Erretorika

Erretoriko» orritik birbideratua)

Erretorika hitza grezieratik dator, ρητορική, eta euskaraz "erantzunik gabe" esan nahi du. Latinez ars rhetorica izenaz ezagutu zen, "hizlariaren gladera". Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegiak[1] honela definitu du erretorika: "antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz, baina bereziki oratoria generoan. Halaber, trebetasun honen teoria edo jakintza adierazten dute".[2] Horren arabera erretorika pertsuasioaren artea izango da.

Demostenes, Atenasko hizlaria, oratoria praktikatzen Jean Lecomte du Nouÿ margolariaren irudiz (1842-1923).
Apaiztegietan erretorika ikastea izaten zen apaizgai guztientzat landu beharreko arloa. Homiliak eta Sermoiak izaten ziren apaizentzat beren ofizioko une garrantzitsuenetariko batzuk.

Erretorika, aipatu dugunez, Grezian sortu zen. Hasiera batean haren interesa ahozko hizkuntzara bideratu zen. Ondoren, hizkuntza idatzia garrantzia hartzen joan zen ahala, testuak ere aztertu zituen, bereziki Erromako garaietan. Erdi Aroan zehar eta XIX. mendera arte irakaskuntza garrantzi handia izan zuen, bereziki jakintza humanistikoetan. Gaur egun erretorikak indar berritua jaso izan du eta bere eragina oso arlo desberdinetan ikus daiteke: Literaturan, Politikan, Publizitatean; esan daiteke ikus-entzunezko munduan ere erretorika berezi bat lantzen ari dela: irudien bitartez metaforak, sinboloak, pertsonifikazioak erraz adieraz daiteke.

Erretorikaren urratsak aldatu

  • Inventio: gaia, ideia aukeratu.
  • Dispositio: gaia antolatu, ordenatu (bukaeratik hasi).
  • Elocutio: pentsatu bezala adierazi (kantatu).
  • Actio: doinu eta keinu egokiak erabiliz egin ere.
  • Memoria: bat-batean egiteko memoria landu.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu