Maximiliano Maria Kolbe OFM.Conv., sortzez Rajmund Kolbe (Zduńska Wola, 1894ko urtarrilaren 8Auschwitz, 1941eko abuztuaren 14a) komentu-frantziskotar poloniarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran naziek hil zutena Auschwitz sarraski-esparruan. Andre Maria Birjinaren bihotz guztiz garbiarenganako eraspenaren hedatzaile handia izan zen, eta modernismoaren eta XX. mendean Elizak zituen arriskuen kontrako borrokalari sutsua. 1971. urtean egin zuen dohatsu Paulo VI.a aita santuak, eta 1982an kanonizatu zuen Joan Paulo II.ak. Jaieguna abuztuaren 14an ospatzen da.

Maximiliano Kolbe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRajmund Kolbe
JaiotzaZduńska Wola1894ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Errusiar Inperioa
Poloniako Bigarren Errepublika
HeriotzaAuschwitz1941eko abuztuaren 14a (47 urte)
Hobiratze lekuaAuschwitz
Heriotza moduagiza hilketa: Injekzio hilgarria
Familia
AmaMarianna Dąbrowska Kolbe
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoctor of philosophy (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
japoniera
italiera
esperantoa
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea, aita, amateur radio operator (en) Itzuli, predikaria, confessor (en) Itzuli, teologoa, newspaper proprietor (en) Itzuli, argitaratzailea, idazlea, elizgizon katolikoa, pastor (en) Itzuli, erlijiosoa, esperantista eta mistikoa
Jasotako sariak
Santutegia
Abuztuaren 14 eta Abuztuaren 14
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Komentualen Ordena

Discogs: 4071619 Find a Grave: 13638509 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1910ean, Lwoweko komentu-frantziskotarren fraidegaitegian sartu zen, eta Maximiliano izena hartu zuen. 1911n egin zituen lehenbiziko botoak, eta 1914an azkenak[1]. Filosofia ikasi zuen Erroman 1912-1915 bitartean, eta teologia 1915-1919 bitartean. Erroman zegoela, masoien manifestazio antikatolikoek hunkitu zuten. Horiek horrela, Ama Birjinaren aldeko higikundea (Milicia Immaculatae) sortu zuen 1917an Erroman bertan; izan ere, Andre Mariaren gurtza, eta batez ere haren bihotz guztiz garbiarena, sustatzeari eskaini zion bizitza osoa. 1918an apaiz ordenatu zen[1].

Poloniara itzulirik, Rycerz Niepokalanej («Ama Birjina Sortzez Garbiaren Zalduna») hilabetekari katolikoa sortu zuen 1927an eta Niepokalanow («Ama Birjina Sortzez Garbiaren Hiria») eraiki zuen 1928an. 1930etik aurrera, Japonian eta Malabaren (India) egon zen eta monasterio batzuk sortu zituen han. Poloniara itzuli ondoren, argitalpen katoliko guztien ardura hartu zuen; nazien aurka idatzi zuen haietan.

1939an, naziek atxilotu zuten eta, aske utzi ondoren, preso hartu zuten berriro 1941ean, juduei laguntza eman ziela salaturik; maiatzean Auschwitzera eraman zuten. 1941eko uztailean ihesaldi bat izan zen sarraski-esparruan. Naziek ezarritako protokoloaren arabera, hamar gizon hil behar ziren ihes egindako gatibu bakoitzeko. Maximilianok bere burua eskaini zuen, emaztea eta seme-alabak zituen poloniar preso bat salbatzeko. Hamabost egunez gosez eta egarriz eduki ostean, abuztuaren 14an injekzio hilgarria eman zioten[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Saint Maximilian Kolbe. saints.sqpn.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-13).
  2. Craig, Mary. Blessed Maximilian Kolbe-Priest Hero of a Death Camp. ewtn.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-13).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano Kolbe