Volvo, jatorri suediarreko industria-taldea. Herrialde hartako auto-fabrikatzaile nagusia da, munduko kamioi-fabrikatzaile handienetako bat, eta hegazkin-motorren fabrikatzailea.

Volvo
Volvo logo.svg
Datuak
Izen ofiziala
Aktiebolaget Volvo
Mota negozioa, commercial vehicle manufacturer (en) Itzuli eta enpresa
Industria automobilgintza
Herrialdea Suedia
Jarduera
Filialak
Enplegatuak 94.914 (2016)
Ekoizpena
Gobernantza
Presidentea Carl-Henric Svanberg (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboa Martin Lundstedt (en) Itzuli
Egoitza Göteborg
Forma juridikoa aktiebolag (en) Itzuli
Zeren jabe
Balore-burtsa Nasdaq Stockholm (en) Itzuli eta Tokyo Stock Exchange (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1927
Sortzailea
SKF (en) Itzuli

volvogroup.com

Twitter Logo.pngInstagram logo 2016.svg

Konpainiaren historia 1927an hasi zen, Suediako SKF errodamendu-enpresako bi langilek auto bat sortu zutenean, enpresaren laguntzarekin. Volvo jarri zioten izena (latinez, iraka nabil esan nahi du). Aurrerago, Suediako auto-eskaria txikia zenez, erabaki zuten autoak fabrikatzeko instalazioak kamioiak muntatzeko erabiltzea.


1928an Volvok bere lehen fabrika zabaldu zuen Finlandian. 1937an itxura berriko auto bat aurkeztu zuen, PV52, eta, geroago, PV44, auto amerikarren tankerakoa. 1950eko hamarraldiaren bukaeran, beste auto bat sortu zuten, Amazon deitua. Hamarraldi haren bukaeran, hiru lotunez finkaturiko segurtasun-gerrikoa erabiltzen hasi zen auto guztietan; hala, autoetako segurtasun-neurriei buruzko lanak egiten hasi zen. Harrezkero, segurtasun handiko autoak direlako ospea irabazi zuen. Azken urteetan sortutako auto-modelo batzuk Volvo C30, Volvo S60, Volvo V60 dira.

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu