Begoñako Andre Maria
Begoñako Andra Mari edo Begoñako Andre Maria Begoñako (Bilboko auzoa, udalerri berezitua 1925era arte) Andra Mariren adbokazioa da. Pio X.ak Bizkaiko Jaurerriko zaindari izendatu zuen 1903an, nahiz eta lurralde honetan debozio handia jaso izan duen 1676tik (dokumentu zaharrenen arabera).
Bizkaiko, eta bereziki Bilboko, fededunek Begoñako Amatxu izenez ezagutzen dute. Bere jai nagusia urriaren 11n ospatzen da, nahiz eta abuztuaren 15ean ere jai eta elizkizun bereziak egiten diren bertan.
Begoña hitzak Bego-oina esan nahi du bizkaieraz. Zure Oinetan zentzua eman ohi zaio.
Begoñako Amatxuri ereserkia
aldatu- Begoñako Andra Mari
- Bizkaiko zaindari.
- Zure seme maitaleak
- Zugana kantari.
- Itsas gizon sinesdunak
- Zugan dabe kabi
- artzain gaixo menditarrak
- Zugan euren begi.
- Lugin eta langileak
- Zuri otoilari.
- Aberatsak ta txiroak
- zaituela argi.
- Ama maite bihotzeko
- bigun eta garbi.
- Bizkaiko seme-alabak
- hartu ta zain beti.
Antzinako Mari eta kristautasuna
aldatuEuskaraz ohikoagoa izan da, XXI. mendean ere, Begoñako Andra Mari erabiltzea Begoñako Ama Birjina baino. Erdaraz baina "la Virgen de Begoña" erabiltzen da gehienetan eta ez dago Begoñako Andra Mari izenaren itzulpen zuzeneko baliokiderik. Nonbait hor egon daiteke kristautasunaren aurreko lekuko bat, herri gogoan Mari pertsonaiarekin zegoen sentimendu positiboaren lekukoa. Kristautasuna ezarri zen garaian, sinismenetan eta gurtzan mito femeninoa herri xehean zabaltzeko, errazagoa izango baitzen (Andra) Mari kontzeptuaren bidez aurkeztea eta ez, berez azaltzeko nahiko konplikatua den ama birjina kontzeptuaren bidez (amatasuna eta birjintasuna aldi berean agertzea ez da oso erraza ulertzeko).