Kawa Leauma

Zeelanda Berriko hamabosteko errugbilaria

Kawa Leauma (Auckland, 1989ko abenduaren 17a - Amsterdam, Herbehereak, 2021eko abenduaren 21a)[1][2] zeelandaberritar errugbilaria izan zen, samoar jatorrikoa, bigarren lerroko postuan jokatzen zuena. 2018an Ordiziak kontratatu zuen, eta Goierriko taldean aritu zen, 2021ean, ustekabeko istripu baten ondorioz, hil zen arte.[2]

Kawa Leauma
Bizitza
JaiotzaAuckland1989ko abenduaren 17a
HeriotzaAmsterdam2021eko abenduaren 21a (32 urte)
Jarduerak
Jarduerakerrugbilaria eta hamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitateabigarren lerrokoa
Pisua111 kilogramo
Altuera1,96 metro

Bizitza aldatu

Kawa Leauma Aucklanden jaio zen, Zeelanda Berrian, 1989ko abenduaren 17an. Hazi, ordea, Samoan egin zen, arbasoen herrialdean. Nerabea zelarik, Zeelanda Berrira itzuli, eta tenisean jokatzen hasi zen. Baina institutuko lagunak errugbian aritzen ziren. Kirol moduan erakargarria iruditu zitzaionez, 17 urte zituela haiekin batu zen.[3]

Berehala hasi zen nabarmentzen, eta herriko taldean hasi eta bigarren urtean, Samoako 20 urtez azpikoen selekziorako hartu zuten. Aucklandeko zenbait taldetan ibili ostean, 2016an kontratu profesionala sinatu zuen Australiako Sydney Raysekin. National Rugby Championshipeko jokalaririk onenak ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, Michael Hooper taldekide izan zuen.[3][4]

Sydneyn geratzeko asmoa bazuen ere, Ordizia Rugby Elkartearen eskaintza jaso zuen 2018an, eta baita onartu ere. Goierrin laketu zuen, eta bertan aritu zen hurrengo hiru denboraldietan, arrunt maila onean. Izan ere, 1,97ko altuera eta 110 kiloko pisua izan arren, oso jokalari dinamikoa zen.[5]

2021eko urrian, debuta egin zuen Espainiako selekzioarekin, partida ez ofizialean, Italia A taldearen aurka.[6] Bi hilabete geroago, Espainiako selekzioarekin Amsterdamen zegoelarik, ezusteko istripua izan zuen: altuera batetik eroririk, kolpe handia hartu zuen buruan. Erietxean bi egun igaro zituen, oso larri, eta abenduaren 21ean hil zen.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Leauma, Kawa. itsrugby.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  2. a b Kawa Leauma Ampo Ordiziako errugbi jokalaria hil egin da. Goierriko Hitza, 2021eko abenduak 21, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  3. a b Iribar, Mikel O.. Kawa Leauma: «Etxetik urrun egon arren, etxean sentitzen naiz». Berria, 2020ko abenduak 4, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  4. Kawa Leauma, nuevo refuerzo del Ampo Ordizia. Mundo Deportivo, 2018ko uztailak 13, mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  5. Kawa Leauma fitxatu du Ampo Ordiziak. Goierriko Hitza, 2018ko uztailak 16, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  6. Kawa Leauma Ordiziako jokalaria hil da, istripuz. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  7. Arratibel Gascon, Ainara. Kawa Leauma Ordiziako jokalaria hil da, istripuz. Berria, 2021ko abenduak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).

Kanpo estekak aldatu