Narkokultura, narkotrafikoak kulturaren bidez gizartean duen eragina da. Narkokulturak, ukitu dituen gizarte guztiak eraldatu ditu. Narkokultura 1960an sortu zen Estatu Batuetan Mexikon eta Kolonbian. Herrialde hauek droga trafikoaren ibilbide ohikoenak izan ziren eta bertan, marihuana, kokaina eta heroina bezalako drogak mugitzen ziren. Honekin kultura autoktono bat sortu zen eta droga trafikoarekin eta droga kontsumoarekin zerikusia zuten jokabideak nagusitu ziren.[1][2][3]

Narkokulturaren fenomenoak kulturaren hainbat aspektutan eragina izan du, musikan, modan, artean, literaturan, arkitekturan, ohituretan eta bizitzeko moduan baina bereziki, indarkeriaren normalizazioan, armekiko kulturan eta “denak balio du” pentsamendua nagusitzearekin. Idazle bihurtutako narkotafikante ohi baten hitzetan, Andres López López, “La gente siente identidad cultural hacia el capo. Ven  un héroe, un hombre de clase baja que consigue dinero”. Krimen-organizazio hauek gobernuaren kontrola hartzen duenean narkoestatu izena hartzen du errealitate horrek.[4]

Javier Darío Restrepo, idazle eta kazetariaren arabera, narkokultura dirua eta indarkeria hobesten duen kultura da.[5]

Narkokulturak izandako gorakadak, narkotrafikatzaile askok modu arduratsuagoan jokatzea ekarri zuen, gizartearen eta autoritateen aurrean mesfidantzarik sortu gabe.[6]

Estatu Batuak aldatu

Estatu Batuetan narkokulturak  20-30.hamarkadan du bere jatorria, alkoholaren “debekuaren garaian”, orduan gangsterrak eta krimen organizatuak estatubatuar gizartean eragina izaten hasi zen.

 
"Jesus marihuana da". Gazteak Portland-en, Oregon.

Narkotrafikatzaile-mafien dirua iparramerikar gizartean sartzen hasita zegoen, Mexikotik Kaliforniaraino. New York eta Kalifornia, irrati, zine, telebista, eta literaturaren epizentro ziren eta hauek 1960an, drogak legalizatzeko mugimenduaren ondorioz, krimen organizazioa eta indarkeria zuritzen hasi ziren.  Beraz, irrati, zine eta literaturan gai honek izan zuen gorakadak narkotrafikoaren eraginaren gorakada ere ekarri zuen.,

Hurrengo hamarkadetan, mafia italo-amerikarrak, judu-amerikarrak eta irlandar-amerikarrak, nahiz eta drogekin hasiak ez zeuden, 1970eko hamarkadan kokainaren eta marihuanaren kontsumoaren gorakadaren ondorioz, droga ilegalen negozioan parte hartzen hasi ziren, batik bat Latinoamerikatik zetorren drogarekin. Estatu Batuetako ekialdean, bertako beste mafia batzuen artean errusiar mafiak ere lan egiten hasi ziren.

Ipar Amerikako mafia eta krimen organizatua harremanetan hasi zen Latinoamerikako emigrante eta mafiekin. Horrela, 1980. hamarkadan, Mexikoko eta Kolonbiako kartelak besteak beste, Kalifornian, New Yorken eta Floridan kokatu ziren. Hollywooden, mafien inguruko pelikulak ere egiten hasi ziren. 1975ean “El padrino” eta bere ondorengoak II eta III, “Calles  peligrosas” eta “Caracortada” izan ziren famatuenak.  Pelikula hauek narkokulturaren fansak sortu zituzten. 1990ean, zine afro-amerikarrak  ere narkotultura honen eragina  jaso zuen. Hasiera batean, rap-a eta hip hop  musika generoetan nabarmendu zen  pandilla eta drogen kulturaren gorespena ondoren,“Los colegas del barrio” eta “South Central” bezalako filmetan izan zuen islada.[7]

Estatu Batuetan, mexikarren presentzia ugariagatik, kultura txikana-ren eragina handia izan zen.

Rap eta hip hop afro-amerikarrean oinarrituta, Puerto Ricoko narkoak Estatu Batuetara egindako diasporan, beraien narkokultura propioa sortu zuten. Rap, hip hop, trap eta reggaeton musika generoetan aipagarrienak Wisin & Yandel, Don Omar, Anuel AA, Vico C, Tempo eta Nicky Jam  artistak. Hauek, narkotrafikoarekin erlazionatu izan dira eta beraien abestietan narkokultura ere normalizatu dute.[8]

Kolonbia aldatu

Narkotrafikoa Kolonbian marihuanaren esportazioarekin hasi zen, 1970eko hamarkadan, Europara eta Estatu Batuetara eramaten zuten. Kolonbiako kultur aniztasunaren ondorioz, eskualde bakoitzak modu desberdin batean jaso zuen narkokulturaren ikuspuntua. Irratiaren, telebistaren, zinearen eta literaturaren eraginez talde kriminalen erromantizazioa hasi zen. Latinoamerikan telenobelen fenomenoa eman zen.[2]

Eragina musikan aldatu

Narkotrafikatzaileak musika taldeak bultzatu zituzten eta  beraien festetan oso ohikoak izaten ziren. “Vallenato” musika generoko abeslariei adibidez, beraiek grabatzen ari  ziren diskoen  erdikaldean narkoei agur bat bidaltzeko ordaintzen zieten eta hau narkoentzako, estatus bat lortzeko modua zen. Honetaz gain, musikagileei narkotrafikatzaileen bizitzaren inguruko abestiak sortzeko ere eskatzen zieten.[9][10]

2000-2010 urte bitartean reggaeton musika generoa garrantzia hartzen hasi zen  Kolonbian, bereziki Medellínen. Reggaeton artista batzuk narkotrafikoarekin lotura estua izan zuten, beste batzuk aldiz, J Balvin abeslaria esate baterako, reggaetoia narkokultura sustatzeko erabiltzearen aurka agertu zen.[11]

Narko-politika eta narko-dirua aldatu

 
Pablo Escobarren Napoles etxealdea, Kolonbian.

Kasu batzuetan gizarteko alderdi batzuk mafiak politikan, ekonomian eta kulturan esku-hartzea begi onez ikusi zuten. Politikariak narkotrafikatzaileen aldetik dohaitzak onartzen hasi ziren eta 1980ean kanpaina politikoak ordaintzera, botoak erostera edo elekzioak beraien nahi zutenaren alde manipulatzea ere iritsi ziren.

Narko-turismoa aldatu

Narkotrafikoari buruzko  telesailen arrakastaren ondorioz, narkoekin lotutako gertaerak, lekuak zein pertsonak oso ezagunak bihurtu ziren. Horrela,  Kolonbia eta bereziki Medellin, toki turistiko izatea ere iritsi zen.  Fenomeno bera gertatu zen gangsterrei edo mafiei lotutako lekuekin, hauek ere ospe handia lortu zuten.[12][13]

Pablo Escobarren kasuan,  Napoleseko bere etxaldea, bere auzoa eta La Catedral espetxea besteak beste, oso ezagunak egin ziren.[14]

Mexiko aldatu

 
Narkoen santuaren estatua txikia

Mexikon narkokultura,  narkotrafikoaren gorakadarekin batera hedatzen hasi zen,1970-1980 urte bitartean. Narkoen eragina Mexikoko iparraldean hasi zen, Estatu Batuetako mugan hain zuzen ere. Kolonbian gertatutakoaren antzera, narkotrafikoaren irabazi ugariak moda bitzitzan izan zuten islada nabarmenena, luxuzko erosketetan edo gustu xelebreetan ( kotxe garestiak, etxe ikaragarriak…)

Musikan eragina aldatu

Musikan genero berri bat sortu zen “narko-korrido” izenekoa. Bertan, narkotrafikatzaileen istorioak eta ibilbideak kontatzen ziren.

Erlijioa eta espiritualtasuna aldatu

Narkokultura herrikoian kondairak sortzen hasi ziren, Jesús Malverderena esate baterako. Pertsonai mitikoa, gaizkilea, narkoak santu bezala gurtu zutena, “El Santo de los Narcos” izena ere hartu zuen.

José Carlos G.Aguiar antropologoaren ustetan, narkotrafikatzaileen buru kriminalak gizaki boteretsuaren kontzeptua bereganatzen du eta inpunitatean jokatzen dutela pentsatzen dute.[15][16]

Edertasunaren erreginak aldatu

Mexikoko narkotrafikatzaileak emakume ederrenganako atrakzioa zuten eta narko batzuk Mexikoko edertasunaren erreginekin, maitasun harremanak ere izan zituzten.[17]

Lasterketa zaldiak aldatu

Narkoak  “Azteca” zaldi arrazaren inguruan kultura berri bat sortu zuten. Zaldi hauek narkoek hezten zituzten  eta ospakizunetan eta hiletetan erabili ohi zituzten.

Lasterketa zaldien negozioak diru inbertsio handiak  jaso ditu narkotrafikatzaileen aldetik eta zaldi hauek nazioarte mailan lehiatu dira, adibidez, Estatu Batuetan.[18]

Narko-funeralak eta hilerriak aldatu

Mexikoko narkotrafikatzaile batzuk hileten inguruan ere  kultura propioa  sortu zuten. Beraien hileta-elizkizunetan, eskualdeko musika banda mexikarrek jotzen zuten, likorea banatzen zen, sikarioek airera tiro egiten zuten eta Azteka zaldiak erabiltzen zituzten.

Narkotrafikatzaileen gustu xelebreak medio, Culiacán bezalako hirietan, ehorztetxeak luxuzko zerbitzuak eskaintzen hasi ziren. Bertan, hilobiak luxuzko etxeen. itxura zuten hilerria eraiki zuten.

Peru aldatu

Perun, Kolonbian gertatutakoaren antzeko fenomenoa eman zen. Narkotrafikoaren irabaziekin mugimendu sozialistak eta komunistak finantzatu ziren, adibidez Sendero Luminoso taldearena.

Agintarien arabera, 2018an, 23 familia arteko klan perutarrak kokaina biltzen zuten mafia serbiarrentzat gero Europara bidaltzeko helburuarekin. Droga trafiko ilegalen kontrola Mexikarren eta Brasildarren eskuetara pasatu zen.[19]

Alberto Fujimoriren agintaldian, narkotrafikoa goi mailako botere sisteman sartu zen, Vladimiro Montesinos-en eskutik. Azken honek, Evaristo Porras-en bitartekaritzari esker Medellingo kartelarekin lotura zuen eta. Garai honetan  “Narkopolitiko” hitza erabiltzen hasi zen, mafiekin lotura zuten politikariak izendatzerakoan  eta kanpaina politikoen finantziazioaz hitz egiterakoan.[20]

Perun hainbat liburu idatzi dira narkoterrorismoaren garaiaren inguruan, esate baterako Polvo en el viento eta pelikulak ere grabatu dira gai berberaren inguruan.[21]

Bolivia aldatu

Bolivian beraien arbasoen kulturan du narkokulturak jatorria. Bertako indigenek koka landareak ekoizten zituzten eta koka hostoa edo honen eratorri naturalak kontsumitzen zituzten. Labore hauen presentzia handia zen, gehien bat Villa Yapacaní eskualdean, non ekonomiaren zati garrantzitsua koka ekoizpenetik  eta laborategi klandestinoetatik zetorren. Narkotrafikatzaileek kokainaren kimiko eratorriak sortzen zituzten.[22]

2018an, Bolivia kokaina produkzioan, mundu mailan,  hirugarren postuan kokatu zen.[22]

Brasil aldatu

Nakotrafikoak Brasilen ere,  azpikultura bat sortu zuen bereziki espetxeetan eta faveletan. 1970eko hamarkada bukaeran hasita, Brasilgo krimen organizazio handiena Comando Vermelho izan zen  eta honek, eragin handia izan zuen legez kanpoko ekintzetan eta narkotrafikoan.[23]

 
Rocinha-ko favela, Brasil. Narkotrafikoaren leku garrantzitsu bat.

Bestalde, bertako taldeak nortasun edo identitate  propioa ere  sortu zuten. Faveletan esate baterako, guztiz armatuak eta narkotrafikoaren apologia egiten zuten familia eta komunitate osoak zituzten.[24]

Musika aldatu

Comando Vermelho-ko kideak pandillei eta narkotrafikoaren buruzko bertsioak sortu zituzten, Funk carioca izeneko generoan. “Brasilgo funk-a” faveletan sortua izan zen.[25]

Primeiro Comando da Capital izaneko narkotrafikatzaile talde kriminalak, Comando Vermelho-ren etsaia izan arren, Brasilgo narkokulturan antzeko eragina izan zuen.[26]

Narcos telesaileko abesti nagusia ere, “Tuyo”, Rodrigo Amarante musikari brasildarrak sortu zuen eta Pablo Escobarren bizitza izan zuen inspirazio iturri.[27]

Venezuela aldatu

Kolonbian bezala, Venezuelako narkotrafikoa La Guajira penintsulan sortu zen, Zulia estatuarekin muga egiten duen lekuan.  Zonalde hau indigenei lotutako mafien menpe zegoen, Wayuú izenekoak. Hauek  Panama, Aruba eta Curaçaotik zetorren kontrabandoa kontrolatzen zuten hasiera batean. 1970-1980eko hamarkadan, Venezuelak petrolioaren oparoaldiaren garaia izan zuen  eta honek diru mugimendu handia ekarri zuen. Bestalde, elite politiko eta ekonomikoaren aldetik militarrak behe mailako talde bezala hartuak izan ziren, horregatik 1992ko petrolioaren krisiaren ondoren hauen altxamendua  eman zen.[28][29]

Honi, Kolonbiako gatazka armatuak, bertako ekonomia ahula eta narkoen gerrak gehitu zitzaizkien eta ondorioz,  kolonbiar txiro ugarik Venezuelara emigratu zuen, horien artean gaizkile taldeak zeudelarik.[30]

1980ko hamarkadan Venezuelako narkotrafikatzaile ezagunena, Rafael Enrique Clavel, Tijuanako kartel batekin bazkidetu zen. Clavelek Tijuanako kartelaren bidez, Sinaloa karteleko, Héctor Luis Palma Salazarren familia hiltzeko agindua eman zuen. Hilketa burutu ostean Clavelek, familiako lau eta bost urteko seme-alabak zubi batetik jaurtitzen ari zeneko   bideo  grabaketa bidali zion. Mendeku bezala, Palmak, Clavel hiltzeko agindua eman zuen.[2][31]

Kontrabandistak izan ziren militarrengan  eragiten hasi zirenak.  Militarrak diruz ordaintzen zituzten beraien produktuak mugatik edo logistika zentroetatik pasatzen uzteko. 1990ko hamarkadan, Soles kartela sortu zen. Hauek narkotrafikoan, meatzaritza ilegalean eta erregaien kontrabandoan aritzen ziren.[32][33][34]

Narkoestatua aldatu

Kontrabandistez gain 1990ko hamarkadan, Soles kartela,Kolonbiako narkogerrilekin ere batu zen, FARC eta ELN-kin adibidez. Drogaz hornitzeko beraien ibilbideak sortu zituzten Caribe irletara, Dominikar Errepublikara, Haitira, Mexikora… Venezuelar estatuan, Apure, Barinas eta Táchira droga sartzeko bideak aurkitu  zituen narkogerrilak. 1998an, Hugo Chavez buru zuela,  Venzuela narkoestatu bihurtu zen.[35][36][37]

Venezuelan narkokulturak, Kolonbiako, Mexikoko eta Italiako mafien joera berberak jarraitu zituten. 1980ko hamarkadan adibidez, Venezuelan Kolonbiako musika entzuten hasi zen.[38][39]

Edertasunaren erreginak aldatu

Venezuelan, Kolonbian eta Mexikon eman zen fenomenoa berdina errepikatu zen, narkotrafikatzaileak emakume ederrenak  aukeratzen zituzten beraien emazte izateko.[40][41]

“Los Pranatos” aldatu

Hugo Chavezen gobernaldian, kartzelak leku osasungaitzak, gainpopulatuak eta arriskutsuak ziren eta bertan “pranes” izeneko fenomenoa sortu zen. Horrela, Iris Varela kartzela ministroaren babespean, ilegalidade eta biolentziaren inguruko kultura sortu zen Venezuelako kartzeletan. Espetxetan “praneak” bapo bizi ziren, mariguana sailak, golf zelaiak, igerilekuak, jatetxeak, okindegiak, diskotetak... zituzten eta guzti hau  presondegien onarpenarekin.[42][43]

Alderdi espiritualean eta erlijiosoan, sorginkerian eta santutasunean sinismen edo usteak sortu zituzten beraien indarkeria justifikatzeko.[44]

 
"23 de enero" auzoa, Caracas. Hainbat talde armaturen basea.

Kolektiboak aldatu

Chávezen gobernuan sortutako kolektibo armatuak eta Maduroren erregimenean indartu zirenak, inpunitate osoz estortsioak egiten zituzten, herrialdean droga saltzeaz  eta banatzeaz arduratzen ziren eta bahiketa eta lapurketa ugari ere egiten zituzten.[45]

Talde bortitzenen artean Carapaicas, Tupamaros, La Piedrita, Coordinadora Simón Bolívar, El Gran Polo Patriotico eta Colectivo Alexis Vive aurki zitezken. Talde hauek  errusiako armak lortu, narkogerrilen aldetik entrenamentu militarra eta BACRIMs narkotrafikatzaile kolonbiarrekin negozioak abian jarri zituzten.[46]

Espania aldatu

Espainan, narkotrafikoaren presentziak eta narkoen inguruko telesailen arrakastak eraginda, hegoaldeko  hainbat herritan narkokulturaren elementu batzuk ikus zitezken. Gibraltarren, Algecirasen eta Cadizen adibidez, kamiseta batzuen aurrekaldean droga deskargaren irudiak ageri ziren estanpatuta.[47][48]

Txile aldatu

Narkokulturak  Kolonbian eta Mexikon izandako gorakadaren ondorioz  Txilera ere  zabaldu zen.[49]

Bertako ikus-entzunezko kateetan, narkotrafikoaren inguruko telesailak ere sortu zituzten, Prófugos esate baterako, hau Kolonbiako eta Mexikoko telesail arrakastatsuenetan oinarrituta zegoen.

Txilen narkoen hiletak ospatzen hasi ziren  eta hauetan tiroak airera botatzen zituztenez, gobernuak protokolo bat sortu beharra izan zuen eta arrisku handiko hiletatzat hartuak izan ziren.[50]

