María Rosa Urraca Pastor

politikari espainiarra

María Rosa Urraca Pastor (Madril, 1900eko urtarrilaren 1a - Bartzelona, 1984ko martxoaren 19a) lider karlista izan zen, ospetsua bere prentsa-artikuluengatik, oratoria bikainagatik eta Las Margaritas izeneko emakume karlisten antolaketaren bidez egindako gizarte laguntzagatik eta tradizionalismoaren aldeko aktibismoagatik. Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako kolpe militarraren partaide nabarmena izan zen.

María Rosa Urraca Pastor

Fronteen eta Ospitaleen Laguntzarako Delegatu Nazionala

1937ko apirilaren 29a - 1938ko uztaila - Casilda Ampuero
Bizitza
JaiotzaMadril1900eko urtarrilaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1984ko martxoaren 19a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, irakaslea, erretorikoa, propagandista eta erizaina
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Biografia aldatu

Madrilen jaio bazen ere, Bilbon hazi[1] eta hezi zen, izan ere, 1923an Bilboko Irakasle Eskolan graduatu zen. Acción Católica de la Mujer (ACM) erakundeko Bizkaiko delegaritza 1925ean sortu zenetik haren agintaritza eraman zuen, baita Bizkaiko ACM-ren Aldizkariko zuzendaritza. [2] Bizkaiko eta Madrilgo egunkarietan idatzi zuen gaztetatik, besteak beste, El Nervión, la Gaceta del Norte edo El Pueblo Vasco-n, eta sozialistaren fama hartu ere, hainbat erreforma eskatu zituelako.[3][4] 1929an Sevillako emakumeen kongresu hispanoamerikarrean parte hartu zuen.[4] Haren ideia politikoak guztiz tradizionalistak ziren. 1931ko hauteskundeen eta Errepublikaren aldarrikapenaren ondoren, Margaritetan afiliatu zen, emakumeen atal tradizionalistan. [5] Karlisten erreketeek haren presentzian «¡Viva Miss Cavernícola!» oihukatzen zuten (haitzuloa duintasun eta bertutearen balioak adierazten omen zituen). [6]

1932ko abuztuan atxilotu zuten, abuztuaren 10eko estatu-kolpearen saiakeraren ondorioz, Sanjurjada, eta 1932ko irailaren 2an askatu zuten Kordoban. Rodeznoko kondeak Madrilera lagundu zuen.[7] Atxiloketaren eta errepublikanismoaren aurkako borrokaren ondorioz, 1932an Bizkaiko Lan Ikuskatzaile laguntzaile kargutik kendu zuten. 1933an Gipuzkoako Elkarte Tradizionalistako hautagai gisa aurkeztu zen hauteskunde orokorretan, baina ez zuen diputatu izateko behar adinako botorik lortu.

1936ko estatu-kolpearen ondoren golpistekin bat egin zuen, hasieratik. Mugimenduaren lehenengo Kontseilu Nazionaleko kide izan zen. 1937ko martxoaren hasieran Malagan egon zen gobernadore zibilaren izendapenean Margaritasen batzorde batekin batera.[8] Sección Femeninako kidea ere izan zen.[9]

 
Urraca Pastor, Francisco Franco, Pilar Primo de Rivera eta falangeko beste lider batzuekin batera.

Fronteen eta Ospitaleen Laguntzarako Delegatu Nazionala aldatu

1937an Fronteen eta Ospitaleen Laguntzarako Delegatu Nazionala izendatu zuten.[4] Espainiako Gerra Zibilean fronteko kanpainako ospitaleetako erizain eta antolatzaile gisa izandako esperientzia Así iniciamos (Memorias de una enfermera) liburuan kontatu zuen. Gerrako umezurtzez arduratu zen eta errepublikanoen seme-alabek eta bando frankistetakoek tratu bera ez zutela merezi adierazi zuen.[10] 1938an Casilda Ampuerok karguan ordeztu zuen.

Gerra amaitu ondoren, Bartzelonan finkatu zen. Urte batzuk geroago, ahozko adierazpenaren eta ahoskeraren irakasle gisa iragarri zuen bere burua prentsan.[11] 50. hamarkadan argitaletxe bat sortu zuen, eta berak idatzitako hainbat biografia argiratatu ere.[4] Bartzelonan hil zen, 1984ko martxoaren 19an. [12]

Fikziozko pertsonaia aldatu

Literaturan aldatu

Camilo José Celaren Mazurca para dos muertos (1983) eleberrian agertzen da erizain bibotedun bezala karikaturizatua.[13] Óscar Esquiviasen Inquietud en el Paraíso (2005) pertsonaietako bat da.[14] Doña Urraca izeneko komikia, Miguel Bernet Toledano (Jorge) marrazkilariarena ere bere karikatura bat da.[15][9]

Zineman aldatu

Companys, procés a Catalunya (1979) filmean Biel Moll izeneko aktoreak, Urraca Pastor-en pertsonaia antzezten du.

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • Minas de Riotintoko (Huelva) La Dehesa izeneko auzoko kale bat Urraca Pastorren izena darama, bere omenez.[9]
  • 1939ko maiatzean Meritu Militarraren Gurutze Gorria jaso zuen.[16]

Erreferentziak aldatu

  1. Moral Roncal 2011, 201 orr. .
  2. Moral Roncal 2011, 203-204 orr. .
  3. URRACA PASTOR: Conferencia..., pág. 9.
  4. a b c d «María Rosa Urraca Pastor | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  5. Moral Roncal 2011, 208 orr. .
  6. Moral Roncal 2011, 211 orr. .
  7. Notas del Gobierno. Del movimiento monárquico, en el diario La Voz, 3 de septiembre de 1932, pág. 3.
  8. Urraca Pastor en Málaga, en el diario Azul, 3 de marzo de 1937, pág. 10.
  9. a b c (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-14). «María Rosa Urraca Pastor» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  10. DOMINGO (2004), pág. 308.
  11. «Necrológica: Fallecimiento de María Rosa Urraca Pastor» La Vanguardia: 26. 22 de marzo de 1984.
  12. Moral Roncal 2013, 88 orr. .
  13. Camilo José Cela, Mazurca para dos muertos. Planeta, 1983.
  14. Óscar Esquivias, Inquietud en el Paraíso. Ediciones del Viento, 2005.
  15. AROZAMENA AYALA: Urraca Pastor.
  16. Orden de 29 de mayo de 1939, en el BOE, consultado el 28 de enero de 2019.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu