Maurice Papon

Maurice Papon (mɔʁis papɔ̃, moʁ- ahoskatua; Gretz-Armainvilliers, 1910eko irailaren 3a - Pontault-Combault, 2007ko otsailaren 17a) frantziar goi-funtzionario eta politikaria izan zen. Hainbat kargu izan zituen administrazioan 1931 eta 1981 artean, horien artean Girondako departamenduko prefekturako idazkari nagusia, Konstantinako prefektua, Aljerian, 1961eko Parisko sarraskiaren garaian Parisko poliziaburua, eta Raymond Barreren gobernuko aurrekontu-ministroa 1978tik 1981era. Urte horretan bertan, 1981ean, Le Canard enchaîné aldizkariak Paponek naziekin izandako lankidetza dokumentatua eta Bigarren Mundu Gerran juduen jazarpenean parte hartu zuela salatu zituen, Vichyko erregimeneko funtzionarioa zen bitartean.

Maurice Papon
11.12.67 Présentation officielle du Concorde (1967) - 53Fi1793 (Maurice Papon).jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1978ko apirilaren 3a - 1978ko maiatzaren 5a
Maurice Papon - René Dubreuil Itzuli
Barrutia: Cher's 3rd constituency Itzuli
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1973ko apirilaren 2a - 1978ko apirilaren 2a
Maurice Papon - Maurice Papon
Barrutia: Cher's 3rd constituency Itzuli
Mayor of Saint-Amand-Montrond Itzuli

1971 - 1983
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1968ko uztailaren 11 - 1973ko apirilaren 1a
Laurent Bilbeau Itzuli - Maurice Papon
Barrutia: Cher's 3rd constituency Itzuli
Ministro


Prefect of Police of Paris Itzuli

Bizitza
Jaiotza Gretz-Armainvilliers1910eko irailaren 3a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Pontault-Combault2007ko otsailaren 17a (96 urte)
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Aita Arthur Papon
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta goi-funtzionarioa
Lantokia(k) Paris
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Aljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasuna
Errepublikaren Aldeko Batasuna

1998an, hamazazpi urteko epaiketen ostean, gizadiaren aurkako krimenengatik zigortu zuten, eta hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Paponek helegite bide guztiak agortu zituen, eta bere errugabetasuna aldarrikatu zuen beti. Suitzara ihes egiten saiatu zen, baina harrapatu egin zuten eta hiru urte eman zituen kartzelan, 2002an, 92 urte zituela, bere osasun egoeragatik askatu zuten arren.


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.