Egile eskubideak aldatu

Nakotrafikatzaile batzuk berain ospetik onura ateratzen saiatu ziren. Berain izen eta ezizenak marka bezala erregistratzen zituzten gero, edozein motako produktuetan hauek merkatura ateratzeko.[51]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Quiénes son La Terraza y por qué vinculan al caso al jugador de Medellín, Andrés Cadavid» www.wradio.com.co 2019-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Narcocultura. 2020-05-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  3. (Gaztelaniaz) Imágenes de la narcocultura en Puerto Rico – 80grados. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  4. «La narcocultura impone su estética» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Contenido» ELESPECTADOR.COM (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  6. (Gaztelaniaz) Miranda - @ivanbor, Boris. (2018-04-20). «"Son mafiosos que no parecen mafiosos": los narcos "invisibles" que controlan el tráfico de cocaína de Colombia (y que no se parecen en nada a Pablo Escobar)» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  7. (Gaztelaniaz) Arcadia, Revista. «De Al Capone a Pablo Escobar» De Al Capone a Pablo Escobar (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Cantantes del reggaetón vinculados con el narcotráfico» Las2orillas 2014-12-17 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  9. (Gaztelaniaz) Univision. «La música con la que Pablo Escobar mataba, ligaba y celebraba» Univision (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  10. (Gaztelaniaz) Redacción. (2018-08-15). «“Actitud de maleantes y narcos”: la dura crítica de J Balvin a los cantantes de reggaetón y trap que ensalzan la violencia» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  11. (Gaztelaniaz) canalrcn.com. «El regaño del alcalde de Medellín a J. Álvarez por camiseta de Pablo Escobar» El regaño del alcalde de Medellín a J. Álvarez por camiseta de Pablo Escobar (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  12. (Gaztelaniaz) «Contenido» ELESPECTADOR.COM (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  13. (Gaztelaniaz) «Las 7 excentricidades de Pablo Escobar: una vida de lujo» okdiario.com 2017-08-09 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  14. (Gaztelaniaz) Univision. «Pablo Escobar tenía una vida llena de lujos y excentricidades» Univision (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  15. (Gaztelaniaz) EFE. «Narcocultura, el reflejo del narco en las artes que se filtra en la sociedad» Diario Digital Nuestro País (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  16. «¿A quién le piden los narcos? Emancipación y justicia en la narcocultura en México» Encartes 2019-09-23 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  17. (Gaztelaniaz) «¿Quién es una buchona y qué la caracteriza?: FOTOS» El Heraldo de México 2019-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  18. (Gaztelaniaz) danigraffi. (2012-06-22). «Los caballos de los narcos mexicanos ganan carreras en Estados Unidos» Noti Caballos (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  19. (Gaztelaniaz) Peru21, Redacción. (2018-03-31). «Unos 23 clanes familiares acopian cocaína para mafias serbias [INFORME»] Peru21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  20. (Gaztelaniaz) Crime, InSight. (2017-03-28). «Después de Montesinos: Intermediarios narcopolíticos en Perú siguen la tradición» insightcrime. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  21. (Gaztelaniaz) Perú, Redacción El Comercio. (2015-11-16). «Advierten filtración de narcotráfico en campañas electorales» El Comercio Perú (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  22. a b (Gaztelaniaz) Belsasso, Bibiana. (2019-11-17). «Los nexos del narco entre Bolivia y México» La Razón (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  23. (Portugesez) Faustini, Marcus. (2017-09-26). «Narcocultura» O Globo (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  24. Pengalese, Ben. (2008). «The Bastard Child of the Dictatorship: The Comando Vermelho and the Birth of "Narco-Culture" in Rio de Janeiro» Luso-Brazilian Review 45 (1): 118–145. ISSN 0024-7413. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  25. (Gaztelaniaz) Martín, María. (2017-01-14). «El sanguinario Comando Vermelho de Río» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  26. «Rodrigo Amarante musica coração de Escobar em tema de 'Narcos' - 02/09/2016 - Ilustrada - TV Folha - Folha de S.Paulo» www1.folha.uol.com.br (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  27. Johnson, Bruce. (2007-11). «http://press-files.anu.edu.au/downloads/press/p27481/pdf/ch0910.pdf» Talking and Listening in the Age of Modernity: Essays on the history of sound (ANU Press) ISBN 978-1-921313-47-9. