Naroa Agirre

Donostiako pertika-jauzilari

Naroa Agirre Kamio (Donostia, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 15a[1]) atleta profesional ohia da. Atletatzat, pertika jauzian nabarmendu zen; eta aktorea izan zen Goenkale telesailean. Ingurumen Zientzietako ikasketak egin zituen, Bartzelonan (Katalunia), eta handik bueltan atletismoan profesionaltzat aritzeko apustua egin zuen. Telesailean, bere izena duen pertsonaia antzeztu zuen.[2] Pertika jauzian ez ezik, luzera jauzian ere jarduten zen.

Naroa Agirre

Naroa Agirre, 2010. urtean
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNaroa Aguirre Camio
JaiotzaDonostia1979ko maiatzaren 15a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta, irakaslea eta aktorea
Atletismoa
Kirol diziplinak pertika jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Enplegatzailea(k)Nazaret Fundazioa

IMDB: nm3861608 IAAF: 14262159 Olympic.org: naroa-agirre Edit the value on Wikidata
Artikulu hau atletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».

2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

Lorpenak

aldatu

Pertika jauzian, aire zabaleko markarik onena 4,50 metrokoa du, 2006ko maiatzean Alemaniako Saulheim hirian lortua. Pista estalian, berriz, Sevillan 2007ko otsailean 4,56 metroko jauzia egin zuen.

Espainiako txapelketak

aldatu

Jarraian, Espainiako txapelketan pertika jauziko garaile atera zen urteen zerrenda, dela aire zabalean,[3] dela pista estalian,[4] egin zituen markak barne:

  • 2000 - Pista estalian - 4,00 metro - Txapelduna
  • 2003 - Pista estalian - 4,20 metro - Txapelduna
  • 2003 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2005 - Pista estalian - 4,31 metro - Txapelduna
  • 2006 - Aire zabalean - 4,40 metro - Txapelduna
  • 2006 - Pista estalian - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2007 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2007 - Pista estalian - 4,56 metro - Txapelduna
  • 2008 - Aire zabalean - 4,20 metro - Txapelduna
  • 2008 - Pista estalian - 4,35 metro - Txapelduna
  • 2009 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2009 - Pista estalian - 4,25 metro - Txapelduna
  • 2010 - Aire zabalean - 4,15 metro - Txapelduna
  • 2010 - Pista estalian - 4,15 metro - Txapelduna
  • 2011 - Pista estalian - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2012 - Pista estalian - 4,35 metro - Txapelduna
  • 2013 - Aire zabalean - 4,40 metro - Txapelduna
  • 2014 - Pista estalian - 4,25 metro - Txapelduna
  • 2014 - Aire zabalean - 4,42 metro - Txapelduna[5]
  • 2015 - Pistal estalian - 4,35 metro - Txapelduna
  • 2015 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2016 - Pista estalian - 4,25 metro - Txapelduna[6]

Nazioarteko txapelketak

aldatu
Urtea Txapelketa Lekua Sailkapena
2001 XIV Mediterraneoko Jokoak Tunis, Tunisia 5.a
2002 Europako Atletismo Txapelketa Munich, Alemania 10.a
2004 Atenasko Joko Olinpikoak Atenas, Grezia 6.a
2005 Munduko Atletismo Txapelketa Helsinki, Finlandia 9.a
2006 Pista Estaliko Munduko Txapelketa Mosku, Errusia 6.a
Europako Atletismo Txapelketa Göteborg, Suedia 7.a
2008 Pekingo Olinpiar Jokoak Beijing, Txina 13.a
2013 Europako Selekzioen Atletismo Txapelketa Gateshead, Ingalaterra 4.a[7]
XVII Mediterraneoko Jokoak Mersin, Turkia 2.a[8]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu