Niamei[1] Nigerko hiriburua eta hiri nagusia da. Niger ibaiaren ertzean dago, errepublikako hego-mendebalean. 400.000 biztanle, gehienak hausa eta joruba etnietakoak. Ekonomia jarduera nagusiak: ehungintza, elikadura industriak, larrugintza, zeramika, eta abar. Jende asko ari da zerbitzuetan lanean. Turismogunea ere bada.

Niamei
hiriburua
Niamey SPOT 1101.jpg
Niamei, SPOT satelitetik ikusiaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Niger
Alkatea Daddy Gaoh (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 13° 30′ 31″ N, 2° 06′ 40″ E / 13.5086°N,2.1111°E / 13.5086; 2.1111Koordenatuak: 13° 30′ 31″ N, 2° 06′ 40″ E / 13.5086°N,2.1111°E / 13.5086; 2.1111
Azalera 239,3 km²
Altuera 207
Demografia
Biztanleria 1.026.848 (2012)
Dentsitatea 4.291,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Dakar eta Tamale (en) Itzuli

Unibertsitatea du (1971n sortua). Museo nazionala. Errepide sareak Beningo eta Nigeriako Atlantiko aldeko portuekin lotzen du. Aireportua du.

HistoriaAldatu

Hiria XVIII. mendean sortu zuen baina bere benetako garrantzia XIX. mende arte ez zuen lortu: mendearen azken hamarkadan Frantziak bere politika kolonialista indartu zuen eta Niamei Mendebaldeko Afrika Frantsesaren gune garrantzitsua bihurtu zen. 1926an Niger errepublikaren hiriburua izendatu zuten eta bere biztanleria handitzen hasi zen: 1930ean 3.000 bazituen, 1960an 30.000 inguru ziren.

KlimaAldatu

Niameik klima tropikala lehorra du ia erdielkorra. Hirian eurien urtaro laburu bat izaten da eta beste bat lehorra ia urte osoa irauten duena. Urte osoan oso hiri beroa da: hilabetero batazbesteskoa 38 °C da; sei hilabetetan batabestekoa altuagoa da inoiz ez 32°tik jaisten. Gauean, aldiz, batez ere azaroatik otsaila arte, tenperatura asko jaisten dira eta benetako gau hotzak dira, 14 °C eta 18 °C artekoak.

      Datu klimatikoak (Niamei)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.5 35.7 39.1 40.9 40.2 37.2 34.0 33.0 34.4 37.8 36.2 33.3 36.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.1 19.0 22.9 26.5 27.7 25.7 24.1 23.2 23.6 24.2 19.5 16.7 22.4
Euria (mm) 0.0 0.0 3.9 5.7 34.7 68.8 154.3 170.8 92.2 9.7 0.7 0.0 540.8
Eguzki orduak 297.6 263.2 269.7 252.0 279.0 267.0 257.3 235.6 235.6 285.2 282.0 279.0 3203.2
Iturria (1): WMO [2]
Iturria (2): HKO
 
Urtaro lehorrak ia urte osoa irauten du.

BiztanleriaAldatu

Urtea Biztanleria
(estimazioa)
1901 600
1930 3.000
1960 30.000
1980 250.000
2005 750.000

Udalerri eta auzoakAldatu

CUN (Communauté Urbaine de Niamey) hiri-elkargoak 99 auzo ditu barnean:[3]

Udalerria Auzoa(k) Mapa Hiriko mapa
Niamey I
20 auzo
 
Niamey II
17 auzo
Niamey III
17 auzo
Niamey IV
17 auzo
Niamey V
28 auzo

ErlijioaAldatu

Nigerreko biztanleriaren %90a musulmana da. Niameik herrialdeko mezkita handiena du: Mezkita Handia. Hirian badira beste erlijioen gutxiengoak, esaterako katolikoak; apezpiku bat dago hirian.

GaleriaAldatu

Niamein jaiotako pertsonalitateakAldatu

Hiri adiskidetuakAldatu

Niamey beste zenbit hirirekin adiskidetuta dago:

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Weather Information for Niamey. WMO . Noiz kontsultatua: 2011-01-21.
  3. (Frantsesez) Abdoulaye, Adamou. (2005). Parcours migratoire des citadins et problème du logement à Niamey. Département de Géographie, Faculté des Lettres et Sciences Humaines, Université Abdou Moumouni de Niamey.


Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Nigerko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.