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  28. (Gaztelaniaz) Miranda (@ivanbor), Boris. (2018-08-30). «Los colombianos que huyeron a Venezuela por la guerra en su país y ahora retornan por la crisis» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  29. Souto, Kike. (2019-10-13). «Infidelidades del narco: la tragedia de los Palma» elcierredigital.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  30. (Gaztelaniaz) de 2018, Por Juliana Fregoso26 de Agosto. «El mausoleo de 420.000 dólares que guarda una de las historias de traición y venganza más brutales del narco mexicano» infobae (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  31. (Ingelesez) Ortegón, María Elena. (2017-03-27). «Cartel of the Suns» InSight Crime (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  32. (Gaztelaniaz) «Cartel de los Soles» insightcrime. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  33. (Gaztelaniaz) «La guerra entre cárteles militares de la droga cerró la frontera venezolana» abc 2015-08-25 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  34. (Gaztelaniaz) Tanetanae. (2017-10-27). «Armando Salazar: el “cártel de los soles” controla la droga, gasolina y las armas en Delta Amacuro» Tane tanae Así Pasó (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  35. (Gaztelaniaz) «El 'quién es quién' criminal en la frontera entre Colombia y Venezuela» El Confidencial 2018-07-17 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  36. (Gaztelaniaz) de 2018, Por Adriana Chica2 de Junio. «Cómo Venezuela se convirtió en el refugio del narcotráfico y el contrabando colombiano» infobae (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  37. (Gaztelaniaz) null. (2018-07-17). «Venezuela, el nuevo centro latinoamericano del crimen» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  38. (Gaztelaniaz) «Narcotráfico: Arma de guerra de Venezuela en la región, aseguran expertos | Voice of America - Spanish» www.voanoticias.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  39. (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-07-31). «EE.UU. incluye al ministro de Venezuela Tareck El Aissami en la lista de los 10 más buscados por narcotráfico internacional» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  40. (Gaztelaniaz) La Redacción. (2012-11-27). «Reinas de belleza: de las pasarelas a las garras del narco - Proceso Portal de Noticias» Proceso Portal de Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  41. elmundo.es. «Las muñecas rotas de Venezuela» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  42. (Gaztelaniaz) de 2019, 10 de Agosto. «De Sai Baba a los "pranes": el contradictorio camino de Maduro entre la brujería y los crímenes violentos» infobae (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  43. (Gaztelaniaz) «Figura del "pran" en cárceles venezolanas comienza a desaparecer por régimen militar» diariolasamericas.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  44. (Gaztelaniaz) «Diccionario de la PRAN Academia española» Runrun 2014-08-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  45. (Gaztelaniaz) de 2017, 29 de Abril. «Los 5 colectivos chavistas más temidos por la población civil de Venezuela» infobae (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  46. (Gaztelaniaz) de 2019, Por Marcos Tarre Briceño11 de Mayo. «Historia criminal de los "colectivos" chavistas: Cuba, el Podemos español, armas y drogas de los últimos guardianes de Nicolás Maduro» infobae (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  47. (Gaztelaniaz) vuelta -, ALnavío-Noticias de ida y. «Cómo se ha desplazado la cultura del narco de Medellín a Algeciras» ALnavío - Noticias de ida y vuelta - (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).[Betiko hautsitako esteka]
  48. (Gaztelaniaz) vuelta -, ALnavío-Noticias de ida y. «El narcotráfico manda y no en Medellín sino en el sur de España» ALnavío - Noticias de ida y vuelta - (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).[Betiko hautsitako esteka]
  49. «T13 | Tele 13» www.t13.cl (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  50. (Gaztelaniaz) «Firman protocolo para funerales de alto riesgo por "narcofunerales"» 24Horas.cl 2019-05-20 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  51. (Gaztelaniaz) «Narcoculture as a business: drug lords want to become trademarks» El Universal 2020-01-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).

Kanpo estekak aldatu