Moll Flanders

Moll Flanders, Daniel Defoe ingeles idazlearen eleberri bat da. 1722an idatzi zuen eta Moll izeneko emakumearen bizitza kontatzen du, jaiotzetik zahartzaroraino.

Moll Flanders
Mollflanders.jpg
Jatorria
Egilea Daniel Defoe
Argitaratze-data 1722
Jatorrizko izenburua Moll Flanders
Jatorrizko herrialdea Ingalaterra eta Erresuma Batua
Argitaletxea William Rufus Chetwood (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa Nobela poliziakoa
Hizkuntza ingelesa
Egile-eskubideak jabetza publiko eta jabetza publiko

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Londres, Mollen ama Newgate espetxean dagoen preso bat da. Bihotz oneko ama orde batekin nerabetzaro zoriontsua izan ondoren, etxe batera neskame bezala sartu eta etxekojaunaren semeetako batek haurdun utziko du. Handik ihes egin, eta nere anai ordearekin zorigaiztoko ezkontza bat izan ondoren, bere semeak abandonatu, eta Mollek bere xarma ahal bezainbeste aprobetxatu eta gizon aberatsen bat maitemintzen saiatuko da. Halere, bere estrategia berriak ez dio gauz onik ekarriko, harremanak dituen gizon guztiek modu batera ala bestera hutsegingo baidiote. Etsitua, Mollek jende zintzoaz aprobetxatuko den lapur "alproja" batean bilakatzea erabakiko du. Handik gutxira, atxilotua eta maitemindu izan den gizon bakarrarekin espetxean preso sartuko dute. Lortuko ote du Mollek betidanik bizkarra ematen diola dirudien gizartearekin bakeak egitea?

ZinemaAldatu

Kanpo estekakAldatu