Katherine Johnson

Katherine Coleman Gobe Johnson (White Sulphur Springs, Mendebaldeko Virginia, AEB, 1918ko abuztuaren 26a - 2020ko otsailaren 24a) psikologoa, informatikaria, espazio zientzialaria eta matematikari amerikarra izan zen. NASAn lan egin zuen programa espaziala eta aeronautika amerikarra garatzeko proiektuetan. Besteak beste, 1961tik 1963ra bitartean Mercury programan parte hartu zuen, 1969an Apolo 11k Ilargira heltzeko egin beharreko ibilbidea kalkulatu zuen, eta 1970an bere ekarpena garrantzitsua izan zen Apollo 13 matxuratua lurrera salbu itzuli ahal zedin.

Katherine Johnson
Katherine Johnson 1983.jpg
Bizitza
Jaiotza White Sulphur Springs (Mendebaldeko Virginia)1918ko abuztuaren 26a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Newport News (en) Itzuli2020ko otsailaren 24a (101 urte)
Hezkuntza
Heziketa West Virginia State University (en) Itzuli
(1933 - 1937) : matematika, frantses
West Virginia University (en) Itzuli
(1939 - 1940)
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, fisikaria, ingeniari aeroespaziala, matematikaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k) National Advisory Committee for Aeronautics (en) Itzuli  (1953 -  1958)
NASA  (1958 -  1986)
Jasotako sariak
Influentziak Angie Turner King (en) Itzuli, Dorothy Vaughan eta Schieffelin Claytor (en) Itzuli
Kidetza Alpha Kappa Alpha (en) Itzuli
IMDb nm7394341

BiografiaAldatu

Katherine Johnson 1918an jaio zen White Sulphur Springs-en, Greenbrier konderria, Mendebaldeko Virginian. Beraz gain, beste hiru anai-arreba zituen familian. Aita, Joshua Coleman, egurgilea, baserritarra eta Greenbier Hoteleko langilea zen. Ama, Joylette Coleman, berriz, praktiketako irakaslea zen. Katherinek matematikan erraztasun handia zuela ikusi zuten gurasoek, ikasten hasi zenetik. Dena dela, bere arraza zela eta, ezin zuen Greenbrierko eskolan ikasi, eta horregatik, Kanawha konderrira joan zen matematika ikastera.

 
Katherine 1966an lanean.

Katherine, bigarren hezkuntza bukatzean, Mendebaldeko Virginia Estatuko Institutuan sartu zen, 15 urte zituela. Bertan oso ikasle ona izan zen. Bere maila bikainak irakasle guztiak harritu zituen; horien artean Angie Turner King edo W.W. Schiefflin Claytor bezalako irakasleak zeuden, beren arloetan zenbait sari irabazitako zientzialariak. 1937an, 18 urte zituela, cum laude kalifikazioarekin graduatu zen matematika eta frantsesa irakasgaietan. Honen ondoren, Marion-era joan zen, matematika, frantsesa eta musika irakastera.

1938an, Johnson Mendebaleko Virginiako Unibertsitateko (Morgantown, Monongalia konderria) graduatzea lortu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen. Era berean, United States Supreme Court ruling-en (Kanadan) graduatzeko aukera izan zuen emakume bakarra izan zen.

Bizitza profesionala[1]Aldatu

Irakasletza gehiegi atsegin ez, eta bere matematikari lanarekin jarraitzea erabaki zuen. Garai hartan, lehen NACA eta orain NASA zeritzon erakundea bere profileko matematikari baten bila zebilen, nabigazio sailean aritzeko. Horrela bada, Johnson 1953. urtean hasi zen bertan lanean.

National Visionary Leadership Project proiektuak kontatu bezala:

« Hasieran matematika kalkuluak zuzentzen lan egin zuen. Berarentzat lan erraza zen: hegazkinetako kutxa beltzak aztertu eta matematika funtzio zehatzak ateratzea. Egun batean, Johnson eta bere lankide bat behin-behinean gizonen hegaldi taldeari laguntzera bidali zituzten. Bertan, bere geometria eta analitika ezagutza sakonei esker, lan bikaina egin zuen. Horrenbestez, zeregin hura bukatu zuenean, Katherinek esan bezala: "Nire postura itzularaztea ahaztu zitzaien". »

1953tik 1958ra, Johnson espazio-ontzien lebitazioak eta hauekin lotutako datuak kalkulatzen aritu zen. Hainbeste denbora ematen zuen bertan, hegaldien kontrolerako dibisiora aldatu baitzuten, bere aurreko postua betiko utziz. 1958tik 1983ra arte, erretiratu zen urtera arte, espazio-ontzien hegaldien teknikaria izan zen. Ondoren, kontroletara aldatu zuten, eta postu honetan espaziora egin zen lehen bidaia estatubatuarraren (1959) eta Merkurio Proiektuaren (1961) bidaiaren ibilbidearen distantzia kalkulatu zuen. Hain zen ona lanean, non, ordenagailuetan akatsen bat sortuz gero, espazio-ontziek jarraituko beharreko ibilbideak zehazteko laguntza eskatzen baitzioten Lurraren orbita ezberdin hauek kalkulatzeko. 1969an, espaziora egin den bidaia garrantzitsuenaren ibilbidea kalkulatu zuen, hain zuzen ere, Apolo 11k Ilargira joateko egin beharko zuen distantzia. 1970n Ilargirako beste espedizio bat egin zuten estatubatuarrek Apollo 13a, baina porrot egin zuten, eta Johnsonek itzulerako ibilbide berri baten distantzia kalkulatu behar izan zuen lau egunean, astronauten bizia salbatzeko. Erretiratu zen arte, Marterako bidaietan laguntzen aritu zen.

2017an estreinatu zen Hidden Figures filmak ("Ezkutuko talentuak") Katherine Johnsonen eta bere bi lankideren bizitzaren berri ematen du (Dorothy Vaughan eta Mary Jackson).

Esaldi ospetsuakAldatu

« Dena kontatzen dut. Pausoak kontatzen nituen, elizara joateko pausoak kontatzen nituen, garbitzen nituen platerak kontatzen nituen... konta zitekeen guztia.[2] »
« Zortea prestakuntzaren eta aukeren arteko konbinazioa da. Aukera datorrenean prestatuta baldin bazaude, behar zen toki eta momentuan egon izana, horixe da zure zorte ona, eta momentu horretan prest egon izana. »
« Denok genituen zentzumen guztiak NASAn jarrita. »
« 33 urtez matematikari lanetan aritu naiz, eta pozik pasa ditut guztiak. Inoiz ez nuen esan "Ez dut lanera joan nahi. »
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katherine Johnson  

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Katherine Johnson, The Girl Who Loved To Count.. . Noiz kontsultatua: 2016-03-18.
  2. (Ingelesez) Katherine Johnson: Biographi.. . Noiz kontsultatua: 2016-04-08.