Lombardiako Liga (italieraz: Lega Lombarda), Alexandro III.a Aita santuak bultzatuta, 1167an Lonbardia, Romagna eta Venetoko hiri nagusiek (Milan, Pavia, Cremona, Modena, Padua, Venezia, Piacenza, Ferrara…) Frederiko I.a Bizargorri Germaniako enperadorearen aurka osatu zen hiri-aliantza izan zen. 1176an Legnanoko guduan Frederiko I.a menderatu zuen. Bigarren Liga ere osatu zen 1225ean, Aita santuak bultzatuta orduan ere, Frederiko II.aren aurka. Fossaltako guduan menderatu zuen Ligak enperadorearen gudarostea.

Lonbardiako Ligaren omenezko plaka.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu