Arrasate Udalatx mendi lasterketa

Arrasateko mendi lasterketa


Arrasate Udalatx mendi lasterketa Arrasaten jokatzen den mendi lasterketa da. 2015ean izan zuen lehenengo ekitaldia. Mondraitz Kirol Klubak antolatzen du.

Arrasate Udalatx mendi lasterketa
Antolatzailea Mondraitz Kirol Kluba
Sorrera 2015
Tokia Arrasate (Gipuzkoa)
Modalitatea mendi lasterketa
Distantzia 21 km
Errekorrak Gizonezkoak (2024):
1:47:10, Euskal Herria Ibai Larrea
Emakumezkoak (2022):
2.07.32, Euskal Herria O. Iturbe
Txapeldunak Gizonezkoak (2024):
Euskal Herria Ibai Larrea
Emakumezkoak (2024):
Euskal Herria Ainara Urrutia

2020ko eta 2021eko ekitaldiak ez ziren jokatu COVID-19 pandemiaren erruz.

Ibilbidea aldatu

21 kilometrotako ibilbidea da Arrasaten hasi eta amaitzen dena. Ibilbidean zehar Udalatx (1092m) mendira igotzen da. Handik Betsaidera joaten da eta Udalatik zehar Arrasatera jeisten da.

2023ko ekitaldian eguraldi txarraren ondorioz ez zen Udalatxera igo eta ibilbide alternatiboa osatu zuten korrikalariek, Arrasaten hasi, Udalatik Txukirrilora, handik Besaidera eta azkenik Arrasatera jeitsi. Ibilbide laburragoa bakarrik ez, desnibela ere 50 metro txikiagoa izan zen[1].

Palmaresa aldatu

Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2015[2]   Imanol Goñi 1:49:17   Oihana Kortazar 2:13:50
2016[3]   Aritz Egea 1:49:23   Aitziber Ibarbia 2:14:42
2017[4]   Markel Urigoitia 1:54:16   Oihana Azkorbebeitia 2:13:55
2018[5]   Julen Larruzea 1:47:39   Ane Zabala 2:23:58
2019[6]   Asier Larruzea 1.47.37   Oihana Azkorbebeitia 2.11.06
2020-
2021
ez zen jokatu
2022[7]   Gontzal Murgoitio 1:47:23   Onditz Iturbe 2.07.32
2023[8]   Mikel Zabalegi 1:32:31   Oihana Azkorbebeitia 1.51.41
2024[9]   Ibai Larrea 1:47:10   Ainara Urrutia 2:17:15
  • 2023ko ekitaldian ibilbidea laburragoa izan zen[8].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu