1961eko Parisko sarraskia

1961eko urriaren 17ko Parisko sarraskia Aljeriako Gerran zehar Parisen gertatutako aljeriarren manifestazio baten errepresio odoltsua izan zen. Maurice Paponek zuzendutako Parisko poliziaren errepresioak 1961eko udazkenean zehar iraun zuen.

1961eko Parisko sarraskia
Motamanifestazio
sarraski
Honen parte dapolice brutality in France (en) Itzuli
Data1961eko urriaren 17a
KokalekuParis
Pertsona hilak200

Sarraskia aldatu

1961eko urriaren 17an, Nazio Askatasunerako Fronteak Maurice Papon polizia prefektuak Pariseko eskualdean bizi ziren aljeriar guztiei ezarritako etxeratze-aginduaren aurka deitutako manifestazio baketsu batek 70 eta 200 hildako artean eragin zituen ikertzaileen arabera (Jean-Luc Einaudi historialariak udazkenean zehar 200 eta 393 arteko aljeriar hilak kontatzen ditu).[1] Aljeriarrak ez ziren biktima bakarrak izan, poliziak oinezkoen ezaugarri fisikoetan oinarrituta jarduten zuelako. Horrek esan nahi zuen itxura mediterraneoko edozein pertsona atxilotu, jipoitu eta hil egin zitekeela. Biktima batzuk Senara bota zituzten; beste batzuekin, berriz, burokraziari esker beste kausaren itxura egin zituzten.[2] Biktimak Palais des Sportsen eta Pierre de Coubertin estadioan atxilotu zituzten, non tratu basatiak jaso zituzten.[3]

Estatuak sarraskia ezkutatu zuen, Charles de Gaulle presidenteak "bigarren mailako auzia" zela iritzita. 1962ko otsailaren 8an, Aljeriako Gerraren eta OAS erakunde terroristaren aurkako beste manifestazio batek sarraski bat ere eragin zuen, "Charonneko sarraskia" izenekoa (Parisko metro geltoki bat). Alderdi Komunistak eta CGTk deituta zegoen manifestazioa, baina Maurice Papon polizia prefetak ez zuen baimendu. Hark segurtasun indarrei agindu zien manifestarien aurka kargatzea, eta horrek zortzi hildako eragin zituen zuzenean, eta beste bat zaurien ondorioz.

Aztarna kulturan aldatu

Berehala frantsesek ezkutatu eta ahaztu nahi izan zituzten gertaera lazgarri bezain deseroso horiek. XX. mende amaieran berpiztu egin zen sarraskiaren inguruko interesa. La Tordue musika taldeak "Paris, Oct. 61" abestia plazaratu zuen oroitzapenetan 1995eko maiatzean (Les choses de rien albuma), frantses arrazismoaren kritika garratza eginez.

Erreferentziak aldatu

  1. Jean-Luc Einaudi: "La bataille de Paris : 17 octobre 1961", 1991, ISBN 2-02-013547-7
  2. Paul Thibaud, "17 Octobre 1961: un moment de notre histoire," Esprit, 2001eko azaroa
  3. (Gaztelaniaz) «17 de octubre de 1961, la masacre colonial - Fechas que hicieron historia - Ver el documental completo» ARTE (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).

Kanpo estekak aldatu