Melitopolgo gudua Ukrainako Indar Armatuen eta Errusiako Indar Armatuen arteko borroka militar bat izan zen, Melitopol hirianZaporizhia Oblastean–, 2022ko Errusiako Ukrainaren inbasioaren Hegoaldeko Ukrainako erasoaldiaren parte bezala. Errusiako Indarrek otsailaren 25ean eraso zuten hiria lehen aldiz; martxoaren 1erako, borroka gogorren ostean, hiria hartu zuten errusiarrek. Borroka amaitu ostean, herritarrek kale-protestak egin zituzten okupazio militarraren aurka. Martxoaren 11n, hiri-alkatea errusiar tropek atxilotu zuten elkarlanari uko egiteagatik; gero, martxoaren 16an, bederatzi preso errusiarren truke askatu zuten.

Melitopolgo gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko otsailak 24martxoak 1
LekuaMelitopol, Zaporizhia Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak46°50′N 35°22′E / 46.83°N 35.37°E / 46.83; 35.37
EgoeraErrusiak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
ezezaguna Ukraina Vitaliy Nevinsky[1][oh 1]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
ezezaguna ezezaguna

Testuingurua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hegoaldeko Ukrainako erasoaldia»

Melitopol Zaporizhia Oblasteko bigarren hiririk handiena da, oblast-hiriburuaren ondoren; Zaporizhia. Hiria Molotxna ibaiaren ekialde-ertzean dago kokaturik –Molotxny Lyman-en bukatzen duena; azkenean, Azov Itsasoarekin bat egiteko–. Hiri-biztanleria 150,768 biztanlekoa da, 2021eko estimazioen arabera.

Hiria Europako bi autobide nagusien gurutzean dago; gainera, nazioarteko garrantzia duen trenbide bat ere badago hirian zehar. Hiria "Krimearako ate" modura ezagutzen den; izan ere, 2014an Errusiak Krimea okupatu aurretik aurretik penintsulara zihoazen bidaiarien trenen %80a hiritik igarotzen zen. Era berean, udan zehar, errepide-trafikoa 45,000 ibilgailukoa zen, egunero.

Hiri-kontrolak Errusiako tropak Berdiansk aldera eta, gero, Mariupolerantz aurreratzea ahalbidetuko zien; horrek, azkenean, Krimea eta Donetskeko Herri Errepublika lotzen zituen lur-konexio bat ezarriko luke Ukrainaren hegoaldean.

Gudua aldatu

Iturriek ziotenez, 2022ko otsailaren 25eko goizeko 10:30ean, Errusiako Indarrak Melitopolen sartu ziren, liskar gogorren artean.[2] Zaporizhia Oblasteko Gobernadorearen arabera, Oleksandr Starukh, egun hartan jaurtigai ezberdinek etxebizitza-eraikinak jo eta kale borroka bizia abiarazi zuten. Testuinguru horretan, hiriko Lomonosov kaleko ekipamendu militarraren irudiak sarean agertu ziren, bai eta bertakoek borroken lekuko izaten ari zirenaren berriak. Bestalde, hiriko Pishchanska kalearen inguruan ere etxe partikularrak kaltetu ziren.[3]

Beranduago, goizean, eraso blindatu bat gertatu zen ere, sua eragin eta ibilgailu-arrastoak zein autoak erreak kaleetan utziz.[4] Iturri ez-ofizialen arabera, tokiko Udalaren bulegoak bonbardatu zituzten. Argazkiek, gainera, tankeak hiriaren kale nagusira zihoazela erakusten zuten.[5][6] Guduan zehar, Errusiako Indarrek hiri-ospitale batera –zehazki, zentro onkologiko batera– tiro egin zuten, lau pertsona hil eta beste hamar zaurituz.[7]

Hiriko alkateak Melitopol errenditu omen zuen otsailaren 25ean bertan, Errusiako indarrek hiria osorik okupatu zutenean.[8] Hala ere, ukrainar indarrek, gero, kontraerasoa bat bideratu zuten hiriaren aurka. Okupazioaren lehen orduetan, bertakoek hiri-kaleetan Errusiako bandera nazionalak zituzten obus eta tankeen berri eman zuten.[9] Errusiak, otsailaren 26an, hiria hartu zuela esan zuen,[10] nahiz eta James Heappey-k Erresuma Batuko Indar Armatuen Ministroak hiria Ukrainaren kontrolpean jarraitzen zuena esan zuen.[11]

Geroago, otsailaren 26an oraindik, Errusiako Indarrek Errusiako banderak altxatu zituzten hiriko eraikin administratiboetan. Starukhek adierazi zuenez, hirian oraindik liskarrek jarraitzen zuten, tokiko defentsa-indarrekin tiroketen berri eman zutelarik.[12][13][14] Gainera, Errusiako eta Ukrainako tropen arteko borrokak egun batetik besterako gauen zehar jarraitu zutela adierazi zuen ere, 14 ukrainar soldadu zaurituz. De iure Ivan Fedorov alkatearen arabera, zerbitzu publikoak eten egin zirela eta hiriko klinika onkologikoa kaltetuta zegoela baieztatu zuen.[15]

Otsailaren 27an, Errusiako tropek hiriko eta inguruko eremuak bonbardatu zituzten. Herritarrek hiriko zenbait gunetan tiroak entzun zituztela jakinarazi zuten ere goizeko 5:00ak inguruan. Iturrien arabera, hiritarren 150 laguneko taldeak sortu ziren gauez kaleak zaintzeko, errusiarrek arpilaketa masiboa "borrokatzeko" helburuarekin.[16] Biharamunean, otsailaren 28an, Zaporizhia Oblasteko Ukrainako Estatuko Larrialdi Zerbitzuak adierazi zuen Errusiako aire-erasoek eta bonbardaketek larrialdietako erreskate-unitate baten eraikinak kaltetu zituela, erreskate-ekipamendu batzuk suntsituz.[17] Tokiko autodefentsa-indarrek udaletxearen eraikina berreskuratu ahal izan zuten egunean zehar, Ivan Fedorov alkateak esan zuenez. Hala ere, Errusiako tropek eraikinaren zati handi bat suntsitu zuten beren okupazioan zehar. Era berean, arpilatze masiboen informazioa agertzen jarraitu zuen. [18]

Martxoaren 1ean, atsedenaldi labur baten ondoren, Errusiako indarrak Melitopol eta beste hiri batzuen aurkako erasoa berriro hasteko prestatzen hasi ziren.[19] Gerora, alkateak adierazi zuen Melitopolek "ez zuela amore eman", baina Errusiako indarrek hiria arrakastaz okupatu zutela. Fedorovek hiriaren egoera humanitarioa ere nabarmendu zuen, jendeak bankuetatik dirua ateratzeko arazoak zituela esanez eta herritarrei beren hornigaiak banatzeko eskatuz, gasolina, gasolioa, gasa eta elikagaiak eta sendagaiak hornitzeko gaiak oraindik konpondu gabe zeudelako.[20] Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuko funtzionario batek ere baieztatu zuen Errusiako indarrek Melitopol bereganatu zutela berriro.[21]

Gudu-ostea aldatu

Hiria erori oostean, Melitopolgo hiria Errusiaren okupazio militar baten menpe geratu zen.[22] Honi erantzunez, hiri-okupaziori erantzunez hainbat protesta gertatu ziren.

Martxoaren 13an, Melitopolgo Udalak adierazi zuenez, "Errusiar Federazioko tropa okupatzaileak Melitopol hiriaren okupazio-administrazio [bat] legez kanpo sortzen saiatzen ari" ziren, Halina Daniltxenko alkatesa –momentura arte, Oposizioko Bloke alderdiko hiri-zinegotzia– izendatu zutenean.[23] Horri erantzunez, Udalak Iryna Venediktova Ukrainako Fiskal Nagusiari dei egin zion, Daniltxenkori eta bere alderdiari –Oposizioko Blokeari– traizioagatik epaiketa bat abiarazteko. [24] Ukrayinska Pravdak jakinarazi zuen Errusiako militarrak Melitopolgo Barrutiko Kontseiluko Presidente den Serhi Priyma eta Roman Romanov, udal-idazkaria, bahitzen saiatu zirela.[25] Bien bitartean, Errusiako ibilgailu militarrek bozgorailu bidez iragartzen zuten elkarretaratzeak eta manifestazioak debekatuta zeudela eta arratsaldeko 18:00etatik goizeko 6:00etara etxeratze-agindua ezarri zutela.[26]

Ikus, gainera aldatu

Oharrak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b https://www.nytimes.com/2022/04/22/world/europe/ukraine-front-line-zaporizhzhya.html
  2. Sicard, Sarah. (25 February 2022). «Live updates from Russia's massive Ukraine invasion» Army Times.
  3. (Ukraineraz) «У Мелітополі гримлять вуличні бої: снаряди руйнують житлові будинки, люди ховаються у сховищах (відео)» Focus (Focus) 25 February 2022.
  4. (Ukraineraz) Sinistin, Mikita. (25 February 2022). «Над Мелітополем українські прапори, але ситуація тяжка: що відбувається у місті (фото, відео)» Telegraf (Telegraf).
  5. (Ukraineraz) Komendantova, Nadezhda. (25 February 2022). «У Мелітополі російські танки. Окупанти розстрілюють будівлю СБУ та Нацполіції» Ukranews (Ukranews).
  6. (Ukraineraz) «В Мелітополі російські танки розстрілюють будівлі Нацполіції і СБУ (Відео)» ASPI (ASPI News) 25 February 2022.
  7. (Ingelesez) Thrower, Antony. (25 February 2022). «Ukrainian cancer centre left in flames as hospital site attacked by Russians» mirror.
  8. (Ingelesez) «Russia Ukraine news: Melitopol city is taken by the Russian army» MARCA 24 February 2022.
  9. (Errusieraz) «В Мелитополе опять идут бои – взрывы и стрельба в разных районах города» Актуальные новости Мелитополя и региона – Местные вести.
  10. (Ingelesez) McLaughlin, Daniel. «Ukraine invasion: Russia says it has captured city of Melitopol as Kyiv is struck by missiles» The Irish Times.
  11. «Ukrainian city of Melitopol not in Russian hands, British minister says» Reuters 26 February 2022.
  12. «Губернатор рассказал о ситуации в Запорожской области – серьезнее всего в Мелитополе» ria-m.tv.
  13. «Российские оккупанты развесили свои тряпки на зданиях администрации (фото)» ria-m.tv.
  14. «В Мелитополе войска РФ уже расстреливают мирных людей (фото, видео)» ria-m.tv.
  15. Txantiloi:Ukrainian «Запоріжжя: повітряна тривога вночі, бої за Мелітополь та російська колона під Приморськом» Radio Svoboda 26 February 2022.
  16. Txantiloi:Russian Marina Korobova. (28 February 2022). «Как Мелитополь встретил утро понедельника, 28 февраля» Mestnyye Vesti.
  17. Txantiloi:Russian Marina Korobova. (28 February 2022). «Как Мелитополь встретил утро понедельника, 28 февраля» Mestnyye Vesti.
  18. Txantiloi:Ukrainian «Запоріжжя: росіяни на в'їздах у Енергодар та мітинги проти них у Бердянську» Radio Svoboda 28 February 2022.
  19. Txantiloi:Russian Anastasia Zadorozhnaya. (1 March 2022). «Войска оккупанта готовят наступление на Мелитополь» Mestnyye Vesti.
  20. Txantiloi:Russian Marina Korobova. (1 March 2022). «"Мелитополь не сдался, Мелитополь – временно оккупирован" – городской голова о ситуации на 1 марта» Mestnyye Vesti.
  21. «Some Russians surrender but situation remains grave - US» BBC News.
  22. «Shots Fired In Ukrainian City As Locals Protest Against Russian Occupation» Radio Free Europe/Radio Liberty 2 March 2022.
  23. .
  24. (Ukraineraz) «Міськрада Мелітополя називає в.о мера від окупантів державною зрадницею» Українська правда 13 March 2022.
  25. (Ukraineraz) «У Мелітополі триває терор: окупанти викрали голову райради» Українська правда 13 March 2022.
  26. (Ukraineraz) «Окупанти заборонили мелітопольцям мітинги, ті відповіли традиційно: агресор - нах#й» Українська правда 13 March 2022.

Kanpo estekak aldatu