Le Canard enchaîné. Journal satirique paraissant le mercrédi ("Ahate kateatua" euskaraz) Frantziako aldizkari satirikoa da, estatu horren zaharrenetariko bat (bizirik dirauten zaharrenak hauexek dira: Le Figaro (1826), La Croix (1880), Le Chasseur français (1885), Les Échos (1904) eta L’Humanité (1908). Maurice eta Jeanne Maréchal 1915an sortua, asteazkenetan kaleratzen da eta 446.000 ale inguruko tirada du. Hedabide honetan ikerketa kazetaritzarekin batera karikaturak, komikiak eta umorez azaldutako albisteak aurki daitezke. Historikoki prestigio handia izan du. Hedabidearen lema hauxe da: « La liberté de la presse ne s’use que quand on ne s’en sert pas » (Prentsa askatasuna erabiltzen ez denean ez du ezertarako balio).[2]

Le Canard enchaîné
LeCanard2.JPG
MotaUmore
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1915
HizkuntzaFrantsesa
Argitaratze lekuaParis
Banaketa
Banatze-eremua Frantzia
Maiztasuna1 aste
Salneurria1,5
Historia
SortzaileaMaurice Maréchal (en) Itzuli, Jeanne Maréchal (en) Itzuli eta Henri-Paul Deyvaux-Gassier
ZuzendariaMichel Gaillard
Editore-buruaÉrik Emptaz (en) Itzuli
ErredaktoreakÉrik Emptaz
Louis-Marie Horeau[1]
Identifikadoreak
ISSN0008-5405 eta 2513-7956

lecanardenchaine.fr/
Twitter: canardenchaine Edit the value on Wikidata

Izenaren jatorria

aldatu

Jatorria beste aldizkari baten izena bilatu behar da. XX.mende hasieran Georges Clemenceauk L'Homme libre argitaratzen zuen, gobernuarekin oso kritikoa zen aldizkaria; Frantzian, bestetik, egunkariei familiarki "canard" (ahate) izena ematen zaie. Aldizkari hori zentsuratuta izan zen eta, ondorioz, izena aldatu behar izan zuen, L’Homme enchaîné. Mauricek eta Jeanne Maréchalek horretan oinarritu ziren haiena izendatzeko, "Le Canard enchaîné". Baita bi urtetan izena aldatu zioten ere: 1918ko urriaren 15tik 1920ko apirilaren 28 arte "Le Canard déchaîné" izan zen.

Mantxetaren eta ahatearen diseinatzailea Henri Guilac izan zen.

Aldizkariaren ezaugarri batzuk

aldatu
  • Ez du publizitaterik argitaratzen. Antza, hedabidearen ekonomia ondo dabil eta ez du diru-iturri hori behar. Horrek nolabait independentzia ematen dio.
  • Oso hizkuntza ironikoa erabiltzen du.
  • Ezkerrerako joera ideologikoa duela esan daiteke.
  • Kolaboratzaileen artean kazetariak direnek bakarrik dute soldata.

Kolaboratzaileak

aldatu

Historia luzeko aldizkaria izanik kolaboratzaileen zerrenda ikaragarria da. Askotan, hauek izengoiti baten azpian ezkutatu egiten dira. Artikulu eta lan asko Jérôme Canardek izenpetzen ditu. Beste gezurrezko izenak hauexek dira: Maréchal à Treno, Georges de la Fouchardière, Jeanson, Breffort, Lebesque, Audouard... Hona hemen benetako izen batzuk:[3]

Ilustratzaileak

aldatu

...

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu