Zegama-Aizkorri Maratoia


Zegama-Aizkorri Maratoia Gipuzkoako Goierri eskualdeko Zegama udalerria eta Aizkorri mendilerroaren artean maiatzean 2002. urtetik aurrera urtero ospatu ohi den mendi maratoia da[1].

Zegama-Aizkorri Maratoia
Antolatzailea Zegamako udala eta Amezti Mendi Elkartea
Sorrera 2002
Tokia Zegama (Gipuzkoa)
Modalitatea mendi maratoia
Distantzia 42,195 km
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Katalunia Kílian Jornet (11)
Emakumezkoak:
Frantzia Corinne Favre (3)
Errekorrak Gizonezkoak (2022):
3:36:40 Katalunia Kílian Jornet
Emakumezkoak (2022):
4:16:43 Herbehereak Nienke Brinkman
Txapeldunak Gizonezkoak (2024):
Katalunia Kílian Jornet
Emakumezkoak (2024):
Norvegia Sylvia Nordskar
Webgunea www.zegama-aizkorri.com

Historia

aldatu

2000. urtean egindako bilera batean Alberto Aierbek mendi lasterketa bat egitea planteatu zuen Zegamako herriari buelta bat emateko ideiaz. Hasieran ez zuen arrakastarik izan ideiak. 2001ean Aizkorriko lagunak eguna ospatu zen eta ideia berreskuratu zen[1]. 2002an izan zen lehenengo ekitaldia. Lehenengo ekitaldi hura uztailean jokatu zen eta 226 atletek hartu zuten parte. Gizonezkoetan Juan Martin Tolosa eta emakumezkoetan Rosa Lasagabaster izan ziren garaileak[2].

 
Zegama-Aizkorri Maratoiaren profila.

2003an Espainiako Kopan sartu zuten lasteketa eta 2004an Skyrunner World Series txapelketako lasterketa bihurtu zen. 2007an Kílian Jornet kataluniarrak lehenengo garaipena eskuratu zuen eta ordutik beste 10 lortu ditu dagoeneko. Errekorra ere bhark ezarri zuen 2022an[3].

2020 eta 2021eko edizioak ez ziren jokatu COVID-19 pandemia zela eta[4].

Urtez urte partehartzaile kopurua igoz joan da eta gaur egun kopurua mugaturik dago. 2024ko ekitaldeian 533 lasterkarik hartu zuten parte, bost kontinentetako korrikalariak tartean. Emakumezkoak 87 izan ziren eta euskal herritarrak 229[5].

2015ean Zegamako Kilometro Bertikala jokatzen hasi zen, Zegamatik irten eta Iraule mendiraino, 1.015 metrotako desnibela[6].

Palmaresa

aldatu
Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2002   Juan Martin Tolosa 4:14:23   Rosa Lasagabaster 6:05:27
2003   Fernando Garcia 4:08:44   Esther Hernández 5:08:52
2004   Mario Poletti 4:06:46   Anna Serra 5:27:51
2005   Rob Jebb 3:54:18   Corinne Favre 5:03:57
2006   Ricardo Mejia 4:03:41   Angela Mudge 4:43:04
2007   Kílian Jornet 3:56:59   Corinne Favre 4:50:01
2008   Kílian Jornet 3:59:33   Corinne Favre 5:00:46
2009   Ricky Lightfoot 4:03:12   Emanuela Brizio 4:38:19
2010   Kílian Jornet 3:56:30   Emanuela Brizio 4:47:51
2011[7]   Kílian Jornet 3:56:30   Oihana Kortazar 4:42:50
2012   Kílian Jornet 3:56:04   Oihana Kortazar 4:52:50
2013   Kílian Jornet 3:54:38   Emelie Forsberg 4:48:12
2014[8]   Kílian Jornet 3:48:14   Stevie Kremer 4:46:43
2015[9]   Tadei Pivk 3:51:11   Azahara Garcia de los Salmones 4:41:23
2016[10]   Kílian Jornet 3:50:03   Yngvild Kaspersen 4:50:58
2017[11]   Stian Angermund 3:45:08   Maite Maiora 4:34:27
2018[12]   Remi Bonnet 3:53:57   Ida Nilsson 4:38:39
2019[13]   Kílian Jornet 3:52:48   Eli Anne Dvergsdal 4:36:06
2020 Bertan behera Covid-19 pandemiagatik
2021 Bertan behera Covid-19 pandemiagatik
2022[14]   Kílian Jornet 3:36:40   Nienke Brinkman 4:16:43
2023[15]   Manuel Merillas 3:42:01[oh 1]   Daniela Oemus 4:31:58
2024[16]   Kílian Jornet 3:38:08   Sylvia Nordskar 4:29:13

Garaipenak

aldatu

Gizonezkoak

aldatu
 
Kílian Jornetek 10 aldiz irabazi du lasterketa.
 
Ikusleak korrikalari bat animatzen 2008 urteko lasterketan.
Lasterkaria Garaipenak Urteak
  Kílian Jornet 11 2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016, 2019, 2022, 2024
hainbat 1 ...

Emakumezkoak

aldatu
 
2016ko emakumezkoen podiuma; Yngvild Kaspersen irabazlea erdian, Oihana Kortazar honen ezkerrean.
 
