hurrengo urteetan, Pollocken bilakaera erregularra izan zen, nahiz eta lortzen zituen emaitzak beti ezberdinak ziren; izan ere, teknika tradizionalak alde batera utzi eta bere metodoak erabiltzen baitzituen. Pollockek oso teknika bereziak erabiltzen zituen: ohiko pintore-astoa ez zuen erabiltzen, eta bere oihala zoruan hedatu eta zuzenean zabaltzen zuen pintura, lona edo ehun zati handietan pintura-tantak isuriz; beste batzuetan, bere gorputzaren mugimenduarekin osatzen zituen bere lanak, ehunaren gainean zela ere pintatuz. Horrela egin zituen indar handia zuten obrak. Pintatzea ekintza gisa hartzen zuelako deitu zitzaion haren pinturari Action Painting ("akzio-pintura").

Estatu Batuetako hainbat bildumatan ikusgai da Pollocken obra. Pollocken lan nagusien artean, aipatzekoak dira: 13. zenbakia, arabeskoa (1948, Yaleko Unibertsitatea), Labanda lurrina, 1. zenbakia (1950, National Gallery of Art, Washington), Bat (New York, Museum of Modern Art), Udazkeneko erritmoa, 30. zenbakia (1950, Metropolitan Museum).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jackson Pollock