Martin Zalba (apezpikua)
Martin Zalba (Iruñea, 1337 - Salon-de-Provence, 1403ko urriaren 18a) nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua eta kardinala, 1377-1403 urteetan izan zen[1].
Martin Zalba (apezpikua) | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1401 - 1403
1378 - 1403
1377ko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa) - 1390eko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa)
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1337 (egutegi gregorianoa) | ||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||
Heriotza | Salon-de-Provence, 1403ko urriaren 27a (egutegi gregorianoa) (65/66 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa |
Tolosako Unibertsitatea Boloniako Unibertsitatea Avignongo Unibertsitatea | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Okzitaniako Tolosan, Bolonian eta Avignonen egin zituen ikasketak. 1363-1375 bitarteko urteetan, zuzenbide kanonikoko eskolak eman zituen Europako unibertsitate batzuetan, baina, irakaskuntza utzi ondoren, Akizeko barrutiko bikario nagusi izan zen. 1377. urtean apezpiku egin zuten eta, ondoren, Italian izan zen, Aita Santuaren eta florentziarren arteko bakea lortzearren. Gregorio XI.a Aita Santua hil zenean eta Urbano VI.a ondorengo hautatu zutenean, okertu egin ziren apezpikuaren eta Aita Santuaren arteko harremanak, eta horrek Zalba hilarazteko saio hutsala egin zuen. Mendebaldeko Zisma gertatu zenean, Avignongo Klemente VII.a Aita Santuaren alde agertu zen. 1379-1383 bitartean Iruñeko apezpiku izan ondoren, eskumikatu egin zuen Urbano VI.ak. Karlos II.a hil zenean Nafarroara itzuli zen eta, Klemente VII.ak eman zion ahalmenaz, Karlos III.a Nafarroako erregearen agindutara jarri zen. 1390. urtean Nafarroak Klemente VII.a onartu zuen Aita Santu gisa, eta Zalba kardinal izendatu zuten Iruñeko Katedralean. 1393. urtean Avignonera itzuli zen, eta handik urtebetera, Klemente VII.a hil ondoren eta Benedikto XIII.a Aita Santu hautatu zutenean, haren kontseilari eta Zismako erreferentzia bihurtu zen. 1403. urtean Nafarroako Karlos III.ak testamentua idatzi zuen, eta Zalba izendatu zuen Nafarroan bera hil ondoren agindu beharko zuen taldeko kide.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Fernández Pérez, Gregorio. (1820). Historia de la iglesia y obispos de Pamplona. I.
Kanpo estekakAldatu
Aurrekoa Bernardo Folcaut |
Iruñeko apezpikua 1377 - 1403 |
Ondorengoa Miguel Zalba |