Sylvia Nordskar norvegiarra 2024an txapeldun.
Lasterkaria Garaipenak Urteak
  Corinne Favre 3 2005, 2007, 2008
  Emanuela Brizio 2 2009, 2010
  Oihana Kortazar 2 2011, 2012
hainbat 1 ...

Denboren Top 30

aldatu

2024an eguneratua

Gizonezkoak

aldatu
Denbora Lasterkaria Urtea
03:36:40   Kílian Jornet 2022
03:38:07   Kílian Jornet 2024
03:39:31   Davide Magnini 2022
03:42:01   Manuel Merillas 2023
03:42:28   Elhousine Elazzaoui 2023
03:45:01   Jonathan Albon 2023
03:45:08   Stian Angermund 2017
03:45:43   Manuel Merillas 2022
03:46:16   Elhousine Elazzaoui 2024
03:46:54   Bartlomiej Przedwojewski 2024
03:47:25   Luca del Pero 2024
03:47:42   Manuel Merillas 2024
03:47:53   Elhousine Elazzaoui 2022
03:48:19   Rémi Bonnet 2023
03:48:20   Marco Di Gasperi 2017
03:48:35   Robert Pkemboi Matayango 2022
03:48:38   Kílian Jornet 2014
03:49:25   Robert Pkemboi Matayango 2023
03:49:37   Thibaut Baronian 2022
03:49:37   Rémi Bonnet 2022
03:49:49   Bartlomiej Przedwojewski 2023
03:50:03   Kílian Jornet 2016
03:50:38   Marco Di Gasperi 2014
03:50:57   Luis Alberto Hernando 2014
03:51:00   Nadir Maguet 2022
03:51:11   Tadei Pivk 2015
03:51:47   Manuel Merillas 2015
03:52:32   Matthew Kiptanui Kibet 2022
03:52:48   Kílian Jornet 2019
03:53:37   Frédéric Trachand 2022

Emakumezkoak

aldatu
Denbora Lasterkaria Urtea
04:16:43   Nienke Brinkman 2022
04:26:03   Maude Mathys 2022
04:26:40   Sara Alonso Martinez 2022
04:29:12   Sylvia Nordskar 2024
04:31:54   Daniela Oemus 2023
04:34:04   Caitlin Fielder 2023
04:34:27   Maite Maiora 2017
04:35:19   Malen Osa 2024
04:35:39   Marta Martinez 2024
04:36:06   Eli Anne Dvergsdal 2019
04:36:16   Theres Leboeuf 2024
04:36:31   Patricia Pinedo Cornejo 2022
04:36:43   Fabiola Conti 2022
04:37:17   Silvia Rampazzo 2017
04:37:20   Lide Urrestarazu 2024
04:37:41   Theres Leboeuf 2023
04:38:19   Emanuela Brizio 2009
04:38:38   Ida Nilsson 2018
04:39:11   Núria Gil 2022
04:39:55   Theres Leboeuf 2022
04:40:28   Emanuela Brizio 2024
04:41:21   Daniela Oemus 2024
04:41:23   Azahara Garcia de los Salmones 2015
04:41:41   Oihana Kortazar 2022
04:42:50   Oihana Kortazar 2011
04:42:51   Rosa Lara Feliu 2024
04:43:04   Angela Mudge 2006
04:43:24   Sheila Aviles 2017
04:43:29   Emanuela Brizio 2011
04:43:44   Paula Cabrerizo 2015

Oharrak

aldatu
  1. Euriarengatik ibilbidea laburragoa izan zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b GAUR, GUREAN. (2024-05-24). «Alberto Aierbe, Zegama-Aizkorri: “Eromen hori hemen bakarrik gertatzen da, Euskal Herrian”» hamaika.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. Gurrutxaga, Iñaki. (2024-05-22). «GARAIPEN ZERRENDA. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren garaipen zerrenda» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Kilian Jornet centra los focos de una Zegama Aizkorri muy abierta en categoría femenina» Mundo Deportivo 2024-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  4. (Gaztelaniaz) Sport.es. (2021-03-31). «Anulada la edición del 2021 de la Zegama-Aizkorri» www.sport.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  5. Gurrutxaga, Iñaki. (2024-05-23). «DORTSALAK. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren dortsalak» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  6. Beldarrain, Gabriel. (sábado, 13 de mayo de 2023). «Gabriel Beldarrain: IX Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala» Gabriel Beldarrain (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  7. Berria.eus. «Kilian Jornet eta Oihana Kortazar garaile, Zegaman» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  8. SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-05-25). «Kilian Jornet eta Stevie Kremer garaile Zegama-Aizkorri maratoian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  9. Administrator. ZEGAMA AIZKORRI 2015. (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  10. Berria.eus. «Kilian Jornet eta Yngvild Caspersen nagusi Zegama-Aizkorrin» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  11. Berria.eus. «Angermundek eta Maiorak marka berriak jarri dituzte Zegama-Aizkorrin» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  12. Berria.eus. «Bonnet eta Nilsson garaile» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).[Betiko hautsitako esteka]
  13. «Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal, jaun eta jabe Zegama-Aizkorri lasterketan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  14. Berria. «Jornetek eta Brinkmanek Zegama-Aizkorriko errekorrak hautsi dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).
  15. kudeatzailea. (2023-05-14). «Manuel Merillas eta Daniela Oemus nagusi Zegamako lokatzaren gainean» Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  16. «Kilian Jornet eta Sylvia Nordskar, 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko garaileak» EITB 2024-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Ikur gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu