Jacques Offenbach (Kolonia, Alemania, 1819ko ekainaren 20a - Paris, Frantzia, 1880ko urriaren 5a) musikagilea izan zen. Alemanian jaio arren, frantsesa zen. Opereta izeneko frantses opera komiko arin barregarriaren sortzailea izan zen. Eberst deitura zuen Koloniako sinagogako kantari baten semea zen; baina Offenbach deitura hartu zuen, familia Offenbach-am-Mainetik zetorrelako. Hérminie Alkainekin ezkondu zen (1827–1887), emakume donostiar batekin.

Jacques Offenbach

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJakob Eberst Offenbach
JaiotzaKolonia1819ko ekainaren 20a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Frantzia  (1860ko urtarrilaren 14a -
HeriotzaParis1880ko urriaren 5a (61 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
AitaIsaac Offenbach
Ezkontidea(k)Herminia de Alcain (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Irakaslea(k)Fromental Halévy (en) Itzuli
Louis-Pierre Norblin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, biolontxelista, orkestra zuzendaria eta antzerki enpresaburua
Enplegatzailea(k)Théâtre de l'Ambigu-Comique (en) Itzuli
Comédie-Française
Théâtre des Bouffes-Parisiens (en) Itzuli
Opéra-Comique Antzoki Nazionala
Théâtre des Variétés-Amusantes (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaopera
Opéra bouffea
opereta
musika klasikoa
Musika instrumentuatxeloa

IMDB: nm0006220 Allocine: 37070 Allmovie: p104954 IBDB: 7941
Spotify: 4OihBPCQzR4GfbzqOY69Xm iTunes: 321421 Last fm: Jacques+Offenbach Musicbrainz: 27bc8cf5-72e1-4888-87de-259fbcaac3ff Discogs: 95540 IMSLP: Category:Offenbach,_Jacques Allmusic: mn0000756534 Find a Grave: 775 Edit the value on Wikidata

1833. urtean aitak Parisa bidali zuen, han juduentzat egoera erosoagoa zelako. Biolin- eta biolontxelo-ikasketak egin zituen kontserbatorioan. 1849. urtean Opera Komikoko orkestran biolontxelo-jotzaile egon ondoren, Théâtre Français izenekoaren zuzendaria izan zen. 1853. urtean operetak idazten hasi zen; ehun bat idatzi zituen, garai hartako gizartea eta ohiturak barregarri jarri zituztenak. 1855. urtean Bouffes-Parisiennes antzokia zabaldu zuen, eta 1866 arte zuzendaria izan zen. Arrakasta handia izan zuten haren operetek. 1872-1876 urteetan Théâtre de la Gaîtéren zuzendaria izan zen.

Offenbachen opereta nagusiak dira: Orphée aux enfers (1858, Orfeo infernuan); Die Rheinnixen (1864, Rhin ibaiko izpirituak); La belle Helène (1864, Helene ederra); La vie parisiense (1866, Parisko bizimodua); La Grande-Duchesse de Gérolstein (1867, Gérolsteingo dukesa handia); La «Périchole» (1868).

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu