Casilda Ampuero

Fronteen eta Ospitaleen Laguntzarako Delegaritza Nazionala

Casilda Ampuero Gandarias (San Vicente de la Barquera, 1906ko maiatzaren 28a - San Vicente de la Barquera, 1978) idazle eta eleberrigilea, karlismoari lotuta frankismoarekin bat egin zuen eta 1938 eta 1939 urte artean Fronteen eta Ospitaleen Delegaritza Nazionala zuzendu zuen.

Casilda Ampuero
Fronteen eta Ospitaleen Laguntzarako Delegatu Nazionala

1938ko uztailaren 1a - 1939ko urtarrilaren 1a
María Rosa Urraca Pastor
Bizitza
JaiotzaSan Vicente de la Barquera1906ko maiatzaren 28a
Heriotza1978 (71/72 urte)
Familia
AitaJosé Joaquín Ampuero y del Río
Ezkontidea(k)José Enrique Varela
Familia
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia aldatu

Bizkaiko familia aberats eta nabarmen batean jaio zen, karlismoari lotutakoa. Izan ere Casilda Gandarias Durañona eta José Joaquín Ampuero y del Ríoren alaba, José María Ampuero, Durangoko alkatearen iloba eta Pedro Pascual Gandariasen iloba izan zen.[1][2] Familia enpresa desberdinetan parte hartu zuen, besteak beste, Bizkaiko Labe Garaiak, Banco Urquijo, Bilbao-Vizcaya, diario Nervión, Portland, Hispano-Suiza eta Euskal Herriko trenbideen eraikuntzan.[1]

Eleberrigintza aldatu

Gaztetatik idatzi zituen artikuluak egunkarietan, baina ezaguna egin zen batez ere idatzi zituen eleberriengatik.[3] Bere obrek testuinguru hurbila deskribatu zuten, Entre viejos muros Espainiako Gerra Zibilean kokatzen da, La Ley del Silencio ordea, gerraondorengoan. Bere eleberririk nabarmenena El Brigadier de los pájaros izan zen.[3]

Fronteen eta Ospitaleen Laguntzarako Delegaritza Nazionala aldatu

1938 eta 1939 urte artean Casildak Fronteen eta Ospitaleen Laguntzarako Delegaritza Nazionala zuzendu zuen, erakunde karlista, frankismoaren aldekoa, Urraca Pastor ordeztuz.[4][5] Erakundeak tirabira handiak izan zituen Pilar Primo de Riveraren Sección Femeninarekin.[6]

1941ean José Enrique Varelarekin, general eta ministro frankista, ezkondu zen Durangon.[7] Bikoteak bi seme-alaba izan zituen, José Enrique Varela, Varelako II. markesa,[8] eta Casilda Varela Ampuero, Paco de Lucía gitarjolearekin ezkondu zena.[9][5]

1977an sortutako Nacional Francisco Franco fundazioaren sortzaileetako bat izan zen Ampuero anderea.[10]

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Paco de Lucía, el genio del flamenco pobre que se casó en secreto con la hija de un general franquista» ELMUNDO 2020-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  2. «100 urte Jose Maria Ampuero hil zela. Baina, nor zen?» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) Romero, Allande. (2023-03-31). «Casilda Ampuero Gandarias» Cantabria (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  4. Guerra Civil. Casilda Ampuero Gandarias, delegada nacional de Asistencia de Frentes y Hospitales.. .
  5. a b (Gaztelaniaz) Barreiro, Cristina. (2023-09-14). «Una boda insólita: ¿la hija de un general laureado con un genio del flamenco?» El Debate (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  6. (Gaztelaniaz) Delgado Bueno, María Beatriz. (2009). La Sección Femenina en Salamanca y Valladolid durante la Guerra Civil. Alianzas y rivalidades.. Universidad de Salamanca.
  7. (Gaztelaniaz) Cádiz, Diario de. (2016-11-01). «1941 Boda del ministro del Ejército, Varela» Diario de Cádiz (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  8. (Gaztelaniaz) Cádiz, Diario de. (2013-05-10). «Fallece a los 69 años José Enrique Varela, hijo del general Varela» Diario de Cádiz (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  9. (Gaztelaniaz) «Paco de Lucía, el genio del flamenco pobre que se casó en secreto con la hija de un general franquista» ELMUNDO 2020-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  10. Directorio de Fundaciones. Protectorado de Fundaciones Culturales. Ministerio de Cultura., 175